2008-12-29

Imaz, EAJ-PNV eta Munduko Orden Berria



Ideia berri, aitzindari eta berritzaileak hain urriak diren garai hauetan, beste batzuen ideia zaharrak heuren ideia berriak izango balira bezela saldu nahi dizkiguten "edabe miragarrien saltzaileak" ugarituz doaz.

EAJ-PNVko abiadura handiko lehendakari ohiak, euskal gizartea kosoberaniaren edo elkarbanatutako soberaniaren ideia maltzurrarekin asaldatu zuenetik hiru urte igaro dira. Nola elkarbanatu dezakegu ez daukagun hori, hori bera kendu eta ukatzen digunarekin? Bere garaian maltzurra iruditu zitzaidan hura, orain are eta maltzurragoa eta kezkagarriagoa iruditzen zait.



Memoria ariketa bat eginez, oroitu dezagun Imazen ideia "berritzaile" hura, Imazen hitzetan bertan. Oinarrian, Josu Jonen diskurtsoa honakoa izan zen: "Arazoaren giltzarria da, eta zihurrenik formula malgu eta modernoen bidez aurre egin beharko diogu, batetik, euskal gizartea den, erabakiak hartzeko gaitasuna duen, sujetu baten esistentziaren onarpen bat eta estatuarekin erabakiak hartze horretan paktu eta aldebakarrekotasun ezaren elementu izan daitezkeenak kontutan hartu beharko ditugu. Agian, kosoberania formula modernoekin soberania kontzeptu klasikoekin baino zerikusi gehiago izango duen konponbide bat bilatu behar dugu". Ideia "berri" eta "berritzaile" honek EAJ-PNVko militantzian bertan, halako lurrikara bat eragin zuen. Baina, ideia hori, benetan berria al zen? Edo bere nagusien mezua hedatzen al zebilen? Nortzuk ote dira bere nagusiak? Ikusi dezagun, Petrocoke gizon berriak zein iturrietatik edan zuen.


Gure Auzo Globala, Oxford University Press-ek, CFRrentzako, beste batzuen artean, 1995ean argitaratu zuen txosten bat da. CFR (Council of Foreing Relations), Bilderberg Klubaren pareko erakunde lagun bat da. Itzaletik mundua gobernatzen ari diren boteredun jendea, alegia, gure agintarien agintariak. Gure Auzo Globala Munduko Ordena Berriaren oinarri ideologikoa edo "Biblia" dela esan genezake. Munduko Ordena Berria, ezartzen hasi zaizkigun erabateko kontrol eta menpekotasun gizartea da. Etorkizuneko esklabutza, soilik agintari gutxi batzuez eta menpeko askoz osatutako etorkizun hurbileko kontrol digital osoko gizartea. Testuinguruan pixka bat kokatu ondoren, Josu Jonen haria berreskuratuz, ikus dezagun Gure Auzo Globala txostenean zer aurkitu dugun: " Geroz eta elkarren menpekoago den mundu batean, non lurraldetasuna, independentzia eta interbentzioaren ikuspegi zaharkituak bere esanahiaren zati bat galdu duten, printzipio tradizional hauek moldatu beharra dago. Nazioak, soberania hainbat alorretan kolektiboki onartzera behartuak ikusten dira, bereziki gai amankomunetan. Estatuen eskubideak jendearen eskubideekin eta nazioen interesak komunitate globalaren interesekin armonizatu ditzan, soberania printzipioa moldatua izan behar da". Hamar urteko tartea dago txosten hau 1995ean argitaratu zenetik Josu Jonek bere diskurtsora 2005ean ekarri zuenera, baina elkarren arteko lotura zuzen zuzena da. Baina hau ez da adibide bakarra, David Rockefeller, CFRko eta Bilderberg Klubeko bazkideark, zehaztu gabeko urtean, ondorengo hitzak esan zituen: " The Washington Post, The New York Times, Time Magazine eta beste argitalpen handiekiko zeharo eskerdun gara, zeintzuen zuzendariek gure bileretan izan diren eta beraien diskrezio promesak ia 40 urtez bete dituzten. Munduarentzako gure plana garatzea, urte horietan zehar publizitatearen fokoetara meneratu izan baligute ezinezkoa izango zen. Baina, mundua sofistikatuagoa da eta munduko gobernu baterantz abiatzeko prest dago. Elite intelektual baten eta munduko bankarien soberania supranazionala, iragan mendeetan praktikatutako autodeterminazio nazionalaren aldean hobetsia izango da zihurrenik." Hauetxek globalizatzaileen, mundialisten ideiak dira, Josu Jonek ideia hau euskal testuingurura moldatu zuen (edo moldatu zioten), baina, funtsean, oinarrian, helburua eta mamia bera dute, norabide bereruntz doaz.


Bilderberg Klubaren lehen batzarra 1954ean Oosterbeekeko (Holanda)
Bilderberg hotelean burutu zen.


Ez dut esan Imazek CFR edo Bilderbergentzako lan egiten duenik, ez baitakit norentzat lan egiten duen. Halere, beste norbaiten ideiak, mezuak, zabaltzen dituenak, azken finean, beste horrentzako lan egiten du, alegia Jotajotak Munduko Ordena Berriaren alde lan egin du eta lan egiten du. Gaur egun mundu osoaz jabetzen ari den taldearentzat lan egiten du, elitearentzat. Bere nagusiek, une zehatz batean etekin gehien ateratzeko EAJ-PNVko lehendakaritzan egotea agintzea eta orain Petronorren (Repsol) lehendakaritzan egotea agintzea erabaki zutenak dira.





Besarkada bero bat, Munduko Ordena Berriaren hatzaparretan Euskal Herrian eta mundu zabalean harrapatutakoei, batez ere euskaldunentzako guantanamoetan zigorpean daudenei.


Hau Munduko Gobernu Sekretuaren egitura omen da, zeinaren baitan, Bilderberg,
CFR eta beste lau erakunde eta hauen arteko harremanak agertzen diren.



2008ko BILDERBERG batzarrean esku hartu zutenen zerrenda ofiziala:

http://newsworldwide.wordpress.com/2008/06/07/official-2008-bilderberg-participant-list/



Bilderberg Klubari buruzko informazio gehiago

Etiquetas: , , , , , , , , , , , , , ,

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio