2009-11-18

A gripea: Alemanian txertoa hartu ondoren gizon bat hil da



Mathaba.net, 2009/11/16 - Ostegunean, Thueringer Allgemeine egunkariak igandean informatu zuenez, Alemania ekialdeko eskualdeko, Eichsfeld hirian 55 urteko gizon bat, A gripearen txertoa hartu eta ordu gutxietara, hil egin zen. Artikulo osoa hemen (erderaz):

http://investigar11s.blogspot.com/2009/11/muere-un-hombre-en-alemania-tras-darse.html?utm_source=feedburner&utm_medium=feed&utm_campaign=Feed%3A+Investigar-11s+%28Investigar-11S%29


Etiquetas: , , , , , , , , ,

2009-11-17

Ukrainiako birusa H1N1 eta parainfluenza nahasketa bat da


Victor Bachinsky patologoa

Victor Bachinsky forenseak, elkarrizketa batean hauxe dio: "Autopsietan oinarriturik, neumonia ez dela ondorioztatu dugu, bihotz-biriken gutxiegitasuna eta bihotzaren kolapsoa da… Birusa zuzenean biriketan sartzen da, odoljarioa izaten da… Ez lirateke antibiotikoak erabili behar...

Elkarrizketa osoa erderaz irakurtzeko hemen:

http://investigar11s.blogspot.com/2009/11/ucrania-el-virus-es-una-mezcla-de-h1n1.html

Parainfluenza, goiko eta beheko arnasbideetan infekzioak sortzen dituen birus talde bat da. Gehiago jakin nahi baduzu:

http://www.clinicadam.com/salud/5/001370.html

Etiquetas: , , , , , , ,

Erne A txertoarekin

Gaur A gripearen txertaketa kanpaina hasi da, osakidetzaren esanetan erabat fidagarria omen da. Orduan zertarako hartu dituzte arduradunei inpunitatea zihurtatzen dizkieten lege neurriak?


Etiquetas: , , , , , , , , ,

2009-11-16

A gripea: txertoa hartzearen arriskuak

Discovery DSalud aldizkari elektronikoan aurkitutako artikulu mamitsua, gaurko egunez, agintariak, osakidetza, txertoa zihurra dela esaten dabiltza. Zalantzak badituzu, artikulu honetan, txerto honen arriskuei buruzko lan sakon, serioa eta mardula aurkituko duzu:

http://www.dsalud.com/numero120_4.htm

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2009-11-15

A gripea: bihar txertatze kanpaina abian jarriko dute.




Agintariek hedatu duten beldurraren pandemiaren emaitzak jasotzen hasteko garaia da, bihar estatu osoan A gripearen bakunazio kanpainarekin hasiko dira. Eztabaida sakonak piztu dituen txertaketa honen aurrekariek, pandemia berezi honen ezaugarri bereziak eta hau gertatu ahal izateko mundu mailan eratu den marko legala eta honek agintariei ahalbidetzen diena ikusteak, guzti honen atzean ezer garbirik ez dagoela adierazten du.


Gaurkoan ETB1ean, adibidez, "munduan dagoeneko milioiek txertoa hartu dutela eta oraindik inori ez zaiola ezer gertatu" esan dutenean, gezurretan aritzea ere ez da garbitasunaren erakuslea.







Hona hemen gezurretan ari direnaren hainbat adierazle:

Frantziar estatuan.

Suedian eta Suitzan.

AEBetan

Eta txerto hauek sortu dezaketen edozein kalteren aurrean, inori ardura ez eskatzeko, alegia, inpunitaterako marko legala antolatu izana, ez al dira nahiko?

Poloniako Osasun Ministeritzaren jarrera ordea, bestelakoa da, eta zer pentsatua ematen du:





Ukrainian gertatzen ari denari buruz:

Azaroak 12ko berriak (Ria Novosti agentzia)

Jarraipena egiteko (Healthmap.org)

Kontrastatu gabeko iturri batetik (trinityatierra.wordpress.com)

Ez dakit zer egiteko asmoa izango duzun, baina nik garbi daukadan gauza bakarra ez dudala txertorik hartuko da, nahiago dut eritasun batengatik hiltzea txerto edo botika batengatik hiltzea baino.


TXERTAKETARIK EZ!!
FROGATU GABEKO BOTIKARIK EZ!!

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2009-11-07

Ukrainia nazio larrialdi egoeran

Ukrainian ematen ari den osasun egoeraren larritzea dela eta nazio larrialdi egoera ezarri dute. Epe laburrean, herritar asko kutsatu eta hil dira. Infektaturiko herritarrek izan dituzten sintomak neumonia hemorragikoarenak bezelakoak dira. Epidemia artatzen ari diren sendagileak ere hiltzen ari dira, eta hau ez da ohikoa. Ukrainiako presidenteak herritarrei helarazitako mezua argia da, Ukrainia nazio emergentzia egoeran aurkitzen da. Oraindik zein birus jendea kutsatzen ari den argitzerik ez badago ere, OME (Osasunaren Munduko Elakartea) eta Ukrainiako Osasun Ministeritzak ez dute asko behar izan H1N1 A gripea dela esateko. Bitartean, uda osoan beldurra sartzen ibili zaizkigun hedabideak mutu agertzen dira, ez dute Ukrainiako egoera aipatu ere egiten. Adi!

Euronewsen bakarrik ematen dabiltza.


Etiquetas: , , , , , , ,