Ez dugu memoria galdu behar
Urte batzuek baditugu, eta oraindik frankismo garaiko "Guerrilleros de Cristo Rey" delakoek egiten zituzten triskantzak gogoan ditut. Herri batean agertzen ziren eta kristo guztia beldurtzen ahalegintzen ziren, euren pistola, kate eta burdinezko barrekin. Beldurra sortzea, hori izan ohi da horrelakoen helburua. Apirilean, gure herrian, berriz ere antzeko egoerak bizi izan genituen zentsura politikoaren ondoriozko err epresio polizial basatia. Beldurtzeko, noski! 67 urteko gizona jipoitu, atxilotu eta hospitalera bidaliz. "Cristo Rey eta legezarra" esango zuen XXI. mendeko prototipoak, honek ere pistola erabili zuen, baina kateen ordez, debekatutako porra luzagarria erabili zuen. Beti bezala, biolentziaren monopolioa erabiliz, herritarrak beldurtzen.
Gaurkora etorriz, latza da Iñaki de Juanari eta, ondorioz preoso guztiekin, egiten ari direna. Telebista, irrati e ta abarretan, etengabe, matematika erakustaldiak eginez zenbaki makabroak egiten dabiltza, hildako bakoitzarengaitik zenbat urte ordaindu dituen eta horrelako ekuazioak planteatuz. Baina, beraien sistema judizialarekin hain lotuak direnak, orain legeak ahaztu eta matematikak erabiltzen ari dira, azken finean etikak baino emaitza hobeak ematen baitizkie beti. Egin ditzagun zenbaki batzuek, zenbat kilometro? zenbat urte? zenbat diru? zenbat malko? zenbat izerdi? eta zenbat hildako? Zenbat ematen ditu Españaren espetxe politika ero honek.
Memoria egitea beharrezkoa da, guztiok dakigu Franco zer izan zen, baina oraingo espetxe legeak diktadura garaikoak baino askoz gogorragoak dira, gehienez 15 urteko kondena betetzen zen bitartean, egun, 40 urtekoa betetzea ezarrita dago, eta bestela De Ju anari eta besteei egiten ari zaizkiena. Bitartean Zapatero eta Rajoy, legeak zorrozteko beste ekimen berri bat egosten ari dira. Erne ibili!!
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio