Ideia berri, aitzindari eta berritzaileak hain urriak diren garai hauetan, beste batzuen ideia zaharrak heuren ideia berriak izango balira bezela saldu nahi dizkiguten "edabe miragarrien saltzaileak" ugarituz doaz. EAJ-PNVko abiadura handiko lehendakari ohiak, euskal gizartea kosoberaniaren edo elkarbanatutako soberaniaren ideia maltzurrarekin asaldatu zuenetik hiru urte igaro dira. Nola elkarbanatu dezakegu ez daukagun hori, hori bera kendu eta ukatzen digunarekin? Bere garaian maltzurra iruditu zitzaidan hura, orain are eta maltzurragoa eta kezkagarriagoa iruditzen zait.
Memoria ariketa bat eginez, oroitu dezagun Imazen ideia "berritzaile" hura, Imazen hitzetan bertan. Oinarrian, Josu Jonen diskurtsoa honakoa izan zen: "Arazoaren giltzarria da, eta zihurrenik formula malgu eta modernoen bidez aurre egin beharko diogu, batetik, euskal gizartea den, erabakiak hartzeko gaitasuna duen, sujetu baten esistentziaren onarpen bat eta estatuarekin erabakiak hartze horretan paktu eta aldebakarrekotasun ezaren elementu izan daitezkeenak kontutan hartu beharko ditugu. Agian, kosoberania formula modernoekin soberania kontzeptu klasikoekin baino zerikusi gehiago izango duen konponbide bat bilatu behar dugu". Ideia "berri" eta "berritzaile" honek EAJ-PNVko militantzian bertan, halako lurrikara bat eragin zuen. Baina, ideia hori, benetan berria al zen? Edo bere nagusien mezua hedatzen al zebilen? Nortzuk ote dira bere nagusiak? Ikusi dezagun, Petrocoke gizon berriak zein iturrietatik edan zuen.
Gure Auzo Globala, Oxford University Press-ek, CFRrentzako, beste batzuen artean, 1995ean argitaratu zuen txosten bat da. CFR (Council of Foreing Relations), Bilderberg Klubaren pareko erakunde lagun bat da. Itzaletik mundua gobernatzen ari diren boteredun jendea, alegia, gure agintarien agintariak. Gure Auzo Globala Munduko Ordena Berriaren oinarri ideologikoa edo "Biblia" dela esan genezake. Munduko Ordena Berria, ezartzen hasi zaizkigun erabateko kontrol eta menpekotasun gizartea da. Etorkizuneko esklabutza, soilik agintari gutxi batzuez eta menpeko askoz osatutako etorkizun hurbileko kontrol digital osoko gizartea. Testuinguruan pixka bat kokatu ondoren, Josu Jonen haria berreskuratuz, ikus dezagun Gure Auzo Globala txostenean zer aurkitu dugun: " Geroz eta elkarren menpekoago den mundu batean, non lurraldetasuna, independentzia eta interbentzioaren ikuspegi zaharkituak bere esanahiaren zati bat galdu duten, printzipio tradizional hauek moldatu beharra dago. Nazioak, soberania hainbat alorretan kolektiboki onartzera behartuak ikusten dira, bereziki gai amankomunetan. Estatuen eskubideak jendearen eskubideekin eta nazioen interesak komunitate globalaren interesekin armonizatu ditzan, soberania printzipioa moldatua izan behar da". Hamar urteko tartea dago txosten hau 1995ean argitaratu zenetik Josu Jonek bere diskurtsora 2005ean ekarri zuenera, baina elkarren arteko lotura zuzen zuzena da. Baina hau ez da adibide bakarra, David Rockefeller, CFRko eta Bilderberg Klubeko bazkideark, zehaztu gabeko urtean, ondorengo hitzak esan zituen: " The Washington Post, The New York Times, Time Magazine eta beste argitalpen handiekiko zeharo eskerdun gara, zeintzuen zuzendariek gure bileretan izan diren eta beraien diskrezio promesak ia 40 urtez bete dituzten. Munduarentzako gure plana garatzea, urte horietan zehar publizitatearen fokoetara meneratu izan baligute ezinezkoa izango zen. Baina, mundua sofistikatuagoa da eta munduko gobernu baterantz abiatzeko prest dago. Elite intelektual baten eta munduko bankarien soberania supranazionala, iragan mendeetan praktikatutako autodeterminazio nazionalaren aldean hobetsia izango da zihurrenik." Hauetxek globalizatzaileen, mundialisten ideiak dira, Josu Jonek ideia hau euskal testuingurura moldatu zuen (edo moldatu zioten), baina, funtsean, oinarrian, helburua eta mamia bera dute, norabide bereruntz doaz.
Bilderberg Klubaren lehen batzarra 1954ean Oosterbeekeko (Holanda) Bilderberg hotelean burutu zen.
Ez dut esan Imazek CFR edo Bilderbergentzako lan egiten duenik, ez baitakit norentzat lan egiten duen. Halere, beste norbaiten ideiak, mezuak, zabaltzen dituenak, azken finean, beste horrentzako lan egiten du, alegia Jotajotak Munduko Ordena Berriaren alde lan egin du eta lan egiten du. Gaur egun mundu osoaz jabetzen ari den taldearentzat lan egiten du, elitearentzat. Bere nagusiek, une zehatz batean etekin gehien ateratzeko EAJ-PNVko lehendakaritzan egotea agintzea eta orain Petronorren (Repsol) lehendakaritzan egotea agintzea erabaki zutenak dira.
Besarkada bero bat, Munduko Ordena Berriaren hatzaparretan Euskal Herrian eta mundu zabalean harrapatutakoei, batez ere euskaldunentzako guantanamoetan zigorpean daudenei.
Hau Munduko Gobernu Sekretuaren egitura omen da, zeinaren baitan, Bilderberg, CFR eta beste lau erakunde eta hauen arteko harremanak agertzen diren.
2008ko BILDERBERG batzarrean esku hartu zutenen zerrenda ofiziala:
KONTROL TELEMATIKOAREN HEDAPENA: Kontrol neurri berriak emakumeen erasotazileentzat eta ustezko erasotzaileentzat
Iragan ostiralean, Españako gobernuaren Ministroen Kontseiluak, emakumeen erasotzaileei eta ustezko erasotzaileei, alegia, erasoak burutzea leporatu zaienei GPS bidezko kontrol pultserak ezartzea baimendu du. Nahiz eta guzti honek alde on bat duela ukaezina den, erasotzeagatik zigortutakoei eta salatutakoei neurri bera ezartzeak kezkatu egin nau.
Emakumeen aurka gizonek erabiltzen duten indarkeriak, betidanik kezkatu izan nau, baina azken bost edo hamar urteetan gai honek neurria nola galdu duen, nola areagotu den, ikusteak, beldurtu egiten nau. Helburu jakin batekin, nahita, gertatzea uzten den zerbaiten kiratsa dario, usteltzen eta areagotzen uzten den arazoak bezala. Emakumeen aurkako indarkeria arazo nagusi bihurtzen utzi ondoren ( zenbat erailketa behar dira gaiari errotik heltzeko? ), herritarren sentiberatasuna areagotu egiten da, herritarrak sentsibilizatu dituen arazoa, gobernuak gizartearen kontrol neurri prebentibo berriak ezartzeko erabiltzen da. Lehenik zuzenean arazoarekin zerikusia dutenekin, baina ilegalizazioa eta beste neurri murriztaileekin gertatu bezala, geroago, neurri hauek edozeini ezartzen dizkiote. Adibidez terrorismoarekin egin duten bezala, lehenik borroka armatua terrorismoa dela esaten dute, ideia hau ezartzea lortu ondoren, terrorista izateko ez dela halabearrez armak erabili behar esaten zaigu, eta inoiz arma bat erabili ez dutenak terrorismoagatik espetxeratzen hasten dira. Badakit, gai delikatua dela, baina ohartuko zarenez ez nabil txantxetan. Gauza larriena, errudunak eta ustezko errudunak kontrolatuko dituztela da. ETAkideen kasuan, oraingoz, kontrola zigorra bete ondorengo 20 urteetan izango dute, baina ostiralean Españako Ministroen Kontseiluak hartutako erabakiarekin, etorkizunean, kontrol mota hau edozein ustezko posibleri ezartzaeri atea zabaltzen dio. Gaur ustezko erasotzaile bat kontrolatzen bada, bihar ustezko terrorista bat kontrolatzeko prestatzen ari direla adierazten ari zaizkigu, eta badakizue, terrorista edonor izan daiteke, bai gizon eta bai andre, eta terrorista izateko ez da armarik erabili behar, gainera zer ez da gertatuko zuk jakin gabe ETAkoa zarela dioten epaileen erresuma ustelean?
Gizarte kontrolean urrats izugarriak ematen ari dira azkenaldian, bai Españan, bai Frantzian, bai Europan eta bai Munduan. Orain arte, metodo hauek garatzen eta beraien propaganda egiten aritu dira, dirudienez, metodo hauen hedatzea azkartzea erabaki dute. Lehenik, kontrol digitaleko neurri hauetara ohitu gaitezen, pultserak eta horrelakoak erabiltzen hasi dira. Lehenago, txakurren azal azpiko txipa, halabeharrez ezarri zuten. Bidean, txipa dun DNI digitala, gidabaimen digitala, ONA Osakidetzaren txartel digitala… datoz. Ondoren, aspalditik garatuta duten irratifrekuentzia bidezko azalazpiko txipa ezarriko digute, guztiei ezarri gainera, guztiak zerbaiten ustezko izango baikara. Eta bitartean "Gran Hermano" 10. ediziora iritsi da, zein inozoak garen, kaikuak!
Amsterdameko dirudun jendearen diskoteka batean sarrera kontrolatzeko eta ordainketak egiteko erabiltzen dute. Sartu nahi baduzu, pribilegio gisa, txakurtxoak bezala, txip! "Nos vigilan" dokumentalaren zatia.
Ez diote estutzeari utzi nahi, eta PSOE-PP tandema, askatasunaren murrizketan urrats berriak ematen ari da. Orain, hamaikagarrenez, Kode Penala erreformatuko dute, ihaz gauzatu zuten Kode Penal berria dagoeneko gogortu beharrean daude. Erreforma honetan, besteak beste "de facto"ko Bizi osoko espetxe zigorraarautzen dute. Gehienez 40 urte arteko erredentziorik gabeko espetxe zigorra, alegia 40 urteak oso osorik betetzea. Bestetik, espetxetik irten ondoren 20 urtean zeharreko kontrol neurri zehatzak, kontrol telematikoa barne.
Bortxatzaile reinzidenteekin (Mari Luz auzia, Ensantxeko bortxatzailea…) eta ETAren kide esanguratsuekin (De Juana, Parot…) "alarma soziala" pizten dute, kontrolpean dituzten komunikabide guztiekin, alegia ia guztiekin, PRISA, VOCENTO eta ZETA taldeekin. Eta Munduko Ordena Berrira garamatzan urrats faxista hau Españan eskertu, zoriondu egiten dute.
Oso kezkagarria da, hain zuzen NBEk Españako gobernuari tortura ekiditeko eta justiziaren baitako hainbat injustizia ekiditeko neurriak eskatzen dizkion astean bertan, Españako gobernuak jaramonik egin ez eta errepresio neurri berriak ezartzea. Kezkagarria eta beldurgarria oso, Rubalcaba barne ministro prestidigitadoreak, ETAkideak espetxeak betetzen jarraituko dutela esatea. Beldurgarri eta izugarria, aste batean bai, eta bestean ere, SEGIkoak izatearen akusaziopean soilik, gure herrietako gazteak atxilotzen ari direnean. Ikaragarria, gu begira egotea, ikaragarria dagoen ixiltasuna… Gaur SEGIkoa izate hutsagatik espetxera zoaz, bihar, Batasunakoa, EHAKkoa edo ANVkoa izate hutsagatik sartuko al gaituzte?
Oso hodei ilunak ikusten dira hodeiertzean, Españako estatu osoa makroespetxe berriz bete dute, betetzen ari dira eta beteko dute. Negozio haundi bat da espetxea, dirudienez makroespetxe berriak AEBetako enpresa berezi batek eraikiko ditu. Krisi ekonomikoaren lehen atzaparkaden erdian gaudenean, estaduak bankuei laguntzeari, kosmetika politikoari eta espetxe zigorrak gogortzeari ekiten dio. Eskubiderik gabeko eskubide estatuan, guztiok presoak gara, ez ahantzi, ez dugu izaterik aske haiek gabe…