EUROPRISION (01)
Inoiz galdetu al diogu geure buruari zergatik Europar Batasuna estatuen baitan antolatua izan den, eta ez nazio edo herrien baitan? Sarritan esan ohi zaigu Europar Batasunarekin Europako mugak ezabatzen direla, errealitateak aldiz, Europar Batasuna osatzen duten estatuen kanpo eta barne mugak, baieztatu eta indartu egin direla eta guztia amarru bat izan dela baieztatzen digu. Estatuei interesatzen ez zaizkien nazio berrientzako ez dago lekurik, ez eta Europaren deszentralizazioarentzako edo estatuen interesen haratagoko inolako antolaketarentzako.
Europar Batasuna ez da autodeterminazioaren norabidean eraiki, mundu osorako, naziorik gabeko mundu bateko, gobernu bakar bat eratzeko mundu baten norabidean emandako urratsa izan da. Nazio kontzeptua ideia horren kalterakoa da, aurkakoa. Estatu kontzeptua, aldiz, hobe egokitzen da mundialisten helburuetara, estatua ez da soilik nazioa, estatua aparatoa da, estatua agintea da. Estatua, ordena eta legea da, eta mundu osorako, naziorik gabeko mundu bateko, gobernu bakar batean, ordena eta legea oinarriak dira.
Unibertsitate mailan, Europaren eredua nabarmenki agertzen zaigu, lehenik Europatik unibertsitatera goxokia etorri zen, Erasmus izeneko goxokia, ikasleei esperientzia anitzagoa eskainiz. Behin goxokiaren amua irentsi ondoren, Europatik unibertsitatera zigorra dator, Bologna izeneko zigorra, ikaslegoen eta ikasgaien merkantilizazioa ezartzen duena
Europar Batasuna, sortuko diren beste batasun batzuek bezala, agintearen baitan eta agintearen interesen baitan eraikia izan da, gobernu eta estatu globalaren oinarriak ezarriz. Orain, nazioak itxura huts, folklore huts bihurtzen hasiak dira.
Etiquetas: askatasuna, engaño, errepresioa, eskubideak, Europar Batasuna, Euskal Herria, faxismoa, Gizarte kontrola, kontrola, Krisi ekonomikoa, Munduko Orden Berria, terrorismo ekonomikoa
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio