2008-09-26

Zapateroren mezua: Munduko Orden Berri Finantzieroa




Lanean ari naizela, ZPk NBen batzar orokorrean egindako hitzaldiaren berri izan dut. Krisi garai hauetan, "Munduko Finantza Orden Berri bat eraikitzea premiazko neurria da" esan du. Baita ere, Bushek ultimatun bidez Kongresuari eskatu dizkion salbuespen neurriei, alegia, herritarren dirua negoziotako marrazo pribatuak salbatzeko erabiltzeari, bere babes osoa eman dio. Pittinka-pittinka mozorroa kentzen ari dira, ez al dugu ikusten? Enpatxaturik edo, krisia lehertarazi dute, lehertarazi baina zertarako? Boterea kontzentratzeko, aberastasuna metatzeko, arrai handienak beste guztiak jateko. Dirua bankuetatik atera eta zulotxo batean gordetzeko garaiak itzuli direla dirudi. Oroitzen al duzue Argentinako korralitoarekin gertatutakoa?

Orain urte gutxi Al Kaedarekin beldurtu nahi izan gintuzten, orain, krisi ekonomikoarekin ikaratzen ari zaizkigu. Atzo, hain zuzen, AEBetako telebista eta komunikabideetan krisi hau "Irailak 11 ekonomikoa" bezalakoa zela esan zuten. Orduan ere, ez zuten edozein sinbologia erabili, Dorre Bikien izena, World Trade Center zen, alegia, Negozioen Munduko Gunea. Gune hau, fisikoki birrindu zuten, baina sinbolikoki ez ote zuten, munduko ekonomiaren amaieraren adierazpen erritual bat burutu? ZP diskurtsoan,finantza sistemaren eredu berri baten beharraz mintzatu da, egungoa baino xurgatzaileagoa, berak ez du esan, baina zihur hala izanen dela. Kapar edo akainen ordez, banpiroak xurgatzea bezala.

Munduko Orden Berriaren urratsak tantaka egiten ari dira, etengabeko tantaka batean, gurpil zoroa sortu eta atzoko arazoak gaurkoekin estaliz. Neurri berri bat bestearen gainean, ezaguna, ez al da?

Informazio gehiago jaso nahi baduzu:

http://crisiscapitalista.blogspot.com/2008/09/700000-o-me-cargo-el-sistema.html

http://www.argenpress.info/2008/09/ms-all-del-colapso-capitalista.html




DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio