ESTADO DE DESECHO: Eskubiderik gabeko eskubide estatua?
5 egun, 120 ordu, 7.200 minutu, 432.000 segundu desagerturik, sekuestraturik, zaurituta eta torturaturik. Horixe izan da Alberto López Iborra gazteak pairatu duen sufrikarioa. Denbora guzti horretan, guardia civilaren eskuetan inkomunikaturik egotea gogorra bada, gutxienez badakizu, kanpoan dauden senide eta lagunek zure atxiloketaren berri izan dutela. Albertoren kasuak ordea, errepresioaren gurpil zoro honetan beste koxka bat urratu du, inork ez baitu bere atxiloketaren berri jakin 5 egunak igaro eta espetxeratu duten arte. Zertarako egiten dituzte torturaren aurkako protokolo faltsu hoiek, gero horrelakoak egiteko eskubidea badute? Garbi erantzungo dut, herritarrak engainatzeko egiten dituzte, zatitzeko. Nola daiteke XXI. mende alu honetan, oraindik XX. mende aluan baino eskubide gutxiago edukitzea? Non daude giza eskubideak?
Españolak, inkisizioaren garaiean bezalatsu jarraitzen dute. Oinazea eragitearen bidez, herritarrak euren burua inkulpatzeko estrategia basatia erabiliz. Oinazea egitearen ondorioz, herria eta herritarrak higatzearen estrategia.
Oraino gogoan dut, Galindo espetxeratuz eta Intxaurrondoko kuartela estigmatizatuz, PPSOEk tortura estaltzeko eratu zuten antzerkia. Bazirudien, Galindo, Bayo eta Dorado Villalobos espetxeratu ondoren, tortura desagertu zela. Baina Unai Romanorena etorri zen, eta Madrilgo Tres Cantosetik ere tortura oihartzunak etorri ziren. Eta tantaka, tantaka, polizia operazioen ondoren beti tortura salaketak izan ditugu. ONUk eta beste erakunde batzuek ere salatu dute, baina errealitatea zein da? Inkisizioaren garaitik hona torturak ez duela etenik izan, ohitura español peto-petoa baita, zezenketa edo flamenkoa beste, baina hau beti itzalean dabil.
Askotan entzun dugu, tortura salatzerena ETAk bere kideei ezarritako disziplina dela, baina hori asmatzeko burua duenak, guk ere tortura ukatzearena Estadoak bere morroiei ezarritako disziplina dela pentsa dezakegula uler dezake.
Lehen pentsaezina zena, alegia, lagun bat atxilotu eta inork bere atxiloketaz 5 egunetan ezer ez jakitea, orain gertatzen ari da. Atxilotuetatik bi, hoien artean Alberto López, erietxera eraman behar izan dituzte, gero ere egurtzen jarraitzeko. Hauxe eta azkenaldiko errepresio eta hainbat gauza, Munduko Orden Berriaren Euskal Herrirako egokipena da. Munduko Orden Berria, mundu osoan estatu hiperterrorismoaren erabilpenarekin hedatzen ari diren honetan, hauxe da guri tokatzen zaigun puska. Gogorra da, eta garaiak gogorragoak datoz, Guantanamo geroz eta gertuago dugu. Oraingoz, 5 egun, baina Terrorismoaren Aurkako Guda amaigabearen testuinguruan, AEBek eta Erresuma Batuak besteak beste, batek atxilotze epe mugagabea ezarri du eta besteak bi hilabetera luzatu du.
Faxismoa bertan dugu, ate joka ari da aspaldi, baina oraingoan, demokraziaren bildots larruarekin mozorrotutako faxismoa da. Beraiek, Estadoek guztia egiteko eskubidea dute, eta guk, herritarrek ez dugu eskubiderik. Horrela, ba al da biderik?

Etiquetas: askatasuna, Euskal Herria, Munduko Orden Berria, Nuevo Orden Mundial, NWO, tortura
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio