2008-11-05

OBAMA, AEBetako LEHEN LEHENDAKARI BELTZA: Dagoeneko Pronostiko erdia bete da





Barak Obamak hauteskundeak irabazi ditu. Berria, berehala, inperio osoan zehar barreiatu da. Pronostiko Xumea egin nuenean, lehen lehendakari beltza izatearen gaiari, errealitatea manipulatzeko, etekina aterako ziotela aipatu nuen. Gai hau, komunikabide guztiek garrantzi gehien eman dioten gaia da, eta errealitate askoren estalkia izango da. Atzokoan, Obamak emandako garaipen hitzaldian ere, gai hau zeharka mahai gaineratu zuen. Inork AEBetako demokraziari buruz zalantzak izan baditu, zalantza hoien erantzuna, bere hautaketa bera izan dela esan zuen. Alegia, beltz bat lehendakari hautatu izana. Espejismoen garaia da, orain Obamak aurrez prestaturiko prestidigitadore truko batzuek egingo ditu, Zapaterok boterera iritsi zenean egin zituenen parekoak.

Hau gertatu eta gero, guztiak hipnotizaturik dituela, benetako aurpegia erakutsiko du. Ez du asko behar aurreko presidentea baino prestatuago egoteko, eta harek zeukan maila kaxkarrarekin egindakoak ikusi eta gero, Obamak, Bush baino maila gehiago daukanez, egingo dituenaz beldur naiz. Adibide gisa, España estatua hartu dezakegu, memoria egin, hemerotekan begiratu… eta ikusiko duzu PSOE agintean izan denean PP agintean egon denean baino eskubide murrizketa gogorragoak izan diren. PSOErekin, ZEN plana, GAL, hiltzera botatzeko politika, dispertsioa, Parot dotrina, ilegalizazioak, atxiloketa prebentiboak, justizia prebentiboa… PPrekin, Egin eta Egunkariaren itxiera, Alderdien legea… PPk norabidea jartzen duen bitartean, PSOEk norabide hori indartzeko neurriak ezartzen ditu, batez ere, Euskal herria bezelako, oinarrizko kontuetan.


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , ,

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio