2010-05-18

Ekonomi krisiaren atzetik Europar Batasunaren zentralizazio prozesua ote dago?



Krisi ekonomikoaren hatzaparretan galduta aurkitzen garen une honetan, gogoeta egitea beharrezkoa dela iruditzen zait, gogoeta sakona, erakutsi nahi digutenaz haratago ikusten lagundu diezaguken gogoeta. Azken egun hauetan, nire buruaz galdera nagusi bat jabetu da, nola daiteke krisi hau AEBetan sortu, gauzatu eta eztanda egin zuena, AEBetan edo munduko beste edozein lekutan baino Europan gehiago eragiten aritzea? Ez naiz ekonomilaria, nire ekonomia xumeak gainera, ez dit egungo ekonomia jokoa sakonki ezagutzeko aukera eman, baina nire senak eta irudimenak beste gisako erantzun batzuetara bideratu nau, alegia, gaia soilik ikuspeki ekonomikotik ikusi ordez, ikuspegi geopolitikoaren, ikuspegi estrategiko-militarraren edo boterearen mugimenduen ikuspegitik aztertzeko aukera emanez. Badakit nire iritzia xumea dela, baina hitz hauek irakurtzen badituzu, saiatu zaitez galdera hauek erantzuten eta errealitatetik hurbilago aurkitzen zarela ikusiko duzu. Beraz, jarrai dezagun, zergatik Europan? Zergatik Europan eta ez Amerika osoan, ez Asian, Ozeania edo Australian? Zer dauka Europak hain berezia?

Krisia mundu osoan eragiten ari da, baina argi dago Europar Batasunean gauzak inon baino gogorrago gertatzen ari direla. Nire ustez, honekin zerikusi zuzena eduki dezake Europar Batasunaren osaketan eman nahiko luketen norabide aldaketa batekin. Europear Konstituzioaren hedapenak porrot egin ondoren, kontutan harturik hau Europar Batasunaren antolakuntza zentralizaturako ezinbesteko tresna zela, alegia, Europa osorako politika amankomunak, Europako Gobernu zentral bat, Kutxa amankomuna, ekonomia eta kanpo politika amankomunak… ezarpena abiatzeko tresna. Erreferendum antolaketa bitxi baten ondorioz, estatu guztietan ez baitzen erreferendumik egin, herritarrek (Irlandarrei esker, batez ere) Konstituzioari uko egin zioten. Baina neurriak hartu beharra zegoen, eta Lisboako Hitzarmenaren partxearekin etorri ziren, hitzarmen honek, ez zuen herritarren oniritziaren tramitea igaroko, estatuek, heuren artean erabaki zuten. Baina, dirudienez, hau ez da nahikoa, neurri gogorrak hartu behar baitira, eta jende hoek nola jokatzen du? neurri gogorrak hartu behar direnean giro, eskenatoki eta baldintza egokiak sortzen dituzte. Ikus dezagun, 2007ko udan, krisiaren lehen leherketa gertatzen da, espainiar estatuan, joko maltzur honen antzezpena hasi zen.

Lehen urratsa:

Egoera lausotu edo mozorrotzea
Zapaterok hauteskunde kanpainako mitin batean, izugarrizko jendetzaren eta TBkate nagusien aurrean, 2.000.000 lanpostu sortuko zituela esan zuen. Ez zegoela inolako krisirik eta Espainiak izugarrizko gorakada ekonomikoa izango zuela. Gezurrezko promesa honek eman zion garaipena. Zein izan zen Rajoyren erantzuna, nik irabazten badut 2.200.000 lanpostu sortuko ditut. Eskolaurreko patioetan bagina bezela, nik zurea baino handiagoa dut jolasean arituz, estatu espainiarreko benetako egoera ekonomikoa estaltzeko ahalegina izan zen. Biak ederki zekiten krisiaren egoera zein zen, biak ederki zekiten zer ari zen gertatzen eta etorkizunean zer zetorren, eta horregatik heuren lana txukun burutzen ahalegindu ziren, beren militantziari kontsumitzeko mezua hedatuz. Lotsagarria izan zen, baina begien aurrean egin digute eta ez dugu deus esan edo egin.


Bigarren urratsa:

Egoera usteltzen utzi
Ondoren, behin ZP bere lekuan egon ondoren, Rajoy krisiaz mintzatzen hasi zen, Zapaterok eta bere gobernuak Espainian krisia zenik ukatzen zutelarik. Hemendik aurrera, mokoka aritu dira, Rajoy, iniziatiba erakutsiz, neurriak hartzeko, esnatzeko, herritarrak ez engainatzeko…, azken finean, egurra ematen eta Zapatero eta bere gobernua, boxeolari hartzaile baten moduan, kolpeak hala nola enkajatuz. Eta bankari eta finantza sistemari diru laguntzen banaketa etorri zen, nahiz eta aurrez, beste neurri "apalgarri edo amortiguatzaileak" erabiliz gizarte ongizatearen ilusionismoarekin jolasean ibiliz, gizartearen oniritzia jaso zuen. Bankulapurrek herritar guztien dirutik 100.000.000.000 € hartu zituzten. Bitartean, mundu osoan, egoera beretsuan aurkitzen ginen. Beno, ia mundu osoan, nik esango nuke, batez ere MDFk (Munduko Diru Funtsak FMI) zer xurgatua zeukan tokietan, Hegoamerika, Asia eta Afrika gehiena jadanik beraien hatzaparretan baitute. Islandia eta ekialdeko errepublika batzuek izan ziren MDFren hatzaparretan erortzen lehenak. Europan anabasa zen, G20, antzerkia han eta hemen, baina egoera usteltzen ari zen, inork ez baitzituen behar ziren neurriak hartzen, estatu bakoitzak bere neurriak hartu baitzituen, ez baitziren politika amankomunak egin, eta abar eta abar. Pittinka-pittinka, behar zituzten baldintzak egosten joan dira, arazoa gauzatzen. Egoera zuzentzeko ez direla neurri egokiak hartu guztien ahotan ibili da, dabil eta zoritxarrez ibiliko dela iruditzen zait. Noraeza eta usteltze egoera honek noizbait eztanda egin behar du, hori baita hasiera batetik bere helburua, hori baita hasiera hasieratik antolatutakoa, eta Grezia erortzen da. Grezia, €uroguneko estatua, hau ez da sartu berri bat edo Islandia bezela, Europar Batasunetik kanpoko estatu bat (Nahiz eta Islandiak krisiaren ondorioz Europar Batasunean sartzea erabaki duen, susmagarria benetan. Ikusten duzue zein den jokoa? Estatuen burujabetza ekonomikoaz jabetzea.), eta Greziaren leherketak zuzen zuzenean hurrengo urratsera garamatza.



Hirugarren urratsa: salbazioa

Orain, guztiak egoeraz kezkaturik eta beldurturik gaudenean, estatuek beren benetako aurpegia erakusten dute, beste boteregune handiagoekiko menpekotasuna, eta MDF Europar Batasuneko ekonomia kontrolatzen hasten da. Salbatzaile itxura harturik, ezinbestean, gerrikoa estutzen hasten zaizkigu eta egoera honetara ekarri gaituzten arrazoien aurkako ustezko neurriak hartzen dituzte, baina egoera honetara, beraiek jorratutako plangintzak eta jokaerak ekarri gaitu. Europak politika ekonomiko bat behar duela aldarrikatzen hasi dira, Europak estatuei zer egin behar duten esaten die, baina, Europar Gobernu bakar baten beharra aldarrikatzen hasi dira, Europak Kutxa (tesoreria) bakarra behar duela aldarrikatzen hasi dira. Neurri hauek ezarri bitartean, guri, herritarroi, neurri hauekiko beharra sortzen hasi dira, neurri hauekiko onarpena, eta neurri hauek ezarri arte lan eta gizarte baldintzak gogortzen joango dira, azkenean, beste erremediorik gabe onartuko, aldarrikatuko edo eskatuko ditugulakoan. Azken finean, beraien egitasmoak burutzeko neurri batzuen premia zuten, neurri hoiek indarrez ezarri ezkero, aurkako erantzun sendoarekin aurkituko ziren. Orduan, egoera sortzen dute, ekonomiaren hariak mugitzen dituztenak likidoaren iturria ixten dute, zuloak agertzen hasten dira, finantza sistemak eta kapitalismoak porrot egiten dute (bizirauteko herritarren diru kopuru izugarriak irensten dituztelarik), krisia hedatzen hasten da finantza sistematik ekonomia errealera zabalduz, Europako estatuen ekonomiek porrot egiten dute, arazoa eskuartera iristen zaigu. Langabezia, EREak, lan baldintzen gogortzea, garestitzeak… Arazoa bete betean dagoenean, guztiok, arazoa gainditzea nahi dugu, arazoa eduki aurreko egoerara itzultzea, baina hori ez da gertatuko, arazoa, egoera berri bat sortzeko baliatzen baitute.




Laugarren urratsa: kontrolaz jabetzea

Beraien neurri gogorrak onartzea baino beste aukerarik ez dagoenean, MDFko eta bestelako bankulapur salbatzaileak beraien diru zikinarekin agertzen dira, usurero zitalena baino interes gogorragoak dituzten beraien mailegu salbatzaileak eskeiniz. Mailegu zikin hoiek dira munduan bizi dugun desoreka ekonomikoaren jatorri nagusia, mailegu hoiek sortu dute herrien kanpo zorra eta mailegu hoien bidez MDFko bankulapurrak eta hauen buruzagiak estatu burujabeen jabe egiten dira. Diruaren banpirizazioaren bidez, ia mundu osoaz jabetu dira, eta orain, Europear harroen txanda iritsi da. MDFk Europan lur hartu ondoren, gauzak ez dira inoiz lehengoak izango eta Europar Batasunaren eraikuntza zentralizatuaren lehen urratsak ematen hasiak dira, helburu garbi bat dutelarik, Mundu bat, Gobernu bat, txanpon bat, alegia, mundu mailako lehen inperioa. Helburu horren bidean urratsak ematen ari gara, eta une honetan, Europa bat, Gobernu bat, txanpon bat da lelo nagusia. Gogoeta xume bat baino ez da, ni ez naiz ekonomilaria, irudigile xume bat naiz, eta hauxe da ikusten dudan irudia. Erne, "azeria" oilotegian dago eta "otsoa" artaldeak zaintzen dabil.

Eta zuk, nola ikusten duzu?


Etiquetas: , , , , , , , , , ,

2 comentarios:

Anonymous Anónimo ha dicho...

http://bragchangemom.pochta.ru/Besplatno-shkolnij-doklad.html
http://bragchangemom.pochta.ru/Radchenko-smirnov-teoriya-organizacii-uchebnik-dlya-vuzov.html
http://bragchangemom.pochta.ru/Sochinenie-analiz-epizodu-chtenie-evangeliya.html
http://bragchangemom.pochta.ru/Uchebnik-v-s-stupakov-risk-menedzhment.html
http://bragchangemom.pochta.ru/Uchebnik-algebra-5-klass.html

20 de agosto de 2012, 20:46  
Anonymous Anónimo ha dicho...

Aquí se puede ver la
[url=http://hentay.berdana.ru]хентай[/url]

25 de septiembre de 2012, 19:46  

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio