2008-11-24

KONTROL TELEMATIKOAREN HEDAPENA: Kontrol neurri berriak emakumeen erasotazileentzat eta ustezko erasotzaileentzat

Iragan ostiralean, Españako gobernuaren Ministroen Kontseiluak, emakumeen erasotzaileei eta ustezko erasotzaileei, alegia, erasoak burutzea leporatu zaienei GPS bidezko kontrol pultserak ezartzea baimendu du. Nahiz eta guzti honek alde on bat duela ukaezina den, erasotzeagatik zigortutakoei eta salatutakoei neurri bera ezartzeak kezkatu egin nau.

Emakumeen aurka gizonek erabiltzen duten indarkeriak, betidanik kezkatu izan nau, baina azken bost edo hamar urteetan gai honek neurria nola galdu duen, nola areagotu den, ikusteak, beldurtu egiten nau. Helburu jakin batekin, nahita, gertatzea uzten den zerbaiten kiratsa dario, usteltzen eta areagotzen uzten den arazoak bezala.

Emakumeen aurkako indarkeria arazo nagusi bihurtzen utzi ondoren ( zenbat erailketa behar dira gaiari errotik heltzeko? ), herritarren sentiberatasuna areagotu egiten da, herritarrak sentsibilizatu dituen arazoa, gobernuak gizartearen kontrol neurri prebentibo berriak ezartzeko erabiltzen da. Lehenik zuzenean arazoarekin zerikusia dutenekin, baina ilegalizazioa eta beste neurri murriztaileekin gertatu bezala, geroago, neurri hauek edozeini ezartzen dizkiote. Adibidez terrorismoarekin egin duten bezala, lehenik borroka armatua terrorismoa dela esaten dute, ideia hau ezartzea lortu ondoren, terrorista izateko ez dela halabearrez armak erabili behar esaten zaigu, eta inoiz arma bat erabili ez dutenak terrorismoagatik espetxeratzen hasten dira. Badakit, gai delikatua dela, baina ohartuko zarenez ez nabil txantxetan.

Gauza larriena, errudunak eta ustezko errudunak kontrolatuko dituztela da. ETAkideen kasuan, oraingoz, kontrola zigorra bete ondorengo 20 urteetan izango dute, baina ostiralean Españako Ministroen Kontseiluak hartutako erabakiarekin, etorkizunean, kontrol mota hau edozein ustezko posibleri ezartzaeri atea zabaltzen dio. Gaur ustezko erasotzaile bat kontrolatzen bada, bihar ustezko terrorista bat kontrolatzeko prestatzen ari direla adierazten ari zaizkigu, eta badakizue, terrorista edonor izan daiteke, bai gizon eta bai andre, eta terrorista izateko ez da armarik erabili behar, gainera zer ez da gertatuko zuk jakin gabe ETAkoa zarela dioten epaileen erresuma ustelean?




Gizarte kontrolean urrats izugarriak ematen ari dira azkenaldian, bai Españan, bai Frantzian, bai Europan eta bai Munduan. Orain arte, metodo hauek garatzen eta beraien propaganda egiten aritu dira, dirudienez, metodo hauen hedatzea azkartzea erabaki dute. Lehenik, kontrol digitaleko neurri hauetara ohitu gaitezen, pultserak eta horrelakoak erabiltzen hasi dira. Lehenago, txakurren azal azpiko txipa, halabeharrez ezarri zuten. Bidean, txipa dun DNI digitala, gidabaimen digitala, ONA Osakidetzaren txartel digitala… datoz. Ondoren, aspalditik garatuta duten irratifrekuentzia bidezko azalazpiko txipa ezarriko digute, guztiei ezarri gainera, guztiak zerbaiten ustezko izango baikara. Eta bitartean "Gran Hermano" 10. ediziora iritsi da, zein inozoak garen, kaikuak!


Amsterdameko dirudun jendearen diskoteka batean sarrera
kontrolatzeko eta ordainketak egiteko erabiltzen dute.

Sartu nahi baduzu, pribilegio gisa, txakurtxoak bezala, txip!
"Nos vigilan" dokumentalaren zatia.

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio