2009-11-25

A buen entendedor o entendedora…

Voy a intentar crear una imagen nítida que pueda explicar a cualquier persona de forma sencilla la situación que padecemos en Euskal Herria. Imaginaos, la invasión de Afganistán, o la de Irak, pero hace 500 años ( justo 20 después del inicio de la invasión de América por Europa), imaginaos que en el transcurso de esos 500 años, ha habido intentos de recuperar la soberanía y expulsar al invasor, la consecuencia de eso ha sido una gran erosión en el territorio invadido y sobre sus habitantes, la asimilación, y el asentamiento cada vez más establecido y con mayor poder militar de la potencia ocupante o invasor, que sufre muy poco desgaste en su seno (si exceptuamos el desgaste de argumentos). El invasor es poderoso frente a la capacidad del invadido. Eso es lo que ocurre en mi pueblo, país o patria, es lo que ocurriría en un Afganistán o Irak, dentro de 500 años y estando todavía bajo ocupación militar de los Estados Unidos con el hipotético nombre de Comunidad Autónoma de Irak o Afganistán o Estado Federal de Irak o Afganistán. Imaginaos, solo se trata de contextualizar y concordar paralelismos.


Imagina, intenta visualizarte en la piel de un afgano o en la de una irakí del año 2509, que se acuesta y despierta a diario en su pais ocupado que su ancestral invasor intenta asimilar. ¿Te lo imaginas?, ¿Te puedes poner en su sitio?, ¿Lo visualizas? Si lo haces, estarás más cerca de comprender lo que ocurre en Euskal Herria, porque podrás comprender como se ve el mundo desde la perspectiva de quien quieren anular, podras comprender el conflicto a través del testimonio de quien realmente sufre limitaciones y no a través de quienes sufren cuando son superadas, politica e intelectualmente, las limitaciones que tratan de imponernos.


Euskal Herria camina, camina y avanza imparable hacia su destino, poder decidirlo.


2009-11-21

Arnalgo Otegi: "Ezker abertzalea ez zen eusteko jaio. Irabazteko jaio ginen"



Benezian ezker abertzaleak aurkeztutako proposamenerako gauzatutako bideoan, Arnaldo Otegik proposamen honen puntu garrantzitsuenak eta baita ezker abertzaleak aurre egin behar dien erronkak errepasatzen ditu.

Euskal Herria badabil, badabil eta geldiezinik bere paturantz doa, erabaki ahal izaterantz.



Etiquetas: , , , , , , , , , , , , ,

2009-11-20

Guardia Zibilak www.segigazte.net itxi du


Etiquetas: , , , ,

2009-11-19

2009/11/15 Ezker Abertzalearen borondate adierazpena (ALTSASU)n



Etiquetas: , , , , , , , , , , , , ,

2009-11-18

Arnaldo Otegi Kurtsaalean (Gara, 2009)

Ezker Abertzaleko buruzagien, Arnaldo Otegi eta Rafa Diez tartean, atxiloketei eta ondorengo espetxeratzeari erantzun asmoz, bideo interesgarri hau sareratzea erabaki dut, XXI. mendeko espainiar inkisizioak beraien ideia eta egitasmo politikoak ez daitezen ixilduak izan laguntzeko.



100 minutu zuzenean, Arnaldo Otegiri, La Jornada mexikar kazetako Carmen Lira zuzendaria, Il Manifesto egunkari italiarreko Giuliana Sgrena kazetariak eta Garako politika saileko Iñaki Iriondo kazetariak, 2009ko urtarrilaren 27an, Gara egunkariaren X. urtemugaren baitan Donostiako Kursaalean egindako elkarrizketa sakona. Interesatzen bazaizu, DVDa Garadendan 4 €tan salgai dago.





Bideoa 11 ataletan zatiturik dago.

Etiquetas: , , , , , , ,

A gripea: Alemanian txertoa hartu ondoren gizon bat hil da



Mathaba.net, 2009/11/16 - Ostegunean, Thueringer Allgemeine egunkariak igandean informatu zuenez, Alemania ekialdeko eskualdeko, Eichsfeld hirian 55 urteko gizon bat, A gripearen txertoa hartu eta ordu gutxietara, hil egin zen. Artikulo osoa hemen (erderaz):

http://investigar11s.blogspot.com/2009/11/muere-un-hombre-en-alemania-tras-darse.html?utm_source=feedburner&utm_medium=feed&utm_campaign=Feed%3A+Investigar-11s+%28Investigar-11S%29


Etiquetas: , , , , , , , , ,

2009-11-17

Ukrainiako birusa H1N1 eta parainfluenza nahasketa bat da


Victor Bachinsky patologoa

Victor Bachinsky forenseak, elkarrizketa batean hauxe dio: "Autopsietan oinarriturik, neumonia ez dela ondorioztatu dugu, bihotz-biriken gutxiegitasuna eta bihotzaren kolapsoa da… Birusa zuzenean biriketan sartzen da, odoljarioa izaten da… Ez lirateke antibiotikoak erabili behar...

Elkarrizketa osoa erderaz irakurtzeko hemen:

http://investigar11s.blogspot.com/2009/11/ucrania-el-virus-es-una-mezcla-de-h1n1.html

Parainfluenza, goiko eta beheko arnasbideetan infekzioak sortzen dituen birus talde bat da. Gehiago jakin nahi baduzu:

http://www.clinicadam.com/salud/5/001370.html

Etiquetas: , , , , , , ,

Erne A txertoarekin

Gaur A gripearen txertaketa kanpaina hasi da, osakidetzaren esanetan erabat fidagarria omen da. Orduan zertarako hartu dituzte arduradunei inpunitatea zihurtatzen dizkieten lege neurriak?


Etiquetas: , , , , , , , , ,

2009-11-16

A gripea: txertoa hartzearen arriskuak

Discovery DSalud aldizkari elektronikoan aurkitutako artikulu mamitsua, gaurko egunez, agintariak, osakidetza, txertoa zihurra dela esaten dabiltza. Zalantzak badituzu, artikulu honetan, txerto honen arriskuei buruzko lan sakon, serioa eta mardula aurkituko duzu:

http://www.dsalud.com/numero120_4.htm

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

AHT bat nola egin (10 urratsetan)



Humore pixka bat, zergatik ez? (Kopiatu eta zabaltzeko baimena duzu)

AHT eta egitasmo txikitzaile eraldatzailerik EZ!

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2009-11-15

A gripea: bihar txertatze kanpaina abian jarriko dute.




Agintariek hedatu duten beldurraren pandemiaren emaitzak jasotzen hasteko garaia da, bihar estatu osoan A gripearen bakunazio kanpainarekin hasiko dira. Eztabaida sakonak piztu dituen txertaketa honen aurrekariek, pandemia berezi honen ezaugarri bereziak eta hau gertatu ahal izateko mundu mailan eratu den marko legala eta honek agintariei ahalbidetzen diena ikusteak, guzti honen atzean ezer garbirik ez dagoela adierazten du.


Gaurkoan ETB1ean, adibidez, "munduan dagoeneko milioiek txertoa hartu dutela eta oraindik inori ez zaiola ezer gertatu" esan dutenean, gezurretan aritzea ere ez da garbitasunaren erakuslea.



video



Hona hemen gezurretan ari direnaren hainbat adierazle:

Frantziar estatuan.

Suedian eta Suitzan.

AEBetan

Eta txerto hauek sortu dezaketen edozein kalteren aurrean, inori ardura ez eskatzeko, alegia, inpunitaterako marko legala antolatu izana, ez al dira nahiko?

Poloniako Osasun Ministeritzaren jarrera ordea, bestelakoa da, eta zer pentsatua ematen du:





Ukrainian gertatzen ari denari buruz:

Azaroak 12ko berriak (Ria Novosti agentzia)

Jarraipena egiteko (Healthmap.org)

Kontrastatu gabeko iturri batetik (trinityatierra.wordpress.com)

Ez dakit zer egiteko asmoa izango duzun, baina nik garbi daukadan gauza bakarra ez dudala txertorik hartuko da, nahiago dut eritasun batengatik hiltzea txerto edo botika batengatik hiltzea baino.


TXERTAKETARIK EZ!!
FROGATU GABEKO BOTIKARIK EZ!!

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

"911 días después" bideoa M-11 ren beste ikuspegia

Aznar, Acebes, Rajoy eta hoien lehen bertsio ofiziala, alegia, M11ko atentatuak ETAk burutu zituela zioena, gezurra zen. Rubalcaba, Zapatero, Audienci Nacional eta abarren bigarren bertsio ofiziala, alegia, atentatuak talde islamista berezixamar batek burutu zituela dioena, ez da egia. Beste gezur bat da, gezur bat beste batek estalia. Bideoan oso argi adierazia dago. Honako helbide honetan, http://www.voltairenet.org/article162563.html bigarren bertsio ofizialaren hutsuneak sakontasunean ezagutu ahal izango dituzu.

Gezur guzti hauek, Euskal Herriaren aurkako eragin nabarmena izan zuten, zuzenena Angel Berrueta eta Kontxi Satxizen etxeetan utzitako hutsunea izan delarik. Gezur guzti hauekin elikatu diren gezurtiek, ez dute kalte nabarmenik jaso.

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2009-11-14

Emir 11-M-04: Martxoak 11ko atentatuei buruzko eleberria



Irakurketa interesgarria izan daitekeela dirudi.

http://www.elemir11m04lanovela.com/

Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

2009-11-13

SITEL, estatuaren belarri "kuxkuxeroa"




SITEL, estatuari dei telefoniko guztiak aldiberean "pintxatzea" ahalbidetzen dion softwarezko tresna da. Gürtel kasuaren harira ezaguna izan bada ere, PSOE gobernura iritsi zenetik, Rajoyk Aznarren Barne Ministro zenean erosi zuen, teknologia hau erabiltzen aritu omen da. Estatuak 36 milioi €tan Ericsson konpainiari erositako teknologia honekin, estatu osoko dei GUZTIAK aldiberean pintxatzeko gaitasuna dauka, epailearen inolako baimenen beharrik izan gabe. Epaileari grabatutakoa entzuteko baimena eskatu behar diote soilik, baina, guztia eta guztiena grabatua izaten da.







Artikulu hauetan, Sitel-eri buruzko eta komunikazioen espioitzari buruzko, informazio zehatza aurkituko duzu:

Sitel: Gresca PSOE-PP por un sistema «para malos»

Claves de las escuchas telefónicas en España

SITEL: un sistema de espionaje creado en 2001 y desconocido todavía por los jueces

El Sistema Integral de Interceptación de las Comunicaciones Electrónicas (Sitel) requiere un control

Guardia Civil y Policía Nacional podrán "pinchar" los teléfonos directamente

Más y mejor tecnología para espiarnos más y mejor

El Gobierno español se escuda en una normativa "expulsada" para interceptar comunicaciones electrónicas




Etiquetas: , , , , , , , , ,

2009-11-07

Egunean jartzen



Azkenaldian, txoko hau nahiko ixilik egon da. Azkenaldian geldirik. Inoiz irakurtzera hurbildu eta geldiunea aurkitu baduzu, barkamena eskatzen dizut.
Nire helburua hemendik aurrera maizago agertzea da. Adi, Gogoetak Tantaka hasi dira, gogoeta euria dator, gogoa eta euria, tantaka.

Ukrainia nazio larrialdi egoeran

Ukrainian ematen ari den osasun egoeraren larritzea dela eta nazio larrialdi egoera ezarri dute. Epe laburrean, herritar asko kutsatu eta hil dira. Infektaturiko herritarrek izan dituzten sintomak neumonia hemorragikoarenak bezelakoak dira. Epidemia artatzen ari diren sendagileak ere hiltzen ari dira, eta hau ez da ohikoa. Ukrainiako presidenteak herritarrei helarazitako mezua argia da, Ukrainia nazio emergentzia egoeran aurkitzen da. Oraindik zein birus jendea kutsatzen ari den argitzerik ez badago ere, OME (Osasunaren Munduko Elakartea) eta Ukrainiako Osasun Ministeritzak ez dute asko behar izan H1N1 A gripea dela esateko. Bitartean, uda osoan beldurra sartzen ibili zaizkigun hedabideak mutu agertzen dira, ez dute Ukrainiako egoera aipatu ere egiten. Adi!

Euronewsen bakarrik ematen dabiltza.


Etiquetas: , , , , , , ,