"911 días después" bideoa M-11 ren beste ikuspegia
Aznar, Acebes, Rajoy eta hoien lehen bertsio ofiziala, alegia, M11ko atentatuak ETAk burutu zituela zioena, gezurra zen. Rubalcaba, Zapatero, Audienci Nacional eta abarren bigarren bertsio ofiziala, alegia, atentatuak talde islamista berezixamar batek burutu zituela dioena, ez da egia. Beste gezur bat da, gezur bat beste batek estalia. Bideoan oso argi adierazia dago. Honako helbide honetan,http://www.voltairenet.org/article162563.htmlbigarren bertsio ofizialaren hutsuneak sakontasunean ezagutu ahal izango dituzu.
Gezur guzti hauek, Euskal Herriaren aurkako eragin nabarmena izan zuten, zuzenena Angel Berrueta eta Kontxi Satxizen etxeetan utzitako hutsunea izan delarik. Gezur guzti hauekin elikatu diren gezurtiek, ez dute kalte nabarmenik jaso.
SITEL, estatuari dei telefoniko guztiak aldiberean "pintxatzea" ahalbidetzen dion softwarezko tresna da. Gürtel kasuaren harira ezaguna izan bada ere, PSOE gobernura iritsi zenetik, Rajoyk Aznarren Barne Ministro zenean erosi zuen, teknologia hau erabiltzen aritu omen da. Estatuak 36 milioi €tan Ericsson konpainiari erositako teknologia honekin, estatu osoko dei GUZTIAKaldiberean pintxatzeko gaitasuna dauka, epailearen inolako baimenen beharrik izan gabe. Epaileari grabatutakoa entzuteko baimena eskatu behar diote soilik, baina, guztia eta guztiena grabatua izaten da.
Artikulu hauetan, Sitel-eri buruzko eta komunikazioen espioitzari buruzko, informazio zehatza aurkituko duzu:
PP-PSOE ITUN ANTITERRORISTA 2.0: Ixiltasunaren amaiera
Hauteskunde eguneko zalapartaren ondoren, datorren lehendakaria, P. Lopez alegia, eta bere taldea ixilik egon dira, Basagoiti eta bereak gizartea beraien astakeriekin beldurtzen aritu eta ari diren bitartean. Ixilik, bai, lotsagabeki ixilik, maltzurki ixilik, makiabelikoki ixilik. Esames eta zurrumurru guztiak ixiltasun honekin eta adierazpen askeren batekin elikatzen aritu dira, zer gertatuko den ez dakigu, baina zer pentsa eman digute.
Testuinguru honetan, ulergaitza egiten da, baina, helburu ezberdinekin bada ere alde guztiek heuren jarrera eta adierazpenekin, zurrumurruen beldur hau elikatzen aritu dira, aritu gara. Batzuek ixiltasunarekin, besteek probokazioarekin eta gainontzekoak, hauei erantzun nahian, baina giro hau elikatu dugu, guztiek giro bera, bateonbat gure lepotik barrezka ariko da hariak maisu gisa mugitu dituelako.
Halere, ardura nagusia egingo duenak dauka, besteak astakeriak esan gabe ixilik egon denak, egoera hau galeraztekoak eskura izan eta erabili ez dituenak, ixilik egon behar zuenari hitzegiteko esan dionak. Ardura nagusia P.Lopez datorren lehendakariak dauka, lehendakari baten ixiltasunak, nahiz eta datorren lehendakaria izan, Bushek irailak 11ean berria eman ziotenean eduki zuen erreakzioaren parekoa da. Tristeena da, hitzegin beharko lukenean ixiltzen dana, sarritan, ixilik egon behar lukenean mintzo dela. Zerbait egin beharko luketenean geldik gelditu eta geldik egon behar dutenean ekiten diotenak.
Gaur, P.Lopez eta Basagoitiren lehen irudi bat eskeini digute, esklusiba gisa faszikuloka. Datozen egunetan, Lopezek eta bere taldeak kargua hartuko dute eta orain arteko ixiltasuna zalaparta eta algara bihurtuko dute (Obama efektua), lehenengo kolpe kosmetikoak eman ondoren, Jaurlaritza berri honen benetako hatsa sentituko dugu, ekintzak, jarrerak,…benetako aldaketa. Nola eragingo digu aldaketa horrek guri? Zein eragin izango du EAEko gizartean? EAE, Nafarroa eta iparraldearen arteko harremanetan? Eta zein eragin izango du euskal herri osoko gizartean? PNVren 30 urteak kaxkarrak izan badira ere, jakina da, bideak guatemalatik guatepeorrera egiten duela.
Ilegalizazioen auzia, atxiloketen edo, polizia operazioen bidez, egunerokotasunera gordintasun osoarekin agertzen zaigunean, komunikabide guztietan lelo nagusi bat (idea fuerza) hedatzen dute, auzia Ezker Abertzalearen esku dago. Bai, estatuak bere esku dituenak eta ez dituenak, Ezker abertzalea instituzioetatik kanpo uzteko ahaleginetan erabili dituenean, orain, Ezker Abertzalearen esku dago hauteskundeetan egotea, eta kanpoan geratzea bere ardura da, alegia, bere esku dituenak eta ez dituenak erabilita ere , Estatuaren nahietara makurtzen ez bada, alperrikako ahaleginak egingo ditu. Ezker abertzalearen ardura, zerrenda "kutxatuak" ez aurkeztea, zerrenda "txuriak" aurkeztea, ETA "infernura" kondenatzea… da. Instituzioetatik Ezker Abertzalea kanporatzeko neurrira ezarritako baldintza hauek ez betetzeak, hauteskunde lehiatik, instituzioetatik, instituzioetako joku politikotik kanpora gelditzea suposatzen du, bazterketa politikoa, apartheid politikoa. Oso argi daukate, ardura Ezker abertzalearena da, eta jadanik, aurkeztu nahi izate hutsagatik D3Mko 8 kide espetxeratu dituzte. Mezua argi dago, Ezker Abertzalea egoeraren arduraduna denez, arduradunak espetxera…
Denboran atzera egin ezkero eta Ezker Abertzalearen ibilbideari so eginaz, egungo komunikabideetan ibilbide honi buruz aritzerakoan, tertuliazale edo "expertoek" esaten dutena ikus-entzutean, bizi dugun egoera justifikatzeko Ezker Abertzalearen ibilbide politikoaren karikatura patetiko bat egiten dutela ikustea bitxia da. Bitxia, Ezker Abertzaleak Madrilgo Kongresuan aurkezteari, ez omen zaiolako politikoki interesatzen, uko egiten diola diotenean. Ezker Abertzaleak instituzioetan egin duen ibilbidea, oso modu laburrean, nik ezagutzen dudan bezela, azalduko dut. Lehenik, Ezker Abertzaleak Herri Batasuna, Euskal Herritarrok, Batasuna, EHAK, ASB, EAE/ANV, D3M, Askatasuna eta hautesle plataforma guztiak, instituzioetan politika egiteko sortu zituela azpimarratzea oso garrantzitsua iruditzen zait. Borroka politikorako, herri borrokarako, baina batez ere, instituzioetan borrokatzeko. Ezker Abertzalea ez da sistemaren aurkako mugimendu bat, inoiz ez da izan. Ezker Abertzaleak, beti, bere jardunerako legedi Española bete behar izan du, joko arauetara moldatu behar izan da, nahiz eta beti jakin duen legearen zirrikituetaz baliatzen.
Herri Batasuna, Udaletxeean egon da, Aldundietan, Gasteiz eta Iruñeako Legebiltzarretan, Españako Kongresuan eta Senatuan, eta baita Europar Legebiltzarrean ere. Udaletxe eta Aldundietan presentzia handia bazuen, Gasteizko Legebiltzarra denbora luze batez ez zuen aintzakotzat hartu, nahiz eta HBren azken urteetan egoera hori guztiz aldatu zen. Madrilgo Kongresura, kredentzialak hartzera joaten ziren, oraindik konstituzioari "por imperativo legal" zin egiten oroitzen ditut, edo Jon Idigoras gorbataz erregeari gutun bat ematen. Azkeneko aldiz HB Madrilgo Korteetara aurkeztu zenekoa, ez dut inoiz ahaztuko, ezin dut. HBko diputatu eta senatariak, beraien diputatu agiriak jasotzera Madrila joan ziren, mezu garbi batekin, Madrilgo Korteetan Euskal Herriaren askatasunaren aldeko lan politikoa egiteko asmoa zutela adierazi zuten, Kongresuan eta Senatuan Ezker Abertzalearen presentzia izango zela. Alcala hotelean afaltzen ari zirela, estatu terrorismoaren eragileek tirokatu egin zituzten, ondorioz Josu Muguruza eraila izan zen, Iñaki esnaola berriz, lau balaz, oso larriki zauriturik izan zen.
Ezker Abertzaleak mezu hori, alegia, ez zaituztegu hemen nahi garbi jaso zuen. Ordutik ez da Madrilgo Korteetara gehiagotan aurkeztu. Bere ibilbide politikoan, eraso asko eta gorabehera asko izan baditu ere, HBk legeak, joko arauak betetzen jarraitzen zuen. PP jokuan sartu zenean, Alternatiba Demokratikoa, ETAren bake proposamenaren bideoa, hauteskunde kanpainan zabaltzeagatik, HBren Mahai Nazional osoa espetxeratu zuten. Baina HBk, joko arauen baitan, politika egiten jarraitzen zuen, borrokan, plangintzan, kudeaketan, eta Mahai Nazional berria sortu zen. Ondoren, ilegalizazioen lehen zurrumurruak giroan zirela, HB EH bihurtu zen, Lizarra-Garaziren garaiak ziren. Ondoren, EH, Batasuna prozesuak ordezkatu zuen, Batasunak, Ezker Abertzalearen instituzio politikarako egitura Euskal Herri osora hedatu zelarik. Hemendik aurrera, irailak 11k sortu zuen uhin totalitarioaren bultzadarekin eta Psoe-PPk sinatutako Terrorismoaren Aurkako Itunaren babespean, alderdien legea asmatzen dute. ordurarte erlijiosoki joko arauak halabeharrez bete dituen Ezker abertzalea jokoz kanpo uzteko helburuarekin, joko arauak heuren interesen arabera aldatu dituzte. Alegia, Ezker Abertzaleak bete ezin duen araua asmatzen dute, ditxosozko botere banaketa prestidigitaziozko esperpento bihurtuz. Hemendik aurrera, Ezker Abertzaleak egin dituen ahaleginak ustelak izan dira, 2006ko su etenean ASB alderdia estatuko tresneriak bere sorrera unean zapuztu zuenean ere.
Eta ez du etenik, beraz norbaitek ez badu ulertzen eskubideen ukatze hau agerian uztea zein garrantzitsua den, ulergarri da Ezker Abertzaleari "zerrenda txuriak" aurkezteko eskatzea. Baina, eskubide politikoen zapalkuntza hau, "zerrenda txuriak" aurkezten badira, ez du inork ikusten, eta nork salatuko du? Apartheid bigun horretara mugatuko zen guztia. "Zerrenda kutsatuetan" aurkeztu diren guztien ekarpena eta militantzia aipatu beharrekoak dira, egoera honen gordintasuna agerian uzteagatik espetxeratuak izaten ari direnean. Baina ez dituzte banku bat lapurtzen harrapatu, inor hiltzen, bahitzen edo jipoitzen, politika egiten harrapatu dituzte, legearen joko arauen baldintzapean hauteskunde plataforma bat eratzeagatik. D3Mren alde sinatu dugun guztiak, notaritza edo Udaletxe batean egin dugun bezalaxe, ez diskoteka batean.
Sionisten gehiegikeriak ez du etenik, gainera nazioartearen babesa dute, agintariena behintzat. Guda kriminal hauek, orain 60 urte beraien estatua ezarri zutenetik, bere inguruan etsaiak besterik ez ditu sortu, ez da integratzeko gai izan, ingurukoak beldurtu, menperatu edo suntsitu egin ditu.
Egia bada, Bibliak omen dioen bezala, Israel jaungoikoak hautatutako herria dela, zertarako hautatu zuen argi dagoela uste dut, ingurukoak suntsitzeko hautatu zituen, ez dago besterik. Gazako herritarren minaren bihotzminez. Besarkada bat. Allauh akbar! Eutsi!
ARAZOA ISRAEL DA, EZ HAMAS: Sionistak gizateriaren aurkako kriminalak dira
Nazkaturik nago, egun batean bai eta bestean ere komunikabideetatik hedatzen ari diren irudi faltsuarekin, eta komunikabide hauen hipokrisia eta ustelkeriarekin. Israelek Gazaren aurkako eraso basatia abiatu orduko, guztiak Hamasen aurkako propaganda kanpainan ari ziren, hauek Israelera jaurtitzen dituzten misiltxoen aitzakian. Behin eraso militarra abiatuta, farsa krudel hau areagotuz, sionisten erasoa eta palestinarren erantzuna parekatu dituzte. Inongo lotsarik gabe, al-qasam misiltxoek utzitako zulotxoak muturren aurrean jarri dizkigute, beraien lehergailu izugarrien eragina soilik urrutitik erakusten diguten bitartean. Lehenengoak, 1,5m inguruko zulotxoa uzten duen bitartean, bigarrenak etxeak lehertzen dituzte eta hamar aldiz zulo handiagoa uzten dute, baina komunikabideen parekatze ustel eta faltsu horretan biak parekatzen dituzte.
Israelek, Hamasek misilak jaurti eta su etena eten ondoren, bere burua defenditzeko eraso omen du Gaza. Baina su etena hautsi zuena, Israel izan zen, AEBetako hauteskunde egunean, eta Hamasen erasoa eta su etenaren uztea israeldarrek Gazan buruturiko eraso bati erantzunez izan zen. Gainera, Israelek ez du aitzakirik behar Palestina eta palestinarrak erasotzeko, bere asmoa Palestina ez garatzea baita, aurrera egiteko bideak suntsitzea. Israelek Palestinarekiko higaduraren politika basati bat darabil, palestinarren ugaltzea, garatzea, lurraldetasuna, osasuna, itxaropena… beraientzako onargarriak diren mugetaraino higatzen dutelarik. Ez dago eskubiderik!
Guzti hau, nazioarteko komunitatearen babespean gertatzeak, lotsagarria dena nazkagarri bihurtzen du. Munduko guda kriminalak eta gizateriaren aurkako krimenak burutu dituztenak epaitu eta zigortzeko epaitegi bat dagoela sinestarazi digute, Hagakoa hain zuzen. Baina, azken 50 urteetan, palestinarren aurka guda krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak burutzen dabiltzan eraile hauek, ez dute nazioarteko epaitegien beldurrik. Ez ditugu inoiz sionista kriminal hauek epaitegian, Milosevic, Karadzic eta beste batzuek ikusi ditugun bezala ikusiko. Beraz, epaitegi horiek, gezurra dira, propaganda. ISRAEL ESTATU KRIMINALA DA!!
Azkenik, komunikabideen manipulazio merkearen adibide batekin amaitu nahi dut. Egunero, irrati eta telebistetan, Hamasekoek misilak bertatik bota dituztelako Israelek eraikin bat suntsitu duela, NBen eskola, hospitalak, unibertsitateak… hilerriak. Guk hori entzun eta ez badugu erreakzionatzen, programatuak gaudenaren adierazgarri da, burmuina garbitu digutela, alegia. Nola erreakzionatu? Arreta ipiniz, informazio hau zalantzan jarriz, irudimena erabili eta pentsatuz, beste ondorio batzuetara iritsiko gara, premeditaziora. Inoiz ikusi badituzue, al-qasam misilak, jaurtigailu mugikor batzuekin jaurtitzen dituzte, alegia, misilak jaurti eta ihes egin, jo eta ke! Beraz, misilak bertatik jaurti dituztela, ez da argudioa jaurtigailuak mugikorrak direnean, ez da argudioa, Israelek erantzuten duenerako (Israelgo armadaren erantzun denbora Hamasekoek ederki kalkulatua izango baitute), misilak, jaurtitzaileak eta milizianoak beste leku batean daudelako. Argudio gisa jantzi diguten aitzaki merke honen atzean, lehen esandako premeditazioa agertzeaz gain, errepresalia logika huts bat dago, mendeku eta prepotentziaz betea, Alemania naziaren garai ilunenean SSkoek burutu zituzten hainbat errepresalien parekoak. Ni ondorio honetara iritsi banaiz, iruditzen zait militar sionistak ere azkar batean iritsi zirela ondorio horietara, eta nazioarteko gobernuak, beren kontseilari jakintsuekin ere, nola ez; beraz, gezur handi honen propaganda eta egi estalketan dabiltzan nazioarteko komunikabide ofizial gehiengoak ere jakitun izango dira. Halere, bihar, etzi, gezur berdinarekin jira eta bira arituko zaizkigu, eta errealitate hau ere, benetan guda krimena da eta gizateriaren aurkako krimen.
Ezkutatzen ari zaizkigun krimen honen desproportzionaltasuna eta ankerkeriaren erakusle, http://www.laestrellapalestina.org/ webgunean argitaratutako argazki sorta hau. Benetan tristea, gogorra, hunkigarria…
BIHOTZA ODOL NIGARREZ, GAZATARREN,PALESTINARREN OINAZEA GURE OINAZEA DELAKO!!