2012-11-09

Arnaldo Otegi askatu!!


Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

2012-11-07

Arnaldo Otegi askatu!!




Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

2009-03-13

IRAILAK 11 HORI dokumentalaren estreinaldia Oreretan

Atzokoan, martxoak 12, Oreretako Reina Aretoan Irailak 11 hori dokumentalaren jendaurreko estreinaldia izan zen. 25 lagun inguru, oso giro onean, elkartu ginen, ez zen jende asko etorri (egun horretan bertan, beste bi deialdi baitzeuden herrian) baina etorri zirenak oso harrera ona eman zioten dokumentalari. Dokumentala osorik ikusi, eta amaitu zenean dvdaren menua pantailara itzuli zenean ere ikusentzuleak exerita eta ixilik gelditu ziren, aretoko argiak piztu zituztenean ikusentzule guztiek bapateko txalo zaparrada eskeini zuten arte. Herritarrek, oso iritzi ona eman zuten dokumentalaren inguruan, eta gehienak, dokumentalagatik eta hau egiteko lan handiagatik harritu xamarrak gelditu zirela iruditu zitzaidan, ez zutela horrelakorik espero. Horixe da neri iruditu zitzaidana.


Orain, aurrera urratsak ematea tokatzen da, fitxa mugitzea, Euskal Herriko zazpi hiriburuetan ekitaldi bana antolatzea izango da hurrengo urratsa. Zure herri edo hirian emanaldi bat antolatu nahi bazenu, nirekin harremanetan jar zaitezke. Mila esker!

Harremanetarako: Joseba Leizeaga


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,

2009-02-24

Apartheid politikoaren gezur mediatikoak

Ilegalizazioen auzia, atxiloketen edo, polizia operazioen bidez, egunerokotasunera gordintasun osoarekin agertzen zaigunean, komunikabide guztietan lelo nagusi bat (idea fuerza) hedatzen dute, auzia Ezker Abertzalearen esku dago. Bai, estatuak bere esku dituenak eta ez dituenak, Ezker abertzalea instituzioetatik kanpo uzteko ahaleginetan erabili dituenean, orain, Ezker Abertzalearen esku dago hauteskundeetan egotea, eta kanpoan geratzea bere ardura da, alegia, bere esku dituenak eta ez dituenak erabilita ere , Estatuaren nahietara makurtzen ez bada, alperrikako ahaleginak egingo ditu. Ezker abertzalearen ardura, zerrenda "kutxatuak" ez aurkeztea, zerrenda "txuriak" aurkeztea, ETA "infernura" kondenatzea… da. Instituzioetatik Ezker Abertzalea kanporatzeko neurrira ezarritako baldintza hauek ez betetzeak, hauteskunde lehiatik, instituzioetatik, instituzioetako joku politikotik kanpora gelditzea suposatzen du, bazterketa politikoa, apartheid politikoa. Oso argi daukate, ardura Ezker abertzalearena da, eta jadanik, aurkeztu nahi izate hutsagatik D3Mko 8 kide espetxeratu dituzte. Mezua argi dago, Ezker Abertzalea egoeraren arduraduna denez, arduradunak espetxera…



Denboran atzera egin ezkero eta Ezker Abertzalearen ibilbideari so eginaz, egungo komunikabideetan ibilbide honi buruz aritzerakoan, tertuliazale edo "expertoek" esaten dutena ikus-entzutean, bizi dugun egoera justifikatzeko Ezker Abertzalearen ibilbide politikoaren karikatura patetiko bat egiten dutela ikustea bitxia da. Bitxia, Ezker Abertzaleak Madrilgo Kongresuan aurkezteari, ez omen zaiolako politikoki interesatzen, uko egiten diola diotenean. Ezker Abertzaleak instituzioetan egin duen ibilbidea, oso modu laburrean, nik ezagutzen dudan bezela, azalduko dut. Lehenik, Ezker Abertzaleak Herri Batasuna, Euskal Herritarrok, Batasuna, EHAK, ASB, EAE/ANV, D3M, Askatasuna eta hautesle plataforma guztiak, instituzioetan politika egiteko sortu zituela azpimarratzea oso garrantzitsua iruditzen zait. Borroka politikorako, herri borrokarako, baina batez ere, instituzioetan borrokatzeko. Ezker Abertzalea ez da sistemaren aurkako mugimendu bat, inoiz ez da izan. Ezker Abertzaleak, beti, bere jardunerako legedi Española bete behar izan du, joko arauetara moldatu behar izan da, nahiz eta beti jakin duen legearen zirrikituetaz baliatzen.


Herri Batasuna, Udaletxeean egon da, Aldundietan, Gasteiz eta Iruñeako Legebiltzarretan, Españako Kongresuan eta Senatuan, eta baita Europar Legebiltzarrean ere. Udaletxe eta Aldundietan presentzia handia bazuen, Gasteizko Legebiltzarra denbora luze batez ez zuen aintzakotzat hartu, nahiz eta HBren azken urteetan egoera hori guztiz aldatu zen. Madrilgo Kongresura, kredentzialak hartzera joaten ziren, oraindik konstituzioari "por imperativo legal" zin egiten oroitzen ditut, edo Jon Idigoras gorbataz erregeari gutun bat ematen. Azkeneko aldiz HB Madrilgo Korteetara aurkeztu zenekoa, ez dut inoiz ahaztuko, ezin dut. HBko diputatu eta senatariak, beraien diputatu agiriak jasotzera Madrila joan ziren, mezu garbi batekin, Madrilgo Korteetan Euskal Herriaren askatasunaren aldeko lan politikoa egiteko asmoa zutela adierazi zuten, Kongresuan eta Senatuan Ezker Abertzalearen presentzia izango zela. Alcala hotelean afaltzen ari zirela, estatu terrorismoaren eragileek tirokatu egin zituzten, ondorioz Josu Muguruza eraila izan zen, Iñaki esnaola berriz, lau balaz, oso larriki zauriturik izan zen.


Ezker Abertzaleak mezu hori, alegia, ez zaituztegu hemen nahi garbi jaso zuen. Ordutik ez da Madrilgo Korteetara gehiagotan aurkeztu. Bere ibilbide politikoan, eraso asko eta gorabehera asko izan baditu ere, HBk legeak, joko arauak betetzen jarraitzen zuen. PP jokuan sartu zenean, Alternatiba Demokratikoa, ETAren bake proposamenaren bideoa, hauteskunde kanpainan zabaltzeagatik, HBren Mahai Nazional osoa espetxeratu zuten. Baina HBk, joko arauen baitan, politika egiten jarraitzen zuen, borrokan, plangintzan, kudeaketan, eta Mahai Nazional berria sortu zen. Ondoren, ilegalizazioen lehen zurrumurruak giroan zirela, HB EH bihurtu zen, Lizarra-Garaziren garaiak ziren. Ondoren, EH, Batasuna prozesuak ordezkatu zuen, Batasunak, Ezker Abertzalearen instituzio politikarako egitura Euskal Herri osora hedatu zelarik. Hemendik aurrera, irailak 11k sortu zuen uhin totalitarioaren bultzadarekin eta Psoe-PPk sinatutako Terrorismoaren Aurkako Itunaren babespean, alderdien legea asmatzen dute. ordurarte erlijiosoki joko arauak halabeharrez bete dituen Ezker abertzalea jokoz kanpo uzteko helburuarekin, joko arauak heuren interesen arabera aldatu dituzte. Alegia, Ezker Abertzaleak bete ezin duen araua asmatzen dute, ditxosozko botere banaketa prestidigitaziozko esperpento bihurtuz. Hemendik aurrera, Ezker Abertzaleak egin dituen ahaleginak ustelak izan dira, 2006ko su etenean ASB alderdia estatuko tresneriak bere sorrera unean zapuztu zuenean ere.


Eta ez du etenik, beraz norbaitek ez badu ulertzen eskubideen ukatze hau agerian uztea zein garrantzitsua den, ulergarri da Ezker Abertzaleari "zerrenda txuriak" aurkezteko eskatzea. Baina, eskubide politikoen zapalkuntza hau, "zerrenda txuriak" aurkezten badira, ez du inork ikusten, eta nork salatuko du? Apartheid bigun horretara mugatuko zen guztia. "Zerrenda kutsatuetan" aurkeztu diren guztien ekarpena eta militantzia aipatu beharrekoak dira, egoera honen gordintasuna agerian uzteagatik espetxeratuak izaten ari direnean. Baina ez dituzte banku bat lapurtzen harrapatu, inor hiltzen, bahitzen edo jipoitzen, politika egiten harrapatu dituzte, legearen joko arauen baldintzapean hauteskunde plataforma bat eratzeagatik. D3Mren alde sinatu dugun guztiak, notaritza edo Udaletxe batean egin dugun bezalaxe, ez diskoteka batean.




DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , ,

2009-02-08

Irailak 11 hori.divx

Filmea divx formatuan sareratzen asmatu dut, azkenean, horrela kalitatez ikusi eta, nahi izanez gero, dohan bideoa kalitate osoz deskargatzeko aukera bermatzea lortuz. Aurreko egunetako eragozpenak barkatu, eta ea bideoa zer iruditzen zaizuen.


Ez duzu ikusten? DivX Web Player eskuratu Windows edo Mac


Bideoa neurri handiagoan ikusteko (600x494):
http://www.euskalnet.net/leize/irudigilea/bideoak/i11h.html

Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

2008-10-19

BIDEOA: TOLOSAN IZANDAKO ERREPRESIOA



Atzo Tolosan ertzaintzaren jarrera errepresiboa erakusten duen bideoa, ez dago eskubiderik!! Kare biziarekin ez zuten lortu eta errepreiorik gogorrenarekin ere ez dituzue Joxi eta Joexean gure bihotzetatik ezabatuko, ez horixe. Beti gure gogoan ditugulako, inkisidore moderno guzti hauen jarrera ahaztuko ez dugun bezala.

Gertakari hauek, galdera bat sortarazi dute nire buruan: hau faxismoa ez bada, zer da? Demokrazia? Gizarte eredu aske baten bila bidea egiten ez badugu, horrelakoetara kondenaturik gaude, alegia, faxismora eta demokrazira, edo faxikraziara eta demoismora.

Etiquetas: , , , , , , , , , ,

2008-10-18

MEMORIA EZIN DA PELOTAZOKA EZABATU: Ertzaintzak Joxi eta Joxeanen 25. urteurren ekitaldia pelotazoka zapuztu du




Oraingoan, Garzonen bidez estatuaren bi aurpegiak ikusteko, estatuaren bi neurriak ezagutzeko aukera izan dugu. Batetik, krimen hauek burutu zituztenetik 70 urte geroago eta trantsiziotik 30 urte geroago, frankismoaren krimenak ikertzeari ekiteko malabarismoak egiten ditu, ikerketa hau burutzeko konpetentzia bere gain hartuz. Bide batez, krisi ekonomikoaren gai nagusiari itzala eginez eta estatuan norabiderik gabeko eztabaida antzua piztuz. Krimen hoien egileek ez dute inoiz ez zigorrik jaso ez eta estatuaren jazarpenik jaso ere. Garzonek erakusten duen aurpegi hau, zintzoa balitz mirestekoa litzateke, baina zoritxarrez kosmetika hutsa da, itxurakeria.



Bestetik, erabaki hoiek hartzen aritu denean, eta bere diskurtso humanista faltsua antzezten aritu den bitartean, Joxean Zabala eta Joxi Lasa orain 25 urte, GALek frankisten estilo zaharrean bahitu, torturatu, erail eta desagertu zituzten gazte Tolosarren oroitaldia debekatzea agintzen du. Orain, lehenago egin beharrekoak egiteari ekiten dio, eta orain egin beharrekoa oztopatu, debekatu. Hauek dira Garzonen bi aurpegiak, Hego Amerikako diktadoreen aurka ekin zuenean, berriz, hemengoak ez zituen ikutzen. Zertara orain halako antzerkia?

Oso latza da Joxi eta Joxeanekin egin zutena, baina are gogorragoa da gertatutakoa memoriatik ezabatu nahia, batez ere, oraindik Pertur, Naparra eta Popo Larreren gorpuek hor nonbait desagerturik jarraitzen dutenean. Azken 30 urtetan, Euskal Herrian dakigula bost desagerketa kasu izan dira, Joxi eta Joxeanena argi izpi bat ikusi duen bakarra. Zer gertatzen da, bost desagertu direlako soilik, frankismokoen garrantzirik ez dutela? Edo agian desagerketa hauen arduradunak oraindik bizirik daudela, eta oraindik orain botere esparruetan arraina uretan bezala mugitzen direla?

Baina Garzonek EAEn morroi bikainak dituenez, agerian gelditzen da berak oroitzapenak ezabatzea agindu eta Jaurlaritzak bere matoien bidez agindua betearaziko duela. Lurperatu zituztenean, Tolosako hilerrian erakutsi zuten bortizkeria eta matonismo berarekin. Gure herriaren oroimenean bi itzal itzali nahirik. Herriak ez du horrelakorik barkatzen, ez horixe!

JOXI ETA JOXEAN GOGOAN ZAITUZTEGU!!



Hemen informazio gehiago duzu:
http://www.gara.net

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , ,

2008-09-16

Francok bezala, PSOEk ANV-EAE debekatu egin du

Faxistek izen ugari eta forma ugari izaten dituzte, baina jarrera bertsuak. 1936ko guda zibilaren ondoren, EAE debekatu eta bere hondasun guztiak lapurtu zizkioten, gaur egun oraindik itzuli gabeko hondasunak (egoitzak, dirua…). 2008ko terrorismoaren aurkako gudaren testuinguruan, debekatu eta egungo hondasunak lapurtu dizkiote, oraindik 1936ean lapurtutakoak itzuli ez dizkiotenean. Publikoki Francoren mireslea dela aitortu duen Tribunal Supremoko presidenteak, ezin zuen bere irria, bere atsegina, ezkutatu berria zabaltzen ari zen unean. Nola ausartu dira alderdi historikoa debekatzen?


Faxismoa hemen da, hau beste tanta bat da, horrela dabiltza, tantaka, urratsez-urrats Munduko Orden Berria ezartzen.

Gaur goizean, bestetik, Oreretako udaletxean EAEren taldea desegin dute eta zinegotziei udal barruan lan egitea galerazi diete, are gehiago, erabaki hau hartzerakoan EAEko zinegotziei botoa ematea galarazi die. PSOEko hauek, gehienak, herri honetara esku bat aurrean eta bestea atzean zutela etorri ziren, alegia esku hutsik. Egun, gure herriaren jabe dira, bertakoak udaletik kanpo uzteko inongo lotsarik gabe. Sosik gabe etorri ziren eta orain aberatsak dira, Buen bezala. Ez al zarete gogoratzen besoak zabalik hartu zizuen herri honetaz? Ahaztu al duzue nola etorri zineten? Egun datorzkigun etorkinen eta zuen artean alde gutxi zegoela esango dizuet, eta gu orduan ere hemen geunden, beti gu hemen! Hau ez da demokrazia, hau faxismoa da!

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , ,