2008-08-12

Munduko Orden Berria hemen da!

Gaur gauean, Oreretako sarrera batean, Gabierrotakoan hain zuzen, AHT, Ekoportua eta proiektu hondatzaileen aurkako hormairudi bat egitekotan abiatu gara. Gaur marrazkia proiektore baten bidez markatzekoak ginen eta bihar margotzeko asmoa genuen. Marrazkia, okupatutako etxeko horma batean egitekoak ginen, goizean horma zuritu, eta orain proiektorea martxan jartzen ari ginen. Etxeko bizilagunen baimena genuen, beraien etxetik atera digute proiektorearentzako argindarraren kablea, eta baita erabili dugun mahaitxoa ere. Hastera gindoazela, ertzainak agertu dira, lehenik patruila auto bat, begira egon dira eta berehala, bigarren bat etorri da. Orduan autoetatik irten eta zuzenean gugana etorri dira. Erderaz eta txuleria gehiegikin, ertzainen kaboak: - Zer egin behar duzue? - galdetu digu. Guk ere zuzen: - AHTrek aurkako mural bat egitera goaz-. Orduan, kaboa txuliferoak hitz magikoak erabili ditu: - Baimenik ba al duzue? -. Eta guk: - Noren baimena, zuena? -. Kabotxulok: - Ez etxeko jabeena! -. Gurekin etxe okupatuan bizi den lagun bat zegoen, eta hark etxekoen baimena genuela esan die, Kabotxulok orduan: - Jabea zu al zara? Ea, erakutsi paperak! - Nire paperak? - etxekoak. Kabotxulok: - Ea, zenbat bizi zarete etxean, atera dokumentua… - eta txuleri maila igotzen joan da. Bitartean, beste bi patruila auto festara gehitu dira, gu jipoitzeko izugarrizko gogoa zutela erakutsiz. Inguratu egin gaituzte, DNIak eskatu, guztia jasotzeko eta ez genuela ezer margotuko esan digute, oso tono sizilianoan gainera. Ez dute gure arrazoirik entzun nahi izan, ez dute zer margotu behar genuen ikusi nahi izan ere, guk handik aldegin edo haien probokazioan erortzea nahi zuten. Orduan Kabotxulok: - Horma zuritzeagatik ondarearen aurka aritzearen salaketa jarri digutela esan digu. Guztia jaso dugunean, alde egin dute, beno zerbait esateagaitik, etxeratu arte itzulinguruka izan baititugu. Azkenik, ondorioa honakoa da, guk ezin izan dugu egin nahi genuena egin, eta beraiek nahi zutena egin dute, gure izenak hartzea. Gertaera honek erakusten digu, horma zatar batean irudi eder bat margotzea debekatuta dagoen leku batean bizi garela. Edozein Kabotxulo, ¡ya nos veremos! esanaz agurtzen den lekua. Adierazpen artistikoa debekatzen den, eta Gugenheim bezalako eredu arrotz eta inposatzaileen alde birritan apustu egiten den leku batean bizi gara. Gero beti besteak izaten dira biolento, baina gaurkoan, nahiz eta biolento izateko arrazoi ugari eman dizkiguten, biolentzia Kabotxulo eta bere mutilek erabili dute, intimidazioa, euren armak eskuan hartuz eta nabarmen erakutsiz. Gero biolentoak besteak izaten dira, baina cowboy berri hauen jokamoldea ikusirik, aurrerantzean, puzker bat botatzeko ere baimena eskatu beharko dugu. 1984 urruti gelditu zen, Munduko Orden Berria, hemen da! Adi! Hauxe da margotzeko asmo genuena, gogoko baduzu, erabiltzea libre. Neronek egin dut!


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , ,

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio