2009-11-15

A gripea: bihar txertatze kanpaina abian jarriko dute.




Agintariek hedatu duten beldurraren pandemiaren emaitzak jasotzen hasteko garaia da, bihar estatu osoan A gripearen bakunazio kanpainarekin hasiko dira. Eztabaida sakonak piztu dituen txertaketa honen aurrekariek, pandemia berezi honen ezaugarri bereziak eta hau gertatu ahal izateko mundu mailan eratu den marko legala eta honek agintariei ahalbidetzen diena ikusteak, guzti honen atzean ezer garbirik ez dagoela adierazten du.


Gaurkoan ETB1ean, adibidez, "munduan dagoeneko milioiek txertoa hartu dutela eta oraindik inori ez zaiola ezer gertatu" esan dutenean, gezurretan aritzea ere ez da garbitasunaren erakuslea.







Hona hemen gezurretan ari direnaren hainbat adierazle:

Frantziar estatuan.

Suedian eta Suitzan.

AEBetan

Eta txerto hauek sortu dezaketen edozein kalteren aurrean, inori ardura ez eskatzeko, alegia, inpunitaterako marko legala antolatu izana, ez al dira nahiko?

Poloniako Osasun Ministeritzaren jarrera ordea, bestelakoa da, eta zer pentsatua ematen du:





Ukrainian gertatzen ari denari buruz:

Azaroak 12ko berriak (Ria Novosti agentzia)

Jarraipena egiteko (Healthmap.org)

Kontrastatu gabeko iturri batetik (trinityatierra.wordpress.com)

Ez dakit zer egiteko asmoa izango duzun, baina nik garbi daukadan gauza bakarra ez dudala txertorik hartuko da, nahiago dut eritasun batengatik hiltzea txerto edo botika batengatik hiltzea baino.


TXERTAKETARIK EZ!!
FROGATU GABEKO BOTIKARIK EZ!!

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

1 comentarios:

Blogger leize4 ha dicho...

Hasieran gaiaz informatzen hasi nintzen baina ondoren izandako etenaldian hainbat gertakizun eta informazio bidean gelditu dira, norbaitek informazio hori eskuratzea nahi izango balu, lotura bilduma bat prestatu dezaket.

A gripearekin gertaturikoa, hasiera batetik ez da batere garbia izan, eta orain arte eskura izan dugun informazioa ez da guztiz zehatza izan. Halere, irregulartasun ugari dago hasiera hasieratik istorio honetan eta nahiz eta dugun informazioa ez den guztiz zehatza, senak esaten dit garbi jokatzen ez dabilena joko zikinean dabilela, eta osasunarekin ez dago jolasterik, are gutxiago joko zikinean aritzerik.

Orain eritasuna, txertaketa kanpaina, benetako kanpaina ( eta ez udan jasan genuena) etorri da. Orain, zehaztasun osoa ez duen informazio hori alderatzeko unea etorri da, informazioa eta esperientzia trukatzearen garaia. Ezin dugu fidatu, farmazia militar batean a gripearen aurkako botikak egiten dabilela esaten propaganda egiten duen Osasun Ministeritza bat duen gobernu espainiarrak esaten digunarekin, ez eta estatuaren aurpegia den jaurlaritzaren eskutik abiatu berri den propaganda kanpainarekin.

Uharte hau bakarti xamarra da, baina hemendik igaro bazara, gogo onez jasoko nuke zure iritzia eta A gripeari edo txertaketari buruz egin nahi zenuken edozein ekarpen.

16 de noviembre de 2009, 3:01  

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio