2008-10-06

EZ DA LURRUNA!! Oreretako zerua arrasto kimikoz beteta



Atzokoa benetan izugarria izan zen. Oreretako zeruaren gainean, hegazkinek izugarrizko arrasto kimikoak utzi zituzten. Bata bestearen atzetik, egun osoan zehar zerutik fumigatzen aritu zitzaizkigun. Hain zuzen atzo, San Markoko zabortegia itxi zuten egun berean. Arratsaldean zehar, etengabea izan zen haien jarioa. Pentsa atzoko egunean nolako pasada eman ziren, ETBn eguraldiko tartean ipini zuten argazki bat azaltzerakoan, aurkezleak argazkikoak ez zirela hodeiak esan behar izan zuen, eguraldi bikaina iragartzen ari baitzen, hegazkinen motorren berotasunak sortutako lurrun hodeiak direla esan zuen. Baina ez da lurruna, irina edo hautsa dirudi, ondoko irudietan, hainbat adibide aurkituko dituzu, ohar zaitez "lurruna" beheruntz nola erortzen den. Ez da batere sanoa hegazkinetatik botatzen ari direna, joan den astean, menditik hegazkin bat ondo ikusi ahal izan nuen, motorrak hegoetan zituen arren, hain zuzen lau, arrastoa isatsetik irtetzen zitzaion. Atzo atera nituen argazkietan ere ikus daiteke, nahiz eta teleobjetiborik ez nuen. Zeruak oskarbi, asko jota lau hodei luze eduki behar zituenean, ustezko hodeiez beteta aurkituko duzu, baina hodeiak potoloagoak direnez, barrukaldea ilunagoa dute. Argazkietan argi ikusi daiteke, arrasto kimiko asko eta lurrun hodei bakan batzuek, kimika asko eta lurrun gutxi aurkituko duzu.
Atzokoa dena den, inoiz ikusi dudan exajeratuena izan da. Beti hego haizeaz baliatzen dira etengabe aritzeko, azkar sakabanatzen baitu.

16:31


18:58






19:00


19:12


19:13


19:15


19:16


19:43


19:45


19:47


19:48


16:24


16:31


16:38






16:40




19:05


19:38


19:43


19:58


20:00


20:02


16:57


18:50


18:52


18:59


18:51


19:44


Ñabardurak:







































Zeure begiekin ikusi dezakezu, zeure begiz haien arrastoek osatzen dituzten sareez ohartu zaitezke. Orain burukomina daukat, ez dakit zer ikusia izango duen, baina, ez litzaidake ezer harrituko. Ondoko bideoan, gai honi buruzko xehetasun gehiago aurkituko dituzu. Zerorrek egiaztatu dezakezu, zeure begi bistaz.





DiggIt! Zabaldu

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio