2012-11-07

PP-ren Iragana eta oraina




Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2009-05-06

GOI MAILAKO SATANZALEAK: Satán, deabrua… gurtzen duten batzuek. Illuminatien esku keinua.

Jende askok oharkabean erabiltzen duen, eskuarekin egindako adarren keinua, kornudo esateko erabiltzen den bi edo hiru hatzez osatutako keinua. Oharkabean diot, keinu hau, deabrua edo satan gurtzen dutenen keinua delako.


Masoiena


eta satanzaleena.


Anton Szandor LaVey, Satanen Elizaren (AEB) buruzagia

Baina, ikus dezagun, jendaurrean debrua gurtzen dutenean, nortzuk gehiagok erabiltzen duten keinu hau:

George W. Bushek…











…bere emazteak…







…bere alabak…



…eta Dick Chenneyk.



Errusiarrak ere,



Berlusconik,





eta Sarkozyk.



Tira, hauek eskuindar, faxista eta tirano batzuek direla pentsa dezakezu, baina ez dizut iruzurrik egin nahi, Bush satanzalea bada, zer gertatzen da Obamarekin? Jaungoikozalea al da?

Bere emazteak apalxamar
adierazi bazuen ere…



…bere arerioak sotiltasun
gutxiago erakutsi zuen…




…baita bere burkideak ere…



…eta bere aitzindariak
zer esan.



Harro agertzen zaizkigu, inolako lotsarik eta beldurrik gabe, beraien izaera zitala gure begien aurrean azaltzen dute. Ez zaie gure iritzia axola, ez dira gure beldur… Eta Obama zer? Zer gertatzen da Obamarekin? Jendaurrean deabruzalea dela erakutsi al du jada? Jarraituko du…

Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

2008-11-14

PSOE-PP ITUN BERRIA: Kode Penalaren gogortzea



Ez diote estutzeari utzi nahi, eta PSOE-PP tandema, askatasunaren murrizketan urrats berriak ematen ari da. Orain, hamaikagarrenez, Kode Penala erreformatuko dute, ihaz gauzatu zuten Kode Penal berria dagoeneko gogortu beharrean daude. Erreforma honetan, besteak beste "de facto"ko Bizi osoko espetxe zigorra arautzen dute. Gehienez 40 urte arteko erredentziorik gabeko espetxe zigorra, alegia 40 urteak oso osorik betetzea. Bestetik, espetxetik irten ondoren 20 urtean zeharreko kontrol neurri zehatzak, kontrol telematikoa barne.


Bortxatzaile reinzidenteekin (Mari Luz auzia, Ensantxeko bortxatzailea…) eta ETAren kide esanguratsuekin (De Juana, Parot…) "alarma soziala" pizten dute, kontrolpean dituzten komunikabide guztiekin, alegia ia guztiekin, PRISA, VOCENTO eta ZETA taldeekin. Eta Munduko Ordena Berrira garamatzan urrats faxista hau Españan eskertu, zoriondu egiten dute.


Oso kezkagarria da, hain zuzen NBEk Españako gobernuari tortura ekiditeko eta justiziaren baitako hainbat injustizia ekiditeko neurriak eskatzen dizkion astean bertan, Españako gobernuak jaramonik egin ez eta errepresio neurri berriak ezartzea. Kezkagarria eta beldurgarria oso, Rubalcaba barne ministro prestidigitadoreak, ETAkideak espetxeak betetzen jarraituko dutela esatea. Beldurgarri eta izugarria, aste batean bai, eta bestean ere, SEGIkoak izatearen akusaziopean soilik, gure herrietako gazteak atxilotzen ari direnean. Ikaragarria, gu begira egotea, ikaragarria dagoen ixiltasuna… Gaur SEGIkoa izate hutsagatik espetxera zoaz, bihar, Batasunakoa, EHAKkoa edo ANVkoa izate hutsagatik sartuko al gaituzte?


Oso hodei ilunak ikusten dira hodeiertzean, Españako estatu osoa makroespetxe berriz bete dute, betetzen ari
dira eta beteko dute. Negozio haundi bat da espetxea, dirudienez makroespetxe berriak AEBetako enpresa berezi batek eraikiko ditu. Krisi ekonomikoaren lehen atzaparkaden erdian gaudenean, estaduak bankuei laguntzeari, kosmetika politikoari eta espetxe zigorrak gogortzeari ekiten dio. Eskubiderik gabeko eskubide estatuan, guztiok presoak gara, ez ahantzi, ez dugu izaterik aske haiek gabe…



ESPETXEAK APURTU!!
EUSKAL PRESOAK ETXERA!!


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

2008-11-11

GAUR IÑAKI DE JUANA, BIHAR GU? Aurrera bolie idaztea delitu




Iñaki de Juana espetxetik irten zenean, egin zioten ongi-etorri ekitaldian irakurri zen epailearen ustez berak idatzitako agiri bat irakurri zuten. Agiri horretan, "Aurrera Bolie" esamoldea agertze hutsa, Iñaki de Juanaren aurka abian zen sorgin ehiza areagotu zuen. Ez diote atsedenik eman. Berak, dirudienez, Ipar Irlandara emigratu du, guztia legearen baitan, eta hemen jasan behar zituenak aurreikusita, ulergarria da. Azken kapitulua, Velasco epaileak gaur, nazioarteko Iñaki De Juanaren aurkako bilaketa eta atxiloeta agindu duenean idatzi du. Españako justiziaren esperpento berri baten aurrean aurkitzen gara, astiro aztertu dezagun.

Audiencia Nacionaleko Velasco epaileak, Iñaki De Juana Audientzia Nacionalera deklaratzera deitu zuen, ea agiri hori berak idatzi zuen ala ez argitu zezan. Agiria bera delitua izango balitz bezala, alegia Txomin Iturbe aipatzeagatik eta "Aurrera Bolie" idaztea delitu izango balitz bezala. Berriz ere idazteagatik, arraioa!, ni ere idazten ari naiz, zihurrenik zuk ere idazten duzu, idazten dugunak asko gara. Debekaturik al dugu hainbat esaldi idaztea? Idazteagatik zigortuko al gaituzte?

Lopez Aguilarrek, Justizia ministro izandakoak, argi eta garbi adierazi zuen, inputazio berriak eraikiko zituztela, inputazioen eraikuntzaren burbuila beldurgarri hau sortuz. Epaileak, dirudienez, argi dauka, idatzi xume bategatik Irlandatik deklaratzera etortzeko agindu baizuen. Preso ohiak, bere abokatuen bidez, epaileari, berak ez zuela agiria idatzi, bideokonferentzia bidez deklaratzeko prest zegoela eta ez zeukala Españara itzultzeko inolako asmorik, jakinarazi dio. Alegia haren galderei erantzuteko prest agertu da, baina ez haren azpikerietara makurtzeko prest.

Inork irudikatzen al du, idazteagatik Interpol atzetik edukitzea? Eta Ipar Irlandako gobernuak, halako arrazoi ahulengatik atxilotuko al du? Eta atxilotzen badute, iritsiko al dira Euroagindu bat edo estradizio bat erabiltzera, konbenientziko delitu bilakatu den idatzi xume bat idazteagatik?

Lotsagarria da horrelako jokabideari justizia deitzea, esperpentoa ere ezin zaio deitu, Valle Inclánekiko begirunez, hau justizia bada, orduan, hau ere demokrazia izango da.

Ez da bukatu…

Informazio gehiago:

http://www.gara.net/azkenak/11/

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,

2008-10-08

HIPERTERRORISMOA, NOR DABIL ATZEAN?

Nor dabil hiperterrorismoaren atzean? Al Kaeda? edo CIA? edo Mossad? MI6? FSB? CNI? Nork prestatzen, eratzen, antolatzen, finantzatzen eta armaz ornitzen ditu?
Uda aldean Hego Osetian gertatukoaren ingurukoen xehetasun gehiago jakin nahi badituzu, sartu hemen:

http://www.voltairenet.org/article158039.html


Soldadu georgiarrak instruktore estatubatuarrekin

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2008-08-12

Munduko Orden Berria hemen da!

Gaur gauean, Oreretako sarrera batean, Gabierrotakoan hain zuzen, AHT, Ekoportua eta proiektu hondatzaileen aurkako hormairudi bat egitekotan abiatu gara. Gaur marrazkia proiektore baten bidez markatzekoak ginen eta bihar margotzeko asmoa genuen. Marrazkia, okupatutako etxeko horma batean egitekoak ginen, goizean horma zuritu, eta orain proiektorea martxan jartzen ari ginen. Etxeko bizilagunen baimena genuen, beraien etxetik atera digute proiektorearentzako argindarraren kablea, eta baita erabili dugun mahaitxoa ere. Hastera gindoazela, ertzainak agertu dira, lehenik patruila auto bat, begira egon dira eta berehala, bigarren bat etorri da. Orduan autoetatik irten eta zuzenean gugana etorri dira. Erderaz eta txuleria gehiegikin, ertzainen kaboak: - Zer egin behar duzue? - galdetu digu. Guk ere zuzen: - AHTrek aurkako mural bat egitera goaz-. Orduan, kaboa txuliferoak hitz magikoak erabili ditu: - Baimenik ba al duzue? -. Eta guk: - Noren baimena, zuena? -. Kabotxulok: - Ez etxeko jabeena! -. Gurekin etxe okupatuan bizi den lagun bat zegoen, eta hark etxekoen baimena genuela esan die, Kabotxulok orduan: - Jabea zu al zara? Ea, erakutsi paperak! - Nire paperak? - etxekoak. Kabotxulok: - Ea, zenbat bizi zarete etxean, atera dokumentua… - eta txuleri maila igotzen joan da. Bitartean, beste bi patruila auto festara gehitu dira, gu jipoitzeko izugarrizko gogoa zutela erakutsiz. Inguratu egin gaituzte, DNIak eskatu, guztia jasotzeko eta ez genuela ezer margotuko esan digute, oso tono sizilianoan gainera. Ez dute gure arrazoirik entzun nahi izan, ez dute zer margotu behar genuen ikusi nahi izan ere, guk handik aldegin edo haien probokazioan erortzea nahi zuten. Orduan Kabotxulok: - Horma zuritzeagatik ondarearen aurka aritzearen salaketa jarri digutela esan digu. Guztia jaso dugunean, alde egin dute, beno zerbait esateagaitik, etxeratu arte itzulinguruka izan baititugu. Azkenik, ondorioa honakoa da, guk ezin izan dugu egin nahi genuena egin, eta beraiek nahi zutena egin dute, gure izenak hartzea. Gertaera honek erakusten digu, horma zatar batean irudi eder bat margotzea debekatuta dagoen leku batean bizi garela. Edozein Kabotxulo, ¡ya nos veremos! esanaz agurtzen den lekua. Adierazpen artistikoa debekatzen den, eta Gugenheim bezalako eredu arrotz eta inposatzaileen alde birritan apustu egiten den leku batean bizi gara. Gero beti besteak izaten dira biolento, baina gaurkoan, nahiz eta biolento izateko arrazoi ugari eman dizkiguten, biolentzia Kabotxulo eta bere mutilek erabili dute, intimidazioa, euren armak eskuan hartuz eta nabarmen erakutsiz. Gero biolentoak besteak izaten dira, baina cowboy berri hauen jokamoldea ikusirik, aurrerantzean, puzker bat botatzeko ere baimena eskatu beharko dugu. 1984 urruti gelditu zen, Munduko Orden Berria, hemen da! Adi! Hauxe da margotzeko asmo genuena, gogoko baduzu, erabiltzea libre. Neronek egin dut!


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , ,

AURRERA BOLIE ESATEA, DELITU?

HAU EZ DA DEMOKRAZIA!! Jokaldia garbi erakutsi dute, Iñaki De Juana berriz espetxean nahi dute. Espetxean, bai, berdin du estatuaren espetxeetan edo bere etxean egotea, itota nahi dute eta aitzaki bilatzaile talde handi bat kontrataturik izango dute dagoeneko. Lehena, ongi-etorri ekitaldian dituzten bitarteko guztiak jartzea: antolatzaileen eta parte hartzaileen identifikazioa, bertan adierazitakoaren kontrola, adierazitako hau Audiencia Nazionalak aztertu eta ondoren diligentziak. Bigarrena, Falangeko pintadekin non bizi den badakitela adierazi diote, eta iragan egunetan Odón Elorza alkateak antolatutako biktimen omenaldiarekin, non bizitzea ez duten nahi, edo bertan Donostian bizi izatekotan nola bizitzea nahi duten adierazi dute. Guzti hau, abuztuan, espetxetik irten eta berehala, eta hori ez zela omenaldira joan.

Dagoeneko argi dago zein lekutan bizi garen, "Aurrera bolie!" esateagatik espetxeratu nahi zaituzten leku batean, Erregeak, harro, diktaduraren printzipioei zin egin eta izenezko demokrazia honen estatuburu izatea ez delito eta ez albiste ez den leku batean. Hau ez da demokrazia, hau logiakrazia bat da, arkume larruz mozorrotutako faxismoa.





BIDEOA KALITATE OSOZ DESKARGATZEKO
DOAKO DESKARGA ZUZENA:
http://share.fribits.com/19AYCS6Q0RTY/Demokrazi faltsua.divx

Hau ez da demokrazia. Egungo sistema, eskubide estatua, eta abarrak, erregimenaren irudi garrantzitsuenen aurrean, diktaduraren oinarriei leialtasuna zin eginez gauzatutakoa da. Haren luzapen bat. Gertaerek ez dute engainatzen, baina memoriak bai. Faxismotik, arkume larruz jantzitako faxismora nola igaro ginen jakin nahi baduzu, interesgarria izango duzu. Laister, berriz, arkume larrua kenduko dute, jada kentzen ari dira, eta zerrendak hartuta, bide ertzetara eraman nahiko gaituzte. Lehen ere egin zuten! eta munduko leku guztietan faxistek hala jokatzen dute. Erne!


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , , , , , , ,