JAURLARITZA FRANCO BEZALA: Estropadetako manifa, aurten ere, debekaturik
GERNIKA: 2003/05/19 AUB Ilegalizatua • Jon HERNAEZ (Argazkipress)
Irailaren 14ean, Donostian urteetan Euskal Presoen aldeko manifestazioa egin ohi da . Azken urteetan bezela, Eusko Jaurlaritzak istiluak egongo diren ustezko zantzuak aitzaki gisa erabili eta, manifestaldia debekatu egin du. Berriz ere justizia prebentiboa, errepresio prebentiboa, gauzak gertatu aurretik epaitzea eta zigortzea. Istiluak ez dira gertatzen herritarrei, duten manifestaziorako eskubidea bermatzen zaienean, eskubide hau indarrez ukatzean baizik. Zer esaten ari zara!, istiluak, manifestariek euren begi, aurpegi eta gorputzekin gomazko pilotak jotzen dituztenean edo euren buru, hortz, sudur, artikulazio eta hezurrekin ertzain baketsuen porrak eta ezkutuak kolpatzen dituztenean eragiten direla esaten dutenak ere badaude faltsukeriaren zoologiko honetan.
Gertatu daitekeena epaitu eta zigortzen den mundu honetan, gerta daitekeena, alegia, gertatzea nahi ez dena, zigortzeko epaitzen da. Gauzak gertatu aurretik, gertatzea nahi ez dena eta hoiek zigortzeko herritarrak epaitzea, faxismo hutsa da. Zer daki Jaurlaritzak, manifestaziora joango diren herritarren asmoei buruz? Ezer, edo hobe esanda, zero zapatero! Ezin dute herritar hauen asmoa jakin, ez dakite zer egingo duten, baina ez dute nahi ezer egitea, beraz, egingo ote duten okerrena irudikatu, eta kitto!, 14ean egurra banatzera. Gero, biolentoa, beti bestea da.
GERNIKA: 2003/05/19 AUB Ilegalizatua • Jon HERNAEZ (Argazkipress)
Honelakoekin eta azkenaldiko basakeria errepresiboarekin, gizarte kontrolean areagotzeko bidean urratsak emanez, eskubideen murrizketaren autobidean murgilduta gaude, Munduko Orden Beriaren amaraunean galduta. Begiratu mundu osoan gertatzen ari denari. Inork ezin du, zer gertatuko den edo beste batek zer egin edo pentsatzen duen jakin, ezinezkoa da, baina horretan oinarrituta manifestaldia debekatzeko ez dute lotsarik agertzen bakezale-demokrata hauek, Bushek Mcain hautatzeko erabili duen argudioaren antzekoa, prebentzioarena, alegia, erabiltzerakoan. Gainera, gertatu daitezkeen gauza hipotetikoak sahiesten aritzea beldur adierazlea da, gutxienez gerta daitekeenaren beldur izatearen adierazle. Beldurrik ez bada, gertaerak gertatu arte itxaroten da, eta istilurik edo antzekorik izatekotan neurriak hartzen dira, hori logikoena litzateke. Garai ilun eta ero hauetan, ordea, Munduko Orden Berriaren logika inkisitorial eta inperiozalea da nagusi, alegia, ez dago logikarik, agintariek gurekin nahi dutena egiteko eskubidea duten bitartean, guk ez dugu ezertarako eskubiderik, edo soilik haiek toleratuko dizkigutenak, eta izorra hadi!, hau mauka. Gerta daitekeenaren beldur, edo beste asmo ezkuturengatik, zer gertatuko den irudikatuz eta fikziozko delitu bat leporatuz herritarrak euskaldunentzako Guantanamoetan sartzen ari direlarik, euren bildurra adierazten ari dira. Eta guztiok jakin behar genuke, beldurtiari beldur eduki behar zaiola, inoiz ez baituzu jakingo, gehienetan neurrigabea izaten baita, bere erantzuna nolakoa izango den. Beldurtiak guztia kontrolatu nahi du, nahiz eta horretarako beste guztiak beldurtzen dituen. Beldurtiaren etsai nagusia, bere beldur kontrolazeina da, beldurrak eraginda kontrola galtzen duenean sadismo hutsez herritarrak beldurtu, egurtu, txikitzen ditu. Segundu batzuez bere beldurrak suntsituko dituelakoan egon da, baina, berriz komisaldegiaren lasaitasunean, konturatu denerako, pasamontañasa eta balen aurkako txalekoa jarrita dutxatzen ari da.
GERNIKA: 2003/05/19 AUB Ilegalizatua • Jon HERNAEZ (Argazkipress)
Poliziak indarrez esku hartzea, istilua da, ez istilua sortzea, istilu hutsa da, eta istilua eragitea. Istilua Jaurlaritzak sortu du, hainbat herritarren manifestazio eskubidea behin eta berriz ukatzean. Eskubide ukapena istilu larria dela iruditzen zait, istilu larriagoen iturri. Jaurlaritzak, istilurik gertatzea ez duela nahi esan du, istiluak eragotzi nahi dituenak, ordea, ez ditu edozein adinetako herritarrak egurtzen edo haien kontra gomazko pilotekin tiro egiten. Tresna hoiekin biolentziaren monopolioa erabiltzen dabilenak, istilua eragiten du, eta istilua eragin nahi du. Argi eta garbi.
Etiquetas: adierazpen askatasuna, askatasuna, errepresioa, eskubideak, Euskal Herria, Fascismo, hau ez da demokrazia, Munduko Orden Berria, Nuevo Orden Mundial, NWO
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio