IRRINTZITIK IRRIRA JAUZIA, JATORRIRA BIDEAN
Hitz hutsak diruditen arren, ez dira, gure euskara horrelakoa da, ez naiz ni. Irrintziak, orain artekoak, bere jatorria irrian du. Irrintzia gudarako izan zen, irria zoriontasunaren emaitza da, eta elkarbizitzarako da. Irria maitasuna da, irrian maitasuna gara. Irri egin dezagun ba, garaia da eta.
Gaurkoarekin gauza bat argi gelditu da, Herri Galdeketa egin dugu. Dagoeneko ez da egitasmo bat, dagoeneko bada, eta hori ezin du inork inoiz ukatu. Gainera, egindako gauzak indar bat dute, ez direla egin beharrekoak, eta jadanik historiara iragan den egun honetan hau ere egin dugu.
Orain bide bat dugu aurretik, gure bidea, guztiona, baita nahi ez dutenena ere. Txikia bada ere, aski da nahi bat nahigaberik ez izateko. Zer ikasi asko dugu, baita ikasitakoa ere, bide zoriontsu honetan, ez zaizkigu ikasgai berriak faltako, bide hau ere ikasiz egiten da eta, jabetuz. Hutsuneak betez, betetakoak hustuz, bizi gara, arnas batean bezala. Hau gaurko ikasgaia, berriak bidean. Hasten ari gara, ik(h)asten. Zoriontsuak izan, izan bagarelako.
Etiquetas: Gure Esku Dago