2008-08-12

Munduko Orden Berria hemen da!

Gaur gauean, Oreretako sarrera batean, Gabierrotakoan hain zuzen, AHT, Ekoportua eta proiektu hondatzaileen aurkako hormairudi bat egitekotan abiatu gara. Gaur marrazkia proiektore baten bidez markatzekoak ginen eta bihar margotzeko asmoa genuen. Marrazkia, okupatutako etxeko horma batean egitekoak ginen, goizean horma zuritu, eta orain proiektorea martxan jartzen ari ginen. Etxeko bizilagunen baimena genuen, beraien etxetik atera digute proiektorearentzako argindarraren kablea, eta baita erabili dugun mahaitxoa ere. Hastera gindoazela, ertzainak agertu dira, lehenik patruila auto bat, begira egon dira eta berehala, bigarren bat etorri da. Orduan autoetatik irten eta zuzenean gugana etorri dira. Erderaz eta txuleria gehiegikin, ertzainen kaboak: - Zer egin behar duzue? - galdetu digu. Guk ere zuzen: - AHTrek aurkako mural bat egitera goaz-. Orduan, kaboa txuliferoak hitz magikoak erabili ditu: - Baimenik ba al duzue? -. Eta guk: - Noren baimena, zuena? -. Kabotxulok: - Ez etxeko jabeena! -. Gurekin etxe okupatuan bizi den lagun bat zegoen, eta hark etxekoen baimena genuela esan die, Kabotxulok orduan: - Jabea zu al zara? Ea, erakutsi paperak! - Nire paperak? - etxekoak. Kabotxulok: - Ea, zenbat bizi zarete etxean, atera dokumentua… - eta txuleri maila igotzen joan da. Bitartean, beste bi patruila auto festara gehitu dira, gu jipoitzeko izugarrizko gogoa zutela erakutsiz. Inguratu egin gaituzte, DNIak eskatu, guztia jasotzeko eta ez genuela ezer margotuko esan digute, oso tono sizilianoan gainera. Ez dute gure arrazoirik entzun nahi izan, ez dute zer margotu behar genuen ikusi nahi izan ere, guk handik aldegin edo haien probokazioan erortzea nahi zuten. Orduan Kabotxulok: - Horma zuritzeagatik ondarearen aurka aritzearen salaketa jarri digutela esan digu. Guztia jaso dugunean, alde egin dute, beno zerbait esateagaitik, etxeratu arte itzulinguruka izan baititugu. Azkenik, ondorioa honakoa da, guk ezin izan dugu egin nahi genuena egin, eta beraiek nahi zutena egin dute, gure izenak hartzea. Gertaera honek erakusten digu, horma zatar batean irudi eder bat margotzea debekatuta dagoen leku batean bizi garela. Edozein Kabotxulo, ¡ya nos veremos! esanaz agurtzen den lekua. Adierazpen artistikoa debekatzen den, eta Gugenheim bezalako eredu arrotz eta inposatzaileen alde birritan apustu egiten den leku batean bizi gara. Gero beti besteak izaten dira biolento, baina gaurkoan, nahiz eta biolento izateko arrazoi ugari eman dizkiguten, biolentzia Kabotxulo eta bere mutilek erabili dute, intimidazioa, euren armak eskuan hartuz eta nabarmen erakutsiz. Gero biolentoak besteak izaten dira, baina cowboy berri hauen jokamoldea ikusirik, aurrerantzean, puzker bat botatzeko ere baimena eskatu beharko dugu. 1984 urruti gelditu zen, Munduko Orden Berria, hemen da! Adi! Hauxe da margotzeko asmo genuena, gogoko baduzu, erabiltzea libre. Neronek egin dut!


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , ,

AURRERA BOLIE ESATEA, DELITU?

HAU EZ DA DEMOKRAZIA!! Jokaldia garbi erakutsi dute, Iñaki De Juana berriz espetxean nahi dute. Espetxean, bai, berdin du estatuaren espetxeetan edo bere etxean egotea, itota nahi dute eta aitzaki bilatzaile talde handi bat kontrataturik izango dute dagoeneko. Lehena, ongi-etorri ekitaldian dituzten bitarteko guztiak jartzea: antolatzaileen eta parte hartzaileen identifikazioa, bertan adierazitakoaren kontrola, adierazitako hau Audiencia Nazionalak aztertu eta ondoren diligentziak. Bigarrena, Falangeko pintadekin non bizi den badakitela adierazi diote, eta iragan egunetan Odón Elorza alkateak antolatutako biktimen omenaldiarekin, non bizitzea ez duten nahi, edo bertan Donostian bizi izatekotan nola bizitzea nahi duten adierazi dute. Guzti hau, abuztuan, espetxetik irten eta berehala, eta hori ez zela omenaldira joan.

Dagoeneko argi dago zein lekutan bizi garen, "Aurrera bolie!" esateagatik espetxeratu nahi zaituzten leku batean, Erregeak, harro, diktaduraren printzipioei zin egin eta izenezko demokrazia honen estatuburu izatea ez delito eta ez albiste ez den leku batean. Hau ez da demokrazia, hau logiakrazia bat da, arkume larruz mozorrotutako faxismoa.



video

BIDEOA KALITATE OSOZ DESKARGATZEKO
DOAKO DESKARGA ZUZENA:
http://share.fribits.com/19AYCS6Q0RTY/Demokrazi faltsua.divx

Hau ez da demokrazia. Egungo sistema, eskubide estatua, eta abarrak, erregimenaren irudi garrantzitsuenen aurrean, diktaduraren oinarriei leialtasuna zin eginez gauzatutakoa da. Haren luzapen bat. Gertaerek ez dute engainatzen, baina memoriak bai. Faxismotik, arkume larruz jantzitako faxismora nola igaro ginen jakin nahi baduzu, interesgarria izango duzu. Laister, berriz, arkume larrua kenduko dute, jada kentzen ari dira, eta zerrendak hartuta, bide ertzetara eraman nahiko gaituzte. Lehen ere egin zuten! eta munduko leku guztietan faxistek hala jokatzen dute. Erne!


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , , , , , , ,

2008-08-05

Ez dugu memoria galdu behar


video



Urte batzuek baditugu, eta oraindik
frankismo garaiko "Guerrilleros de Cristo Rey" delakoek egiten zituzten triskantzak gogoan ditut. Herri batean agertzen ziren eta kristo guztia beldurtzen ahalegintzen ziren, euren pistola, kate eta burdinezko barrekin. Beldurra sortzea, hori izan ohi da horrelakoen helburua. Apirilean, gure herrian, berriz ere antzeko egoerak bizi izan genituen zentsura politikoaren ondoriozko err epresio polizial basatia. Beldurtzeko, noski! 67 urteko gizona jipoitu, atxilotu eta hospitalera bidaliz. "Cristo Rey eta legezarra" esango zuen XXI. mendeko prototipoak, honek ere pistola erabili zuen, baina kateen ordez, debekatutako porra luzagarria erabili zuen. Beti bezala, biolentziaren monopolioa erabiliz, herritarrak beldurtzen.
Gaurkora etorriz, latza da Iñaki de Juanari eta, ondorioz preoso guztiekin, egiten ari direna. Telebista, irrati e ta abarretan, etengabe, matematika erakustaldiak eginez zenbaki makabroak egiten dabiltza, hildako bakoitzarengaitik zenbat urte ordaindu dituen eta horrelako ekuazioak planteatuz. Baina, beraien sistema judizialarekin hain lotuak direnak, orain legeak ahaztu eta matematikak erabiltzen ari dira, azken finean etikak baino emaitza hobeak ematen baitizkie beti. Egin ditzagun zenbaki batzuek, zenbat kilometro? zenbat urte? zenbat diru? zenbat malko? zenbat izerdi? eta zenbat hildako? Zenbat ematen ditu Españaren espetxe politika ero honek.

Memoria egitea beharrezkoa da, guztiok dakigu Franco zer izan zen, baina oraingo espetxe legeak diktadura garaikoak baino askoz gogorragoak dira, gehienez 15 urteko kondena betetzen zen bitartean, egun, 40 urtekoa betetzea ezarrita dago, eta bestela De Ju anari eta besteei egiten ari zaizkiena. Bitartean Zapatero eta Rajoy, legeak zorrozteko beste ekimen berri bat egosten ari dira. Erne ibili!!

2008-08-03

Zer ez dugu egin, zer ez dugu egingo

video

Orain arte, gizakiak egin dituen astakerien artean, gutxi batzuek baino ez dira ezagutzen. Gezurra dirudi, baina irudi beldurgarri hauek orain dela 30-40 urte inguruko errealitate bat isladatzen dute. Zer gauza ikusi beharko ditugun 30 urte barru, eta zer gauza egiten ariko diren orain. Zenbaiteraino zientzia zientzia-fikzioa den eta fikzioa fikzio-zientzia, hor zegok koxka!

Bakarrizketa



XX. mende hasierako etorkinak

Hasi baino ez naiz egin, eta orrialde hau diseinatzeko erabiltzen dudan programatxoarekin soilik adierazpenak egin daitezke, ez ditu erantzunak onartzen. Bila ibili naiz eta oraingoz ez dut ezer onik aurkitu. Gero, zihur aski inoren erantzunik ez dudala jasoko, halere, erantzuteko aukera beharrezkoa iruditzen zait. Horrela da bizitzan ere, zerbaiten kinadak beti erantzun bat pizten du. Bertsolariak, artean gabiltzan inprobisatzaile oro erantzun galderen jakintza bidean maixutasun eredu bat osatzen al dute? Eta herria? Zertan dabil herria? Zein ereduri erantzuten? Azkenean, gauzak larri jartzen zaizkigunean, inprobisatzen ikasten dugu, halabeharrez, bizirauteko inprobisatzen, mundu anker eta eder honetan hainbat eta hainbat herri inprobisazio hutsean, ezinean, hutsean galtzen ikusten ari garenen garai nahasi hauetan. Osasuna eta askatasuna guztiontzat!!

Laino ilunak



Orain bi egun, Barne sailak alarma piztu zuen, ETAk ertzaintzaren aurkako atentatu haundi bat edozein unetan gertatu zitekeela zabaldu zuenean. Niri antraxaren alarmak ekarri zizkidan gogora, alkaedaren alarmak… Hurrengo egunean, soilik egunkari gutxi batzuek eraman zuten gaia euren azalera. Gaur inor ez da oroitzen alarmataz. Zer helbururekin egiten dira alerta hauek, ez bada herritarrak gehiago beldurtzeko? Hodei ilunak ditugu ortzia estali nahirik, baina, gutxienez euria ekarriko balute!!

Ezin ixilik egon…




Egunerokotasunak irensten gaituenean, zalantzak zihurtasuna ematen du eta zihurtasunak zalantza. Gune honen bidez, hutsuneak betetzen ahalginduko gara, gogoeta sakonez lortutako galderak erantzuten.


Zabaldu