2008-09-02

Ongi etorri Arnaldo!





Arnaldo askatu dute, dagoeneko kalean da eta nire poza azaldu nahi dut. Estatuarentzako oztopo bat, arazo bat bilakatu zenean, erditik kendu zuten, lotsagabeki espetxeratuz, ez dago eskubiderik. Nola egongo da justizia, eskubiderik gabeko "estado de derecho"
nazkagarri honetan? Eskubiderik gabeko justizia? Zirkoa eta leoiak?
Gauza da, Arnaldoren atzetik, zer esateko zuten, beraz arazo ziren, beste mahaikide eta batasunakideak ere espetxeratu dituztela. Arnaldo irten eta jada bere burua eskatzen ari dira, beste batzuek, hilotz politikoan bihurtzen saiatzen diren bitartean. ETAk ez duela jada Arnaldo onartzen, edo orain sektore gogorraren konfidantza galdu duela eta antzeko babukeriekin, berriz ere biguinen eta gogorren arteko joku inuzente hori antzezten, berriz ere, jendea horrelako gauzekin nahastu asmoz. Gauza da, kalean oin bat jarri, eta nazkagarri guzti hoien kiratsa lepoan senti arazi diotela.
Horregatik, nik neure besarkadaren berotasuna agertu nahi diot, senti dezala gure ongi-etorri beroena nazkagarri guzti hauen kiratsaren gainetik eta hodei guztien azpitik.
Ongi etorri Arnaldo, hunki xin eta ongi jin! Izan huntsa!






DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: ,

1 comentarios:

Blogger ikatza ha dicho...

Ea lehenbailen itzultzen den frontoi politikora, bera bezalako gehiago behar ditugu, alde guztietan.

3 de septiembre de 2008, 15:06  

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio