2010-03-04

Brian Currin Oreretan 2010-2-25







Brian Currin abokatu eta bitartekari hegoafrikarrak hitzaldia eman du, 2010eko otsailaren 25ean, Orereta-Errenteriako Niessen Auditoriumean. Bertan, Euskal Herriko egungo egoera politikoaz eta Euskal Herriko bake-prozesua sustatzeko moduaz duen ikuspegia azaldu du. Saiatua, zuhurra, pazientzia amaiezina duena eta politikoki ez-zuzena. Ibilbide luzea egin du gatazka korapilatsuak konpontzen (hala nola Hego Afrikan, Ruandan, Ekialde Hurbilean eta Sri Lankan). Hori kontuan hartuta, eta Euskal Herriko errealitatea ongi ezagutzen duenez gero, etorkizuneko gertaerei begira argi pixka bat ekartzen digu.

Etiquetas: , , , , , , , , , ,

2009-03-13

IRAILAK 11 HORI dokumentalaren estreinaldia Oreretan

Atzokoan, martxoak 12, Oreretako Reina Aretoan Irailak 11 hori dokumentalaren jendaurreko estreinaldia izan zen. 25 lagun inguru, oso giro onean, elkartu ginen, ez zen jende asko etorri (egun horretan bertan, beste bi deialdi baitzeuden herrian) baina etorri zirenak oso harrera ona eman zioten dokumentalari. Dokumentala osorik ikusi, eta amaitu zenean dvdaren menua pantailara itzuli zenean ere ikusentzuleak exerita eta ixilik gelditu ziren, aretoko argiak piztu zituztenean ikusentzule guztiek bapateko txalo zaparrada eskeini zuten arte. Herritarrek, oso iritzi ona eman zuten dokumentalaren inguruan, eta gehienak, dokumentalagatik eta hau egiteko lan handiagatik harritu xamarrak gelditu zirela iruditu zitzaidan, ez zutela horrelakorik espero. Horixe da neri iruditu zitzaidana.


Orain, aurrera urratsak ematea tokatzen da, fitxa mugitzea, Euskal Herriko zazpi hiriburuetan ekitaldi bana antolatzea izango da hurrengo urratsa. Zure herri edo hirian emanaldi bat antolatu nahi bazenu, nirekin harremanetan jar zaitezke. Mila esker!

Harremanetarako: Joseba Leizeaga


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,

2009-03-05

El fín del letargo-Episodio 1: Proyecto Matriz-en dokumental interesgarria



El Proyecto Matriz taldeak, dokumental interesgarria sareratu du. Bertan, 2001eko irailak 11ko bertsio ofizialaren gezurrak agerian jartzeaz gain, egungo AEBetako presidentea den Obamaren itxurakeria salatu eta bere benetako izaera isladatzen dute, egungo egoera. Munduan gertatzen ari diren hainbat gatazkatan ere bere arreta jartzen dutelarik, Venezuelako errealitateari buruz eskeintzen duten informazioa bereziki interesgarria da. Bideoak, halaber, pelikula, dokumental eta liburuen gomendio interesgarriak egiten ditu. Ikusi ez baduzu, ikusi gabe utzi ezin duzun dokumentala prestatu digute El Proyecto Matriz taldekoek. Osasuna urte askoan!




e-Mulen deskargatzeko:

El fin del letargo - Episodio 1 (1 de 4)

El fin del letargo - Episodio 1 (2 de 4)

El fin del letargo - Episodio 1 (3 de 4)

El fin del letargo - Episodio 1 (4 de 4)

Etiquetas: , , , , , , , , , , , , ,

2009-02-12

Irailak 11 hori: Berriak

Irailak 11 hori dokumentalarekin loturiko bi webgune berri zabaldu ditut. Batetik, jendaurreko emanaldien berri eman dokumentalaren jarraipena egin eta gorabeheren berri emateko Irailak 11 hori Bloga, eta bestetik dokumetalaren eztabaidagunea antolatu dut, ikusleek dokumentalari eta bertan aipatzen diren gaiei buruz heuren iritzia askatasunez adierazi ahal izateko gunea.

Hemendik aurrera, dokumentalari buruzko informazioa bi gune hauetan argitaratuko dut. GOGOETAK TANTAKAk iritzi eta gogoeta plaza izaten jarraituko duelarik.

Etiquetas: , , ,