2009-01-21

OBAMAREN LEHEN TRUKOA, GUANTANAMO ITXIKO DU: Beste espetxe sekretuei buruz ixildu delarik


Aurrez idatzitako artikuluan aipatu nuen bezala, Espejismo garaian gaude, Obamak aurrez prestaturiko prestidigitadore truko batzuek egingo dituen garaian. Dagoeneko presidente karguari zin egin dio, kargua hartu du eta Etxe Xurian ostatu hartu du. Dagoeneko, komunikabide gehienek, batez ere ofizialak eta ofizialistak, Obamaren mirariaz mintzo zaizkigu eta ekarriko duen ongizatea goraipatuz dabiltza. Gaurkoan, bere lehen prestidigitadore trukoa egin du, atzo kargua hartzerakoan eta hauteskunde kanpainan zehar esandakoari jarraiki, Guantanamon burutzekoak ziren epaiketa militar guztiak, lau hilabeteren epean eteteko agindu du. Komunikabide guztiak berri hau zabaltzeaz enpatxatu egin dira, eta berriaren tiroia aprobetxatuz, ETBk adibidez, titularretan Gazako arazoa konpontzeko ere urratsak eman dituela esan du.


Ondorioa, eta komunikabideek hedatu duten mezua, Obamak kargua hartu ondorengo lehen erabakiak, aurrez Bushek utzitako arazoak konponbidean jartzea izan da, gainera tropak Iraketik ateratzen hasteko egutegia antolatzen dabilela eta abar. Alegia, munduko herritarrentzako baikortasun txute bat, baikortasun horrek sortzen duen lasaitasunak, gure arreta erakutsi nahi diguten mirari horretan jartzera gonbidatzen gaitu, eta lasaitasun horretan, soilik erakutsi nahi diguten hori ikustera mugatu gaitezke.


Bai, Obamak Guantanamo ixteko lehen urratsa eman du, baina munduan zehar barreiaturik dituzten legez kanpoko espetxeez eta hauen desagertzeaz ez du ezer esan. Itsasoan, nazioarteko uretan dauzkaten legezkanpoko itsasontzi-espetxeez beste hainbeste esan du, ezer. Guantanamo, 2001ean abiatu zuten, Afganistaneko erasoan preso hartzen zituztenak zigortzeko, 2009an ez dakigu AEBek sekretuan eta legezkanpo hedatu duen sasiko espetxe sare hau norainokoa den, baina orain gutxi arte, espetxe hoietara presoak garraitzen zituzten CIAren hegaldi sekretuek zeresan handia eman zuten munduan. Obamak, hauei buruz ere, ez du deus esan.







Gazako arazoa konponbidean jartzeko, ekialde hurbileko agintari guztiekin mintzatu omen da, Hamasekin izan ezik. Israelen interlokuzioa onartzen du eta Palestinakoa zatitu, soilik Bushen lagun den Mahmud Abbasen Palestinar buruzagitza onartzen du, Hamasena baztertzen duen bitartean. Horrelako hasierarekin, ez du arazoa konponbidean jarriko duen inongo itxurarik, bestelakoan ez lukelako gatazkaren alde bat baztertuko, Hamasekin egin bezala.

Guantanamo ixtearen alde nago, noski, baina horrek eklipsatzen duen errealiatea erakustearen alde ere.
ESPETXEAK APURTU!!


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , , , , , , ,

2008-12-23

ARRASTO KIMIKOAK: Chemtrails Euskal Herrian-Orereta (01)



Oreretan, 2008ko abenduaren 22an ateratako argazkiekin bideo bat gauzatu dut. Fumigazioak ez du etenik, eta egunetik egunera areagotuz doa. Zertan dabiltza OTANeko hegazkin militar horiek egunero egunero gure zeruetan? Zer egiten ari zaizkigu?

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , ,

2008-11-11

GAUR IÑAKI DE JUANA, BIHAR GU? Aurrera bolie idaztea delitu




Iñaki de Juana espetxetik irten zenean, egin zioten ongi-etorri ekitaldian irakurri zen epailearen ustez berak idatzitako agiri bat irakurri zuten. Agiri horretan, "Aurrera Bolie" esamoldea agertze hutsa, Iñaki de Juanaren aurka abian zen sorgin ehiza areagotu zuen. Ez diote atsedenik eman. Berak, dirudienez, Ipar Irlandara emigratu du, guztia legearen baitan, eta hemen jasan behar zituenak aurreikusita, ulergarria da. Azken kapitulua, Velasco epaileak gaur, nazioarteko Iñaki De Juanaren aurkako bilaketa eta atxiloeta agindu duenean idatzi du. Españako justiziaren esperpento berri baten aurrean aurkitzen gara, astiro aztertu dezagun.

Audiencia Nacionaleko Velasco epaileak, Iñaki De Juana Audientzia Nacionalera deklaratzera deitu zuen, ea agiri hori berak idatzi zuen ala ez argitu zezan. Agiria bera delitua izango balitz bezala, alegia Txomin Iturbe aipatzeagatik eta "Aurrera Bolie" idaztea delitu izango balitz bezala. Berriz ere idazteagatik, arraioa!, ni ere idazten ari naiz, zihurrenik zuk ere idazten duzu, idazten dugunak asko gara. Debekaturik al dugu hainbat esaldi idaztea? Idazteagatik zigortuko al gaituzte?

Lopez Aguilarrek, Justizia ministro izandakoak, argi eta garbi adierazi zuen, inputazio berriak eraikiko zituztela, inputazioen eraikuntzaren burbuila beldurgarri hau sortuz. Epaileak, dirudienez, argi dauka, idatzi xume bategatik Irlandatik deklaratzera etortzeko agindu baizuen. Preso ohiak, bere abokatuen bidez, epaileari, berak ez zuela agiria idatzi, bideokonferentzia bidez deklaratzeko prest zegoela eta ez zeukala Españara itzultzeko inolako asmorik, jakinarazi dio. Alegia haren galderei erantzuteko prest agertu da, baina ez haren azpikerietara makurtzeko prest.

Inork irudikatzen al du, idazteagatik Interpol atzetik edukitzea? Eta Ipar Irlandako gobernuak, halako arrazoi ahulengatik atxilotuko al du? Eta atxilotzen badute, iritsiko al dira Euroagindu bat edo estradizio bat erabiltzera, konbenientziko delitu bilakatu den idatzi xume bat idazteagatik?

Lotsagarria da horrelako jokabideari justizia deitzea, esperpentoa ere ezin zaio deitu, Valle Inclánekiko begirunez, hau justizia bada, orduan, hau ere demokrazia izango da.

Ez da bukatu…

Informazio gehiago:

http://www.gara.net/azkenak/11/

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,

2008-11-09

GURE ZERUETAN ZER EGITEN ARI DIRA?





Egunero, egunero, gure zeruetan dabilen hegazkin flotak uzten ari zaizkigun arrasto kimikoak izugarri areagotu dira. Atzokoan, zerua lerro parekidez estaltzen aritu dira, etengabean. Ez dakit, benetan zer gertatzen ari den, informazio kontrajarri asko baitago, ni ezaugarri zehatz batzuetaz ohartu naiz:

1) Fenomeno hau, orain 15 urte ez zegoen.

2) Fenomeno masiboa da (gau eta egun dabiltza).

3) Fenomeno sistematikoa da.

4) Eta egunetik egunera areagotuz doan fenomenoa da.

5) Hegaldi eta ibilbide bitxiak dituzten hegazkin zehatz batzuek sortzen dute fenomeno hau, nahiko garaiera baxuan gainera.








EZ DA LURRUNA!!
HAUTS ANTZEKO ZERBAIT DIRUDI!!
BA AL DAKIZU ZER DEN?
EZ AL DIZU KEZKATZEN?

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,

2008-11-05

OBAMA, AEBetako LEHEN LEHENDAKARI BELTZA: Dagoeneko Pronostiko erdia bete da





Barak Obamak hauteskundeak irabazi ditu. Berria, berehala, inperio osoan zehar barreiatu da. Pronostiko Xumea egin nuenean, lehen lehendakari beltza izatearen gaiari, errealitatea manipulatzeko, etekina aterako ziotela aipatu nuen. Gai hau, komunikabide guztiek garrantzi gehien eman dioten gaia da, eta errealitate askoren estalkia izango da. Atzokoan, Obamak emandako garaipen hitzaldian ere, gai hau zeharka mahai gaineratu zuen. Inork AEBetako demokraziari buruz zalantzak izan baditu, zalantza hoien erantzuna, bere hautaketa bera izan dela esan zuen. Alegia, beltz bat lehendakari hautatu izana. Espejismoen garaia da, orain Obamak aurrez prestaturiko prestidigitadore truko batzuek egingo ditu, Zapaterok boterera iritsi zenean egin zituenen parekoak.

Hau gertatu eta gero, guztiak hipnotizaturik dituela, benetako aurpegia erakutsiko du. Ez du asko behar aurreko presidentea baino prestatuago egoteko, eta harek zeukan maila kaxkarrarekin egindakoak ikusi eta gero, Obamak, Bush baino maila gehiago daukanez, egingo dituenaz beldur naiz. Adibide gisa, España estatua hartu dezakegu, memoria egin, hemerotekan begiratu… eta ikusiko duzu PSOE agintean izan denean PP agintean egon denean baino eskubide murrizketa gogorragoak izan diren. PSOErekin, ZEN plana, GAL, hiltzera botatzeko politika, dispertsioa, Parot dotrina, ilegalizazioak, atxiloketa prebentiboak, justizia prebentiboa… PPrekin, Egin eta Egunkariaren itxiera, Alderdien legea… PPk norabidea jartzen duen bitartean, PSOEk norabide hori indartzeko neurriak ezartzen ditu, batez ere, Euskal herria bezelako, oinarrizko kontuetan.


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , ,

2008-10-28

ATXILOKETA PREBENTIBOAK: Eskubiderik gabeko eskubide estatuan



Garai ilunetan, kontzeptuak iluntzea ezinbestekoa da herritarren pentsamoldea ilunpean edukitzeko. Gaur Nafarroan, ETAren komando bat osatzearen akusaziopean, beste lau gizalagun atxilotu dituzte. Rubalcaba, barne ministrariak, prentsaurrean prestidigitadore baten gisan agertu denean, atxiloketari buruzko xehetasunak ematerakoan, operazio prebentiboa izan dela esan du, lau atxilotuek oraindik eratu gabeko ETAren komando bat osatzen zutela. Arma pare bat eta lehergailuak egiteko gaiak, eta abarrekoak aurkitu dizkietela, ekintzarako prest zeudela baina ekin aurretik atzematea lortu dutela.


Hasieran kontzeptuak iluntzen saiatzen ari direla aipatu dut, eta horretaz ari nintzen. Prebentzioa ez da inori oraindik egin ez duen zerbait egin nahi izatea leporatzea, prebentzioa, inork horrelako ezer egin behar ez izatea da. Prebentzioa, arazoa errotik konpontzea da, prebentzioa ez da arazoa usteltzen utzi eta sintomak ez gertatzeko ahalegin guztiak egitea. Prebentzioa, gaixotu aurretik egin behar da, behin gaixotasunak hartuta egonda, lehenik osatu egin behar da, arazoa konpondu; eta orduan bai, orduan prebentzioari ekin, eta arazoak ez sortzeko baldintza berri eta prebentiboak eratu. Ezinezkoa da, AEB, Naziek, eta beste askok egin bezala, beste herri baten ustezko mehatxua dela eta herri horren aurkako eraso militar eta guda prebentiboak egitea. Prebentzioa, arazo horiek sahiesteko beharrezko begirunezko politikak gauzatzea litzateke. Ezinezkoa da, halere, egin ez duzun delitu bat egin nahi izatea uste izateagatik, epaitua eta zigortua izatea, ezinezkoa da justizia prebentiboa egitea. Prebentzioa, orainarteko gizarte eredu faltsu eta ustelak alde batera utzi, arazoen iturri baitira, eta berdintasunean bizi den gizarte aske eta partehartzailea eratzea da.

Beldurra ematen du, nahi dutenerako, egiten duten prebentzio kontzeptuaren erabilpen maltzur eta okerra ikustea. Beldurra, nola lotsa izpirik gabe, gure muturren aurrean gauza hauek botatzen dituzten ikusi, eta egoerara nola ohitutzen ari garen ikusteak. Nola insensibilizatzen ari zaizkigun ohartzean dar-dar egiten dut. Beldurra, gure muturren aurrean lapurtzen ari zaizkigula ikusten dugunean, gure aurpegira lapurtzen aritu zaizkigula, lapurtzen ari zaizkigula, lapurtuko digutela esaten ari zaizkigunean, izua sentitzen dut.

Prebentzioa, arazoak gertatu aurretik, ez gertatzeko neurriak hartzeari esaten zaio; ez arazoak dituzunean, arazo hoietatik eratorritako gauzatu gabeko arazoei aurre egiteari. Tortura sahiesteko neurri prebentiboak hartu ordez, justiziaren joku arauak gaindituz, "Terrorismoaren aurkako borrokan" helburuak lortzeko prebentzioa erabiltzen dute. Ez sendatzeko, gaixorik jarraitzeko. Hauxe da Munduko Ordena Berriaren sasifilosofia, sendatu ordez, amaierarik gabeko gaixotasunaren paradisua.

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , ,

2008-10-26

ARRASTO KIMIKOAK: Fumigazioak areagotzen ari dira




Argazki hauetan, hegazkin "eskoltak" formazio militarrean. Lekua: Bianditz.

Egun hauetan, zeruak oskarbi behar zuen, baina, hodei faltsuz beteta agertu zaigu, batez ere hirien gainean. Hegazkinak, etengabe aritu dira, behin eta berriz leku berdinetatik igaroz. Gaurkoan, zerbait oso berezia ikusi dut, arrastoa uzten ari zen hegazkin baten aurretik, beste bi zihoazten, pixka bat ezkerrera, norabide eta garaiera berean, eta formazio militarrean. Eskolta hegazkin hauek, neurritan ere atzekoaren berdinak ziren, baina hauek ez zuten arrastorik uzten. Ikus gaurko argazki hauek:




19:46 Begiratu ezazu, eguzkia argazkiaren ezkerrean dago, hartu
mendiaren tontorrak erreferentzi gisa.



19:54 Ez dira hodeiak. Nahiz eta hala iruditu. Oroitzen zara
eguzkiaz, ezkerrean jarraitzen du, argazkitik at. Aurrean duzuna,
arrasto kimikoetan eguzkiak sortzen duen islada da.



19:54 Gaur zeruak oskarbi egon ordez, arrasto kimikoz beteak egon
dira. Isladak eguzkia dirudi, oroitzen duzu eguzkia non zegoen?



20:06 Ezkerrean, noski!

Orain, Bianditz mendiaren (Oiartzun) magaletik, 360ºko bira emango dugu. Iparraldetik hasi eta ekialderuntz, ordulariaren horratzen zentzuan. Ohar zaitezte, nola nahiz eta zeru osoan arrasto kimikoak ugariak izan diren, herriguneen gainean askoz ere ugariagoak.



Iparraldea









Azken argazki hauek, erabiltzen duten patroi linealaren lekuko dira. Lerro parekideak osatuz, sare modukoak osatzen dituzte. Ezin izan ditut lerro parekide guztiak argazkian sartu, nahiko altuera gutxian botatzen baitituzte arrastoak. Sistematikoki egiten duten beste detalle bat ere harrapatzea lortu dut, azpimarraketa. Behin eta berriz, lehen utzitako arrastoaren gainean, arrasto berriak uzten dituzte.



Lerro parekideak. Goiko argazkiko bi lerro parekideak egin eta
denbora gutxira, hirugarren lerro parekide bat egiten (behekoan).






Azpimarraketa: behin eta berriz, leku berean arrasto
kimikoak uzten dituzte.






Oso arrasto bitxiak uzten dituzte.

Hemen informazio gehiago aurkituko duzu:

http://chemtrails.foroactivo.com/ARTICULO-CHEMTRAILS-h2.htm

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,