2009-11-14

Emir 11-M-04: Martxoak 11ko atentatuei buruzko eleberria



Irakurketa interesgarria izan daitekeela dirudi.

http://www.elemir11m04lanovela.com/

Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

2009-03-05

El fín del letargo-Episodio 1: Proyecto Matriz-en dokumental interesgarria



El Proyecto Matriz taldeak, dokumental interesgarria sareratu du. Bertan, 2001eko irailak 11ko bertsio ofizialaren gezurrak agerian jartzeaz gain, egungo AEBetako presidentea den Obamaren itxurakeria salatu eta bere benetako izaera isladatzen dute, egungo egoera. Munduan gertatzen ari diren hainbat gatazkatan ere bere arreta jartzen dutelarik, Venezuelako errealitateari buruz eskeintzen duten informazioa bereziki interesgarria da. Bideoak, halaber, pelikula, dokumental eta liburuen gomendio interesgarriak egiten ditu. Ikusi ez baduzu, ikusi gabe utzi ezin duzun dokumentala prestatu digute El Proyecto Matriz taldekoek. Osasuna urte askoan!




e-Mulen deskargatzeko:

El fin del letargo - Episodio 1 (1 de 4)

El fin del letargo - Episodio 1 (2 de 4)

El fin del letargo - Episodio 1 (3 de 4)

El fin del letargo - Episodio 1 (4 de 4)

Etiquetas: , , , , , , , , , , , , ,

2009-01-19

EUROPRISION (01)




Inoiz galdetu al diogu geure buruari zergatik Europar Batasuna estatuen baitan antolatua izan den, eta ez nazio edo herrien baitan? Sarritan esan ohi zaigu Europar Batasunarekin Europako mugak ezabatzen direla, errealitateak aldiz, Europar Batasuna osatzen duten estatuen kanpo eta barne mugak, baieztatu eta indartu egin direla eta guztia amarru bat izan dela baieztatzen digu. Estatuei interesatzen ez zaizkien nazio berrientzako ez dago lekurik, ez eta Europaren deszentralizazioarentzako edo estatuen interesen haratagoko inolako antolaketarentzako.


Europar Batasuna ez da autodeterminazioaren norabidean eraiki, mundu osorako, naziorik gabeko mundu bateko, gobernu bakar bat eratzeko mundu baten norabidean emandako urratsa izan da. Nazio kontzeptua ideia horren kalterakoa da, aurkakoa. Estatu kontzeptua, aldiz, hobe egokitzen da mundialisten helburuetara, estatua ez da soilik nazioa, estatua aparatoa da, estatua agintea da. Estatua, ordena eta legea da, eta mundu osorako, naziorik gabeko mundu bateko, gobernu bakar batean, ordena eta legea oinarriak dira.



Unibertsitate mailan, Europaren eredua nabarmenki agertzen zaigu, lehenik Europatik unibertsitatera goxokia etorri zen, Erasmus izeneko goxokia, ikasleei esperientzia anitzagoa eskainiz. Behin goxokiaren amua irentsi ondoren, Europatik unibertsitatera zigorra dator, Bologna izeneko zigorra, ikaslegoen eta ikasgaien merkantilizazioa ezartzen duena



Europar Batasuna, sortuko diren beste batasun batzuek bezala, agintearen baitan eta agintearen interesen baitan eraikia izan da, gobernu eta estatu globalaren oinarriak ezarriz. Orain, nazioak itxura huts, folklore huts bihurtzen hasiak dira.



DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2008-10-21

ARRASTO KIMIKOAK ORERETAN: Fumigazioak ez du etenik

Arrasto kimikoekin egiten ari zaizkigun fumigazioak ez du etenik. Oreretan behintzat, azken egunetan inoiz baina ugariagoa izan da, zeruak oskarbi egon behar zuenean hodei txuri faltsuz betetzen ari zaizkigunean. Arrasto kimiko edo chemtrails-en inguruan, zuekin oharpen batzuek elkarbanatu nahi ditut:

1) Hodeiak, beste ezberdintasun ugariren artean, arrasto kimikoak baino dentsoagoak dira, eta bere margoak txuritik gris ilunera doaz. Arrasto kimikoak txuriak dira, eta bere dentsitatearen arabera, alegia, zati mehenetan, gardendu egiten da, zeruaren urdinarekin urtuz. Hutsune txiki hauek arrasto kimikoan sortzen duten efektuak, arrasto kimikoak hodei baten antza hartzea eragiten dute.

2) Baina arretaz behatzen badugu, ikusiko dugu arrasto kimikoaren alderik ilunenak dentsitate gutxien duen aldearekin bat egiten duela, hauts edo dena delako gutxien duenarekin. Hodeiak, alderantziz, zenbat eta dentsitate gehiago izan eta ilunagoak dira. Edozein hodeik zati txuriak ditu, baina eguzki izpiak gehien oztopatzen dituen lekuan bertan ilunagoa da, grixagoa, hodeiek burutzen duten filtro natural honek, lurrean itzalak eragiten ditu, hotzberoa erregulatuz. Arrasto kimikoek, ordea, zenbat eta materia gehiago izan eta txuriagoak dira, ez dute eguzkiaren argia oztopatzen, alderantziz, isladatu egiten dute. Arrasto kimikoek ez dute lurrean itzalik eragiten, eguzkiarekin konbinatuz argi itsugarri bat eragiten duen laino antzeko bat sortzen dute. Gaur egiaztatu dut.

3) Azken harreman batetaz ohartu naiz ere, oraingoan arrasto kimikoen eta nire artean. Oreretan (Gipuzkoa) bizi naiz, eta azken hilabete honetan eskandaluzko fumigazioak izan dira, zeruak oskarbi egon behar zuenean, hodei faltsuez beteta zegoen, josia. Hauetako hiru egunetan, hoien artean joan den larunbata 18 eta gaur, fumigazioa exajeratua izan zen, begi bistaz kaka hori erortzen ikus zitekeen. Bistaz, batek euria urruntasunean ikusten duenean ikusten duenaren antzeko zerbait ikusten da, baina euriarekin ez bezala hodeietatik erortzen ari den masa ilun bat ikusten dela, arrasto kimikoekin efektua motelagoa da eta kolore txurikoa. Ongi da, ba hiru egunez "produktora" gehiegizko exposizioa izan ondoren, hiru egunetan gau inguruan buruko minak izan ditudala egiaztatu dut. Lehen egunean, kasualitatea izango da pentsatu nuen, baina bi astetan hiru kointzidentzia gehiegizkoak iruditzen zaizkit. Ez naiz buruko mina izan ohi duen gizalaguna, baina nire buruarengain arrasto kimikoen kontzentrazio handienak ikusi ditudan egunetan bai.

Hau da nire kabuz ohartu naizena. Zure herrian zer, fumigatzen ibiltzen al dira? Zer iruditzen zaizu zeruan ixilpean ez dakizkigun gai kimiko eta biologikoak barreiatzea? Kezkatzen al zaitu? Zergatik ez du inork ezer esaten?

Begiratu zeruetara eta galdera gehiago agertuko zaizkizu, ondo izan.

OSASUNA ETA ASKATASUNA!!




DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,

2008-10-08

HIPERTERRORISMOA, NOR DABIL ATZEAN?

Nor dabil hiperterrorismoaren atzean? Al Kaeda? edo CIA? edo Mossad? MI6? FSB? CNI? Nork prestatzen, eratzen, antolatzen, finantzatzen eta armaz ornitzen ditu?
Uda aldean Hego Osetian gertatukoaren ingurukoen xehetasun gehiago jakin nahi badituzu, sartu hemen:

http://www.voltairenet.org/article158039.html


Soldadu georgiarrak instruktore estatubatuarrekin

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2008-09-26

Zapateroren mezua: Munduko Orden Berri Finantzieroa




Lanean ari naizela, ZPk NBen batzar orokorrean egindako hitzaldiaren berri izan dut. Krisi garai hauetan, "Munduko Finantza Orden Berri bat eraikitzea premiazko neurria da" esan du. Baita ere, Bushek ultimatun bidez Kongresuari eskatu dizkion salbuespen neurriei, alegia, herritarren dirua negoziotako marrazo pribatuak salbatzeko erabiltzeari, bere babes osoa eman dio. Pittinka-pittinka mozorroa kentzen ari dira, ez al dugu ikusten? Enpatxaturik edo, krisia lehertarazi dute, lehertarazi baina zertarako? Boterea kontzentratzeko, aberastasuna metatzeko, arrai handienak beste guztiak jateko. Dirua bankuetatik atera eta zulotxo batean gordetzeko garaiak itzuli direla dirudi. Oroitzen al duzue Argentinako korralitoarekin gertatutakoa?

Orain urte gutxi Al Kaedarekin beldurtu nahi izan gintuzten, orain, krisi ekonomikoarekin ikaratzen ari zaizkigu. Atzo, hain zuzen, AEBetako telebista eta komunikabideetan krisi hau "Irailak 11 ekonomikoa" bezalakoa zela esan zuten. Orduan ere, ez zuten edozein sinbologia erabili, Dorre Bikien izena, World Trade Center zen, alegia, Negozioen Munduko Gunea. Gune hau, fisikoki birrindu zuten, baina sinbolikoki ez ote zuten, munduko ekonomiaren amaieraren adierazpen erritual bat burutu? ZP diskurtsoan,finantza sistemaren eredu berri baten beharraz mintzatu da, egungoa baino xurgatzaileagoa, berak ez du esan, baina zihur hala izanen dela. Kapar edo akainen ordez, banpiroak xurgatzea bezala.

Munduko Orden Berriaren urratsak tantaka egiten ari dira, etengabeko tantaka batean, gurpil zoroa sortu eta atzoko arazoak gaurkoekin estaliz. Neurri berri bat bestearen gainean, ezaguna, ez al da?

Informazio gehiago jaso nahi baduzu:

http://crisiscapitalista.blogspot.com/2008/09/700000-o-me-cargo-el-sistema.html

http://www.argenpress.info/2008/09/ms-all-del-colapso-capitalista.html




DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2008-09-12

Irailak 11: dagoeneko zazpi urte gezurretan


7 urte igaro dira jada, eta oraindik, egindakoa, gertatutakoa, ikerketak…, biktimei eskeinitako omenaldiekin estali nahi dituzte. Egia, ordea, ez da estaltzen erreza, usteldutako gorpuen kiratsa sasi omenaldi guztien gainetik gailenduko da. Aurten ere, urteroko zeremoniala egin dute, ixiltasun minutu bat, omenaldia, antzezpen ugariak; hildako eta desagertutako askoren senideak, ikerketa berriz zabaltzeko eskatzen dabiltzan bitartean.
Urtero ixiltasun minutu bat irudikatzen dute, baina, 7 urteko ixiltasunak jarraitzen du, benetan gertatu zena gezurrekin estaliz.


Zutabeak kontrolatutako demolizioetan bezala
mozturik agertzen dira, altzairua urturik.


AEBetan ezartzen hasia zen politika berria mundura hedatzeko, beldurra hedatu dute. Munduan beldurra ezartzen ari zaizkigu, gerora haien beharra dugula onar dezagun, haiek, gure beldurrak sortzen dizkigutenak beldur hauetaz babestuko gaituztelakoan. Kontrol digital osorako gizarte batera abiatzeko lehen urratsak dira, oinarri berriak ezartzeko oinarriak. AEBetakoa irteera abiarazteko pistoletazoa izan zen, Munduaren Ordenu Berria ezartzeko lehen urratsa, abiarazlea. Bali, Casablanca, Madril eta Londonekoa AEBtakoaren oihartzun edo erresonantzia gisakoak dira, Madrilgoaren oihartzunak, Euskal Herrian Anjel Berrueta eta Kontxi Santxizen heriotzak eragin zituen.

Demolizioetan aditu den honek, lehergailua nola jartzen duten erakusten du. Oroitzen dituzu lehengo argazkian ikusi dituzun dorre bikietako baten zutabeak?

Tragedia bat bizitzen ari gara, geldiezina dirudien eta gure herria español-français asimilaziotik askatzeko borrokan zuzenean jasaten ari garen tragedia. Irailak 11koaren ondoren bizi dugun egoera hau, benetako askatasunaren eta beraien ikuspuntua besteei ezarri nahi dietenen arteko borroka da, bai Euskal Herrian eta munduan orohar (Iraken, Afganistanen, Palestinan eta abarretan), autodeterminazioa eta faxismoaren arteko borroka desiguala. Jasaten ari garen salbuespeneko eta prebentzio neurri hauek, gure Guantanamoa dira, gure Gaza edo gure aurkako guda prebentiboa. Ekitaldi politikoak, manifestaldiak (gainera egurtzen), prentsa agerraldiak, hitzaldiak, debekatzen ari zaizkigu, alderdiak ilegalizatzen, egoitzak ixten, kontuetako diruak kentzen, ordezkari politikoak, aitzakiekin, epai fartsa batekin eta frogarik gabe, espetxe zigor handietara zigortzen ari dira. Orain espetxeratua izateko, ez da beharrezkoa delito bat egitea, Terrorearen aurkako gudaren itzalpean, aski da estatuak zuk delito bat egingo duzula ustea, horrela, beraiek zuk egingo duzula uste dutena ez egiteko atxilotzen zaituzte. Zerorrek jakin gabe ere ETAkoa izan zaitezke, aski da epaileek zarela jakitea. New Yorkeko autoatentatuen urtemugaren itzalean,Rubalcaba eta Bermejo ministroek, euskal preso politikoen aurkako kontrol neurri berri eta mugagabeak aurkeztu zituzten, beste tanta bat. Larriena da, hau ez dela soilik hemen gertatzen ari, Europan izan diren musulmandarren atxiloketa guztiak, beti ekintzaren bat ekiditeko izan dira, zerbait prestatzen ari omen ziren, AEBetan beste hainbeste, eta zer esan Afganistan eta Iraken.

Hemen, luma edo tximiniak agertzen zaizkigu, kontrolatutako demolizio ororen ezaugarri garbia. Bideoetan, bertsio ofizialekoetan ere, argi ikus daiteke eztanda txiki hauek agertu ondoren, bere gainean dauden solairuak goitik behera erortzen dira

Gurpil zoro honen irteerako tiroa AEBetan izan zen, ondoren ilegalizazio eta zerrenda beltzak etorri ziren. Musika beldurgarri hau ezaguna egiten zaizu, ez al da hala?, faxismoa hemen da, eta orain bere alderdi gordinena erakusten hasi zaigu, baina, faxismoa hemen badugu inoiz ez delako desagertu da, itxuraz aldatu du, demokraziaren arkume larruarekin mozorrotu zaigu, eta popular, socialista, comunista edo regionalista, izaten ikasi du, alegia, demokrata.


Azkar batean froga guztiak jaso eta Asia ekialdera birziklatzera bidali zituzten. Zuk edo nik egin ezkero,frogen ezabaketa, delitua da.

Martxoak 11ko atentatuetan ere , frogak, alegia trenak, bi egunetara desguazatu zituzten Bermudez epaile instruktorearen baimenarekin (agiria hemen duzu). Nola ikertuko dute zentzuzko ezer frogak desagertarazten badituzte?

Egun munduan, faxismoaren iturburu nagusia Amerikako Estatu Batuak dira, hori dela eta eztabaida hauek gu baino aurreratuagoak dituzte eta sarean informazio ugari hedatzen ari dira, bideo interesgarri ugari ere, saldutako gure komunikabideek aipatu ere egiten ez dituzten bideoak.

Osasuna, askatasuna eta maitasuna guztiontzat! Ez ahaztu, euskaldunen eremua, sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik dago. Aurrera Euskal Herria! Bizi!

Erderazko informazio interesgarria eskuratzeko:
http://www.investigar11s.org/


Etiquetas: , , , , , , , , , , , , , ,

2008-09-09

ARRASTO KIMIKOAK EUSKAL ZERUETAN ERE: Hegazkinekin airea pozoitzen ari zaizkigu



Azken urteetan, zeruetan ikusten ditugun gauza asko ez dira diruditena, hodei luze batzuek hain zuzen. Hodei hauek ez dira hodeiak, chemtrail edo arrasto kimiko bezala ezagutzen den fenomenoa da. Hodeiak fenomeno natural bat diren bitartean, arrasto kimikoak artifizialki gizakiak sortutakoa baizik. Atzo, iluntze aldera, menditik etxeruntz nindoala, zerura begiratu dut, oskarbi zen, ipar haizea, sartaldera, Donostialdearen eta kosta zati handi baten gainean, hegazkinen arrasto ugari ikusi nituen, guztiak egin berriak. Arrasto hauek, batez ere, hiriguneen gainean zeuden, ez ziren hegazkinaren ibilbide guztian zehar agertzen, eta batzuek jadanik beheruntz hedatzen hasiak ziren. Ordu erdi geroago, etxetik zeruari so egin eta arrasto guztiak hedatuak zirela ikusi dut, lehen ikusi izan ez banitu, hegoaizearen hodei luzeak zirela irudituko zitzaidan. Gaur, ordea, hegoaizea agertu da ,arrastoak ugariak izan dira eta argazki batzuek ateratzea lortu dut. Hego haizearekin egunean zehar ere jariatzen dituzte, iparra denean egunsentian, iluntzean eta gauez.



Arrasto kimiko hauek, metal toxiko ezberdinen partikula mikroskopikoez eta gizakientzako hilgarriak diren patogenoez osatuak daude. Euri hodeiak desegiten dituzte, atmosfera elektromagnetizatu eta klima aldaketaren eragile zuzenak omen dira. Gizakiok azkenaldian pairatzen ditugun birus ezezagun eta alergia ugarirekin ere zerikusi zuzena omen dute. "Chemtrails Clouds" izeneko dokumentalean, patogeno eta metalak ez dituztela neurri hilgarri batean jariatzen dio, bai ordea gizakion inmunologi sistema kolapsatzeko moduko bonbardaketa egiteko adinakoa. Behin sistema inmunologikoa kolapsaturik, edozein patogenok erraz hilko gintuela dio halaber.

Argi dago Munduko Orden Berriaren arkitektoek, eliteak, Illuminati
alu hoiek, zenbakiak eginez, mundu honetan jende gehiegi bizi garela erabaki dute. Beraien Munduko Orden Berriak, ludian zibilizazio jasangarri bat eratzeko, ludi osoko biztanle kopurua gehienez 500 milioi biztanlekoa dela erabaki dute, zientzilari ugariren bedeinkapen eta argudioez baliatuta. Beraz argi dago, egun 6.600 milioi biztanle inguru bizi bagara, 6.100 milioi biztanle soberan gaude. Honek, egun gertatzen ari diren hainbat gertakizunen inguruan, ikuspuntu berri bat zabaltzen du.

Zeruari so egitera gonbidatzen zaitut, oskarbi eta ipar haizea denean egunsentian eta iluntzean, Aztertzen badituzu, hegazkin batzuek
arrastoa uzten dutela eta beste batzuek ( helizedunez gain) ez dutela uzten ikusiko duzu, edo une batean arrastoa uzten duela eta bestean ez. Hegazkinek, kondentsazio arrastoak 10Kmko garaieratik gora uzten dituzte soilik, arrasto kimikoak uzten dabiltzan hegazkinak, ordea, 3 eta 6 Kmko altueran dabiltza.

Sarean informazio ugari dago gai honi buruz, mundu mailako gauza baita, gehiago jakin nahi baduzu: sakatu hemen.


Chemtrails Clouds dokumentala e-Mulerekin deskargatzeko lotura:
Chemtrails Clouds

2008ko irailaren 8an Bianditzetik eta Oreretatik ateratako argazkiak, guztiak arratsaldeko seiretatik aurrera ateratakoak dira. Hegazkinak arrastoa uzten eta arrastoaren hedatzea ikusi nahi baduzu.









DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,