2012-11-07

Errausketarik? Ez, eskerrik asko!!




Etiquetas: , , , , , , ,

PP-ren Iragana eta oraina




Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2010-05-18

Ekonomi krisiaren atzetik Europar Batasunaren zentralizazio prozesua ote dago?



Krisi ekonomikoaren hatzaparretan galduta aurkitzen garen une honetan, gogoeta egitea beharrezkoa dela iruditzen zait, gogoeta sakona, erakutsi nahi digutenaz haratago ikusten lagundu diezaguken gogoeta. Azken egun hauetan, nire buruaz galdera nagusi bat jabetu da, nola daiteke krisi hau AEBetan sortu, gauzatu eta eztanda egin zuena, AEBetan edo munduko beste edozein lekutan baino Europan gehiago eragiten aritzea? Ez naiz ekonomilaria, nire ekonomia xumeak gainera, ez dit egungo ekonomia jokoa sakonki ezagutzeko aukera eman, baina nire senak eta irudimenak beste gisako erantzun batzuetara bideratu nau, alegia, gaia soilik ikuspeki ekonomikotik ikusi ordez, ikuspegi geopolitikoaren, ikuspegi estrategiko-militarraren edo boterearen mugimenduen ikuspegitik aztertzeko aukera emanez. Badakit nire iritzia xumea dela, baina hitz hauek irakurtzen badituzu, saiatu zaitez galdera hauek erantzuten eta errealitatetik hurbilago aurkitzen zarela ikusiko duzu. Beraz, jarrai dezagun, zergatik Europan? Zergatik Europan eta ez Amerika osoan, ez Asian, Ozeania edo Australian? Zer dauka Europak hain berezia?

Krisia mundu osoan eragiten ari da, baina argi dago Europar Batasunean gauzak inon baino gogorrago gertatzen ari direla. Nire ustez, honekin zerikusi zuzena eduki dezake Europar Batasunaren osaketan eman nahiko luketen norabide aldaketa batekin. Europear Konstituzioaren hedapenak porrot egin ondoren, kontutan harturik hau Europar Batasunaren antolakuntza zentralizaturako ezinbesteko tresna zela, alegia, Europa osorako politika amankomunak, Europako Gobernu zentral bat, Kutxa amankomuna, ekonomia eta kanpo politika amankomunak… ezarpena abiatzeko tresna. Erreferendum antolaketa bitxi baten ondorioz, estatu guztietan ez baitzen erreferendumik egin, herritarrek (Irlandarrei esker, batez ere) Konstituzioari uko egin zioten. Baina neurriak hartu beharra zegoen, eta Lisboako Hitzarmenaren partxearekin etorri ziren, hitzarmen honek, ez zuen herritarren oniritziaren tramitea igaroko, estatuek, heuren artean erabaki zuten. Baina, dirudienez, hau ez da nahikoa, neurri gogorrak hartu behar baitira, eta jende hoek nola jokatzen du? neurri gogorrak hartu behar direnean giro, eskenatoki eta baldintza egokiak sortzen dituzte. Ikus dezagun, 2007ko udan, krisiaren lehen leherketa gertatzen da, espainiar estatuan, joko maltzur honen antzezpena hasi zen.

Lehen urratsa:

Egoera lausotu edo mozorrotzea
Zapaterok hauteskunde kanpainako mitin batean, izugarrizko jendetzaren eta TBkate nagusien aurrean, 2.000.000 lanpostu sortuko zituela esan zuen. Ez zegoela inolako krisirik eta Espainiak izugarrizko gorakada ekonomikoa izango zuela. Gezurrezko promesa honek eman zion garaipena. Zein izan zen Rajoyren erantzuna, nik irabazten badut 2.200.000 lanpostu sortuko ditut. Eskolaurreko patioetan bagina bezela, nik zurea baino handiagoa dut jolasean arituz, estatu espainiarreko benetako egoera ekonomikoa estaltzeko ahalegina izan zen. Biak ederki zekiten krisiaren egoera zein zen, biak ederki zekiten zer ari zen gertatzen eta etorkizunean zer zetorren, eta horregatik heuren lana txukun burutzen ahalegindu ziren, beren militantziari kontsumitzeko mezua hedatuz. Lotsagarria izan zen, baina begien aurrean egin digute eta ez dugu deus esan edo egin.


Bigarren urratsa:

Egoera usteltzen utzi
Ondoren, behin ZP bere lekuan egon ondoren, Rajoy krisiaz mintzatzen hasi zen, Zapaterok eta bere gobernuak Espainian krisia zenik ukatzen zutelarik. Hemendik aurrera, mokoka aritu dira, Rajoy, iniziatiba erakutsiz, neurriak hartzeko, esnatzeko, herritarrak ez engainatzeko…, azken finean, egurra ematen eta Zapatero eta bere gobernua, boxeolari hartzaile baten moduan, kolpeak hala nola enkajatuz. Eta bankari eta finantza sistemari diru laguntzen banaketa etorri zen, nahiz eta aurrez, beste neurri "apalgarri edo amortiguatzaileak" erabiliz gizarte ongizatearen ilusionismoarekin jolasean ibiliz, gizartearen oniritzia jaso zuen. Bankulapurrek herritar guztien dirutik 100.000.000.000 € hartu zituzten. Bitartean, mundu osoan, egoera beretsuan aurkitzen ginen. Beno, ia mundu osoan, nik esango nuke, batez ere MDFk (Munduko Diru Funtsak FMI) zer xurgatua zeukan tokietan, Hegoamerika, Asia eta Afrika gehiena jadanik beraien hatzaparretan baitute. Islandia eta ekialdeko errepublika batzuek izan ziren MDFren hatzaparretan erortzen lehenak. Europan anabasa zen, G20, antzerkia han eta hemen, baina egoera usteltzen ari zen, inork ez baitzituen behar ziren neurriak hartzen, estatu bakoitzak bere neurriak hartu baitzituen, ez baitziren politika amankomunak egin, eta abar eta abar. Pittinka-pittinka, behar zituzten baldintzak egosten joan dira, arazoa gauzatzen. Egoera zuzentzeko ez direla neurri egokiak hartu guztien ahotan ibili da, dabil eta zoritxarrez ibiliko dela iruditzen zait. Noraeza eta usteltze egoera honek noizbait eztanda egin behar du, hori baita hasiera batetik bere helburua, hori baita hasiera hasieratik antolatutakoa, eta Grezia erortzen da. Grezia, €uroguneko estatua, hau ez da sartu berri bat edo Islandia bezela, Europar Batasunetik kanpoko estatu bat (Nahiz eta Islandiak krisiaren ondorioz Europar Batasunean sartzea erabaki duen, susmagarria benetan. Ikusten duzue zein den jokoa? Estatuen burujabetza ekonomikoaz jabetzea.), eta Greziaren leherketak zuzen zuzenean hurrengo urratsera garamatza.



Hirugarren urratsa: salbazioa

Orain, guztiak egoeraz kezkaturik eta beldurturik gaudenean, estatuek beren benetako aurpegia erakusten dute, beste boteregune handiagoekiko menpekotasuna, eta MDF Europar Batasuneko ekonomia kontrolatzen hasten da. Salbatzaile itxura harturik, ezinbestean, gerrikoa estutzen hasten zaizkigu eta egoera honetara ekarri gaituzten arrazoien aurkako ustezko neurriak hartzen dituzte, baina egoera honetara, beraiek jorratutako plangintzak eta jokaerak ekarri gaitu. Europak politika ekonomiko bat behar duela aldarrikatzen hasi dira, Europak estatuei zer egin behar duten esaten die, baina, Europar Gobernu bakar baten beharra aldarrikatzen hasi dira, Europak Kutxa (tesoreria) bakarra behar duela aldarrikatzen hasi dira. Neurri hauek ezarri bitartean, guri, herritarroi, neurri hauekiko beharra sortzen hasi dira, neurri hauekiko onarpena, eta neurri hauek ezarri arte lan eta gizarte baldintzak gogortzen joango dira, azkenean, beste erremediorik gabe onartuko, aldarrikatuko edo eskatuko ditugulakoan. Azken finean, beraien egitasmoak burutzeko neurri batzuen premia zuten, neurri hoiek indarrez ezarri ezkero, aurkako erantzun sendoarekin aurkituko ziren. Orduan, egoera sortzen dute, ekonomiaren hariak mugitzen dituztenak likidoaren iturria ixten dute, zuloak agertzen hasten dira, finantza sistemak eta kapitalismoak porrot egiten dute (bizirauteko herritarren diru kopuru izugarriak irensten dituztelarik), krisia hedatzen hasten da finantza sistematik ekonomia errealera zabalduz, Europako estatuen ekonomiek porrot egiten dute, arazoa eskuartera iristen zaigu. Langabezia, EREak, lan baldintzen gogortzea, garestitzeak… Arazoa bete betean dagoenean, guztiok, arazoa gainditzea nahi dugu, arazoa eduki aurreko egoerara itzultzea, baina hori ez da gertatuko, arazoa, egoera berri bat sortzeko baliatzen baitute.




Laugarren urratsa: kontrolaz jabetzea

Beraien neurri gogorrak onartzea baino beste aukerarik ez dagoenean, MDFko eta bestelako bankulapur salbatzaileak beraien diru zikinarekin agertzen dira, usurero zitalena baino interes gogorragoak dituzten beraien mailegu salbatzaileak eskeiniz. Mailegu zikin hoiek dira munduan bizi dugun desoreka ekonomikoaren jatorri nagusia, mailegu hoiek sortu dute herrien kanpo zorra eta mailegu hoien bidez MDFko bankulapurrak eta hauen buruzagiak estatu burujabeen jabe egiten dira. Diruaren banpirizazioaren bidez, ia mundu osoaz jabetu dira, eta orain, Europear harroen txanda iritsi da. MDFk Europan lur hartu ondoren, gauzak ez dira inoiz lehengoak izango eta Europar Batasunaren eraikuntza zentralizatuaren lehen urratsak ematen hasiak dira, helburu garbi bat dutelarik, Mundu bat, Gobernu bat, txanpon bat, alegia, mundu mailako lehen inperioa. Helburu horren bidean urratsak ematen ari gara, eta une honetan, Europa bat, Gobernu bat, txanpon bat da lelo nagusia. Gogoeta xume bat baino ez da, ni ez naiz ekonomilaria, irudigile xume bat naiz, eta hauxe da ikusten dudan irudia. Erne, "azeria" oilotegian dago eta "otsoa" artaldeak zaintzen dabil.

Eta zuk, nola ikusten duzu?


Etiquetas: , , , , , , , , , ,

2010-01-30

Hondoratzea (Humore grafiko gehiago)


Etiquetas: , , , , , , , , ,

2009-11-18

A gripea: Alemanian txertoa hartu ondoren gizon bat hil da



Mathaba.net, 2009/11/16 - Ostegunean, Thueringer Allgemeine egunkariak igandean informatu zuenez, Alemania ekialdeko eskualdeko, Eichsfeld hirian 55 urteko gizon bat, A gripearen txertoa hartu eta ordu gutxietara, hil egin zen. Artikulo osoa hemen (erderaz):

http://investigar11s.blogspot.com/2009/11/muere-un-hombre-en-alemania-tras-darse.html?utm_source=feedburner&utm_medium=feed&utm_campaign=Feed%3A+Investigar-11s+%28Investigar-11S%29


Etiquetas: , , , , , , , , ,

2009-11-17

Erne A txertoarekin

Gaur A gripearen txertaketa kanpaina hasi da, osakidetzaren esanetan erabat fidagarria omen da. Orduan zertarako hartu dituzte arduradunei inpunitatea zihurtatzen dizkieten lege neurriak?


Etiquetas: , , , , , , , , ,

2009-11-16

A gripea: txertoa hartzearen arriskuak

Discovery DSalud aldizkari elektronikoan aurkitutako artikulu mamitsua, gaurko egunez, agintariak, osakidetza, txertoa zihurra dela esaten dabiltza. Zalantzak badituzu, artikulu honetan, txerto honen arriskuei buruzko lan sakon, serioa eta mardula aurkituko duzu:

http://www.dsalud.com/numero120_4.htm

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

AHT bat nola egin (10 urratsetan)



Humore pixka bat, zergatik ez? (Kopiatu eta zabaltzeko baimena duzu)

AHT eta egitasmo txikitzaile eraldatzailerik EZ!

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2009-11-15

A gripea: bihar txertatze kanpaina abian jarriko dute.




Agintariek hedatu duten beldurraren pandemiaren emaitzak jasotzen hasteko garaia da, bihar estatu osoan A gripearen bakunazio kanpainarekin hasiko dira. Eztabaida sakonak piztu dituen txertaketa honen aurrekariek, pandemia berezi honen ezaugarri bereziak eta hau gertatu ahal izateko mundu mailan eratu den marko legala eta honek agintariei ahalbidetzen diena ikusteak, guzti honen atzean ezer garbirik ez dagoela adierazten du.


Gaurkoan ETB1ean, adibidez, "munduan dagoeneko milioiek txertoa hartu dutela eta oraindik inori ez zaiola ezer gertatu" esan dutenean, gezurretan aritzea ere ez da garbitasunaren erakuslea.







Hona hemen gezurretan ari direnaren hainbat adierazle:

Frantziar estatuan.

Suedian eta Suitzan.

AEBetan

Eta txerto hauek sortu dezaketen edozein kalteren aurrean, inori ardura ez eskatzeko, alegia, inpunitaterako marko legala antolatu izana, ez al dira nahiko?

Poloniako Osasun Ministeritzaren jarrera ordea, bestelakoa da, eta zer pentsatua ematen du:





Ukrainian gertatzen ari denari buruz:

Azaroak 12ko berriak (Ria Novosti agentzia)

Jarraipena egiteko (Healthmap.org)

Kontrastatu gabeko iturri batetik (trinityatierra.wordpress.com)

Ez dakit zer egiteko asmoa izango duzun, baina nik garbi daukadan gauza bakarra ez dudala txertorik hartuko da, nahiago dut eritasun batengatik hiltzea txerto edo botika batengatik hiltzea baino.


TXERTAKETARIK EZ!!
FROGATU GABEKO BOTIKARIK EZ!!

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2009-01-20

Zer da dirua?



DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

2008-11-10

OROITZEN AL DUZU ZPk KANPAINAN 2 MILIOI LANPOSTU AGINDU ZITUELA?




Krisiaren eta langabeziaren gorako joeraren erdian, gauza pare bat burura etorri zaizkit. Zer gertatu zen hauteskunde kanpainan?:

1) Zapatero eta bere gobernuak, krisia onartzeari uko egiten zioten, Aznarren "España va bien" horren bertsio berritu bat eginez. Guztia gezurretan ari direnaren jabe direnean eta datorrenaren jakitun direnean. Beraiek ere, norbaiten soldatapekoak dira, ez al da?.

2) Amnesia historikoa, oroitzen al duzue herri xehea hipnotizatzeko erabili zituzten sirena abestiak? 1982an Felipe Gonzalezek "Vota por el cambio" kanpainarekin erabili zuen errezeta bera erabili zuten. Felipe Gonzalezek 800.000 lanpostu sortuko zituztela esan zuen, baina, langabezi handian, industri errekonbertsio basatian, krisi ekonomikoan, ustelkerian, bilakatu ziren. Hau gutxi izan ez bazen, Zapaterok, martxoko hauteskunde kanpainan 2.000.000 lanpostu sortuko zituela esan zuen, bere aurrekoak bezala, egingarria ez zen errealitate bat zela jakitun. Hau da gertatua, ondorioz sortzen den errealitatea ezin da ona izan, eta hain zuzen, ekonomiaren zenbakiek hau egiaztatzen dute. Dagoeneko, langabetuen kopurua 2,8 milioikoa da (INEMen izena emandakoena soilik). Gainera, etorkizuneko AEBetako lehen lehendakari beltza daukagu, Felipe Gonzalez Moncloa jauregira goratu zuen, "Vota por el cambio" kanpaina errepikatuz gailurra egin duena. Kointzidentzia gehiegi direla iruditzen zait. Zer iruditzen zaizue?

P.D: Norbaitek PPk hobe jokatuko lukeela uste badu, Rajoyk une berean, lehiaketa gisa 2.300.000 lanpostu agindu zituela oroitzen diot.

GEZURRETAN ARI ZAIZKIGU!!



DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,

2008-10-24

PRONOSTIKO XUME BAT




Intuizio sendo bat eduki dut, eta zuekin elkarbanatzea erabaki dut. George W. Bushi inperioaren buruzagitzan, 13 egun baino ez zaizkio gelditzen (txotxongiloen mailan, noski). Hau bakea! Askok horrela pentsatuko dute, eta iruditzen zait, abian diren krisiak, gudak, eskubideen murrizketak, kontrol gizarteak… ez dutela etenik izango.

Lehen aldiz, gizonezko beltz bat AEBetako presidentea izango da. Ooooh! Aldaketa dator! Oraindik gogoan daukat Felipe Gonzalezen PSOEren "Vota por el cambio" hura, eta haren ondorioak ere: langabezia, industriaren errekonbertsioa, krisi ekonomikoa, ustelkeria ekonomikoa, OTAN, ZEN plana, GAL… Argi dago, nire apustua Obamak irabaziko duela da. Apusturik egin nahi?



AEBetako lehen presidente beltza izatearen gai hori, mundua asko kezkatzen duten gai garrantzitsuak eklipsatzeko, estaltzeko, erabiliko dute. Bitartean, prest dauzkaten prestidigitadore trikimailu batzuek erabiliz, bere ospea, bere itzala indartuko du. Hau, espejismoaren garaia izango da, presidente berria arazoak konpontzen dituen prestidigitadore gisa agertuko delarik. Bravo! Bravo! Torero!

Baina, espejismoak, Zapaterorekin bezala, denbora gutxi iraungo du. Trukoak utzi eta bere benetako lehen erabaki politikoa hartuz, benetako aurpegia erakusten duenean, Bush ona egingo duela iruditzen zait. Bai Obama, bai Mcain, edo Bush eta Gore/Kerry, esku berdinek hariak mugitzen dizkieten txotxongiloak baino ez direlako. Hori da beraien lana. Españar estatuan, adibidez, Dobermanak lotu eta Bambi bereak egiten utzi dutenek egin bezala.



John Heartfield, militante antifaxistak, Hitlerren
Alemanian, 1933-39 urteetan zehar, gauzatu zituen
fotomuntai ugarietako bat. Txotxongiloa nor den jakingo
duzu, Adolf Hitler, hau erabiltzen duena, Thyssen negozio
gizona da. Nork agintzen zuen? Titularrean hauxe dio:
"Jaungoikoaren eskuan tresna? Jostailua Thyssenen eskuan!".


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , ,

2008-10-21

ARRASTO KIMIKOAK ORERETAN: Fumigazioak ez du etenik

Arrasto kimikoekin egiten ari zaizkigun fumigazioak ez du etenik. Oreretan behintzat, azken egunetan inoiz baina ugariagoa izan da, zeruak oskarbi egon behar zuenean hodei txuri faltsuz betetzen ari zaizkigunean. Arrasto kimiko edo chemtrails-en inguruan, zuekin oharpen batzuek elkarbanatu nahi ditut:

1) Hodeiak, beste ezberdintasun ugariren artean, arrasto kimikoak baino dentsoagoak dira, eta bere margoak txuritik gris ilunera doaz. Arrasto kimikoak txuriak dira, eta bere dentsitatearen arabera, alegia, zati mehenetan, gardendu egiten da, zeruaren urdinarekin urtuz. Hutsune txiki hauek arrasto kimikoan sortzen duten efektuak, arrasto kimikoak hodei baten antza hartzea eragiten dute.

2) Baina arretaz behatzen badugu, ikusiko dugu arrasto kimikoaren alderik ilunenak dentsitate gutxien duen aldearekin bat egiten duela, hauts edo dena delako gutxien duenarekin. Hodeiak, alderantziz, zenbat eta dentsitate gehiago izan eta ilunagoak dira. Edozein hodeik zati txuriak ditu, baina eguzki izpiak gehien oztopatzen dituen lekuan bertan ilunagoa da, grixagoa, hodeiek burutzen duten filtro natural honek, lurrean itzalak eragiten ditu, hotzberoa erregulatuz. Arrasto kimikoek, ordea, zenbat eta materia gehiago izan eta txuriagoak dira, ez dute eguzkiaren argia oztopatzen, alderantziz, isladatu egiten dute. Arrasto kimikoek ez dute lurrean itzalik eragiten, eguzkiarekin konbinatuz argi itsugarri bat eragiten duen laino antzeko bat sortzen dute. Gaur egiaztatu dut.

3) Azken harreman batetaz ohartu naiz ere, oraingoan arrasto kimikoen eta nire artean. Oreretan (Gipuzkoa) bizi naiz, eta azken hilabete honetan eskandaluzko fumigazioak izan dira, zeruak oskarbi egon behar zuenean, hodei faltsuez beteta zegoen, josia. Hauetako hiru egunetan, hoien artean joan den larunbata 18 eta gaur, fumigazioa exajeratua izan zen, begi bistaz kaka hori erortzen ikus zitekeen. Bistaz, batek euria urruntasunean ikusten duenean ikusten duenaren antzeko zerbait ikusten da, baina euriarekin ez bezala hodeietatik erortzen ari den masa ilun bat ikusten dela, arrasto kimikoekin efektua motelagoa da eta kolore txurikoa. Ongi da, ba hiru egunez "produktora" gehiegizko exposizioa izan ondoren, hiru egunetan gau inguruan buruko minak izan ditudala egiaztatu dut. Lehen egunean, kasualitatea izango da pentsatu nuen, baina bi astetan hiru kointzidentzia gehiegizkoak iruditzen zaizkit. Ez naiz buruko mina izan ohi duen gizalaguna, baina nire buruarengain arrasto kimikoen kontzentrazio handienak ikusi ditudan egunetan bai.

Hau da nire kabuz ohartu naizena. Zure herrian zer, fumigatzen ibiltzen al dira? Zer iruditzen zaizu zeruan ixilpean ez dakizkigun gai kimiko eta biologikoak barreiatzea? Kezkatzen al zaitu? Zergatik ez du inork ezer esaten?

Begiratu zeruetara eta galdera gehiago agertuko zaizkizu, ondo izan.

OSASUNA ETA ASKATASUNA!!




DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,

2008-10-08

HIPERTERRORISMOA, NOR DABIL ATZEAN?

Nor dabil hiperterrorismoaren atzean? Al Kaeda? edo CIA? edo Mossad? MI6? FSB? CNI? Nork prestatzen, eratzen, antolatzen, finantzatzen eta armaz ornitzen ditu?
Uda aldean Hego Osetian gertatukoaren ingurukoen xehetasun gehiago jakin nahi badituzu, sartu hemen:

http://www.voltairenet.org/article158039.html


Soldadu georgiarrak instruktore estatubatuarrekin

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2008-09-26

Zapateroren mezua: Munduko Orden Berri Finantzieroa




Lanean ari naizela, ZPk NBen batzar orokorrean egindako hitzaldiaren berri izan dut. Krisi garai hauetan, "Munduko Finantza Orden Berri bat eraikitzea premiazko neurria da" esan du. Baita ere, Bushek ultimatun bidez Kongresuari eskatu dizkion salbuespen neurriei, alegia, herritarren dirua negoziotako marrazo pribatuak salbatzeko erabiltzeari, bere babes osoa eman dio. Pittinka-pittinka mozorroa kentzen ari dira, ez al dugu ikusten? Enpatxaturik edo, krisia lehertarazi dute, lehertarazi baina zertarako? Boterea kontzentratzeko, aberastasuna metatzeko, arrai handienak beste guztiak jateko. Dirua bankuetatik atera eta zulotxo batean gordetzeko garaiak itzuli direla dirudi. Oroitzen al duzue Argentinako korralitoarekin gertatutakoa?

Orain urte gutxi Al Kaedarekin beldurtu nahi izan gintuzten, orain, krisi ekonomikoarekin ikaratzen ari zaizkigu. Atzo, hain zuzen, AEBetako telebista eta komunikabideetan krisi hau "Irailak 11 ekonomikoa" bezalakoa zela esan zuten. Orduan ere, ez zuten edozein sinbologia erabili, Dorre Bikien izena, World Trade Center zen, alegia, Negozioen Munduko Gunea. Gune hau, fisikoki birrindu zuten, baina sinbolikoki ez ote zuten, munduko ekonomiaren amaieraren adierazpen erritual bat burutu? ZP diskurtsoan,finantza sistemaren eredu berri baten beharraz mintzatu da, egungoa baino xurgatzaileagoa, berak ez du esan, baina zihur hala izanen dela. Kapar edo akainen ordez, banpiroak xurgatzea bezala.

Munduko Orden Berriaren urratsak tantaka egiten ari dira, etengabeko tantaka batean, gurpil zoroa sortu eta atzoko arazoak gaurkoekin estaliz. Neurri berri bat bestearen gainean, ezaguna, ez al da?

Informazio gehiago jaso nahi baduzu:

http://crisiscapitalista.blogspot.com/2008/09/700000-o-me-cargo-el-sistema.html

http://www.argenpress.info/2008/09/ms-all-del-colapso-capitalista.html




DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,