2009-11-15

"911 días después" bideoa M-11 ren beste ikuspegia

Aznar, Acebes, Rajoy eta hoien lehen bertsio ofiziala, alegia, M11ko atentatuak ETAk burutu zituela zioena, gezurra zen. Rubalcaba, Zapatero, Audienci Nacional eta abarren bigarren bertsio ofiziala, alegia, atentatuak talde islamista berezixamar batek burutu zituela dioena, ez da egia. Beste gezur bat da, gezur bat beste batek estalia. Bideoan oso argi adierazia dago. Honako helbide honetan, http://www.voltairenet.org/article162563.html bigarren bertsio ofizialaren hutsuneak sakontasunean ezagutu ahal izango dituzu.

Gezur guzti hauek, Euskal Herriaren aurkako eragin nabarmena izan zuten, zuzenena Angel Berrueta eta Kontxi Satxizen etxeetan utzitako hutsunea izan delarik. Gezur guzti hauekin elikatu diren gezurtiek, ez dute kalte nabarmenik jaso.

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2009-11-14

Emir 11-M-04: Martxoak 11ko atentatuei buruzko eleberria



Irakurketa interesgarria izan daitekeela dirudi.

http://www.elemir11m04lanovela.com/

Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

2008-10-10

ALMUNIAK EZ DIO KRISIARI AMAIERARIK IKUSTEN



XX. mendean, artearen eremuan, ia beti bezala, lehen urratsa eman zen amaierarik gabeko artelanaren kontzeptua garatu zenean. Ordura arteko amaiera bikaineko artelanari erantzun gisa, artelanak ez du amaierarik eta artista uneoro artelan hau garatzen joango da, obra iraunkor bat garatuz. Benetan kontzeptu iraultzaile eta aitzindaria izan zen, eta artearen eremura, aldaketa eta askatasun gehiago ekarri zituen.

Kontzeptu hau ideia bezala indartzen joan zen neurrian, artearen eremutik at, bizitzaren beste esparru batzuetara hedatu zen. Lehena, eraikuntza eta obra publikoen eremua izan zen. Garai batean, hauen prestigioa ematen ziena, lan hauen bukaera bikaina izaten zen. Gure herrietan, obra bat hasi, bukatu, inauguratu eta erabiltzeko prest egoten zen. Hauek izaten ziren urratsak eta hau zen ordena. Gure herrietan, azken 20 urteetan edo, pairatzen ditugun obra publikoetan, hauetako urrats bat desagertu egin da, bukatzea, eta besteak ordenaz aldatu dituzte. Orain, hasteko izugarrizko erabakiortasuna, gogoa eta premia izaten dute; obra hasi, bukatu aurretik inauguratu eta gehienetan ez dute bukatutzat ematen, hilabete gutxitara, lehen egin zezaketen beste zerbait egiten dute (berriz zulatu, bukatu gabeko zerbait bukatu…). Artearen eremuko artelan iraunkorraren kontzeptua, obra iraunkorraren kontzeptua herri lanen eremura eramanez.

Bigarrena, 2001eko irailaren 11ren ondoren, George W. Bushen Terrorismoaren Aurkako Gudatik etorri zitzaigun. Afganistan eta Iraken guda abiatu, guda hasi eta gutxira, guda amaitutzat eman eta armistizio faltsu bat egin, eta gudarekin jarraitu, horrela guda iraunkorraren kontzeptua militarki egokituz. Gaur egun, guda honek 100 urte baino gehiago iraungo duela esana dute, amaiera argirik ez duela. Egoera honekin amaitzeko premiarik ez dutenetik, gainera, guda berriak sortzen hasi dira, Hego Osetia edo Pakistanen bezela.

Azken oportunista Joaquín Almunia izan da, Nazioarteko Finantza Sistemaren porrotari ez omen diola amaierarik ikusten esan du. Berriz ere amaierarik gabeko bidea, amaiera bera baino bidea indartzen duena. Lehen gauzak ondo bukatzea bilatzen bazen, orain helburua ez bukatzea da, irauneraztea. Sasifilosofia bat garatu dute, emaitzaren ordez obra garrantzitsuena bilakatzen duena, etekinak obrak berak ematen baititu (komisioak, maletinak, kontratak…), gudaren amaieraren ordez gudari garrantzia ematen diona, etekinak gudak ematen baititu (armen industria, sakeoa…), irtenbidearen ordez krisiari garrantzia ematen diona, etekinak krisiak ematen baitizkie, zerbaitetarako lehertzen dute, eta konponbidearen ordez gatazka amaigabea bilatzen duena, etekinak gatazkak ematen baititu (kontrol gizartea, estatu poliziala, salbuespen egoera…).

Munduko Orden Berriaren filosofia da, eta filosofia hau eraikitzen ari diren arkitektoak, benetako eroak dira, sadiko hutsak, ustelak eta eriak dira. Hondamendia ekarri nahi digute eta kontrol digital oso batetarako gizarte batetaruntz garamatzate. Eta dirudienez, esperpentoak ez du amaierarik, kointzidentzia? Dirudienez, halaber, artistak ahoa itxiarekin ederragoak gaude, alegia, ideiarik eman gabe, gure burutazioak, gure sorkuntza esparru askea ez dezaten gure askatasuna oztopatzeko baliatu, ez dezaten haien mesedetan gure aurka erabili.


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , ,

2008-09-26

Zapateroren mezua: Munduko Orden Berri Finantzieroa




Lanean ari naizela, ZPk NBen batzar orokorrean egindako hitzaldiaren berri izan dut. Krisi garai hauetan, "Munduko Finantza Orden Berri bat eraikitzea premiazko neurria da" esan du. Baita ere, Bushek ultimatun bidez Kongresuari eskatu dizkion salbuespen neurriei, alegia, herritarren dirua negoziotako marrazo pribatuak salbatzeko erabiltzeari, bere babes osoa eman dio. Pittinka-pittinka mozorroa kentzen ari dira, ez al dugu ikusten? Enpatxaturik edo, krisia lehertarazi dute, lehertarazi baina zertarako? Boterea kontzentratzeko, aberastasuna metatzeko, arrai handienak beste guztiak jateko. Dirua bankuetatik atera eta zulotxo batean gordetzeko garaiak itzuli direla dirudi. Oroitzen al duzue Argentinako korralitoarekin gertatutakoa?

Orain urte gutxi Al Kaedarekin beldurtu nahi izan gintuzten, orain, krisi ekonomikoarekin ikaratzen ari zaizkigu. Atzo, hain zuzen, AEBetako telebista eta komunikabideetan krisi hau "Irailak 11 ekonomikoa" bezalakoa zela esan zuten. Orduan ere, ez zuten edozein sinbologia erabili, Dorre Bikien izena, World Trade Center zen, alegia, Negozioen Munduko Gunea. Gune hau, fisikoki birrindu zuten, baina sinbolikoki ez ote zuten, munduko ekonomiaren amaieraren adierazpen erritual bat burutu? ZP diskurtsoan,finantza sistemaren eredu berri baten beharraz mintzatu da, egungoa baino xurgatzaileagoa, berak ez du esan, baina zihur hala izanen dela. Kapar edo akainen ordez, banpiroak xurgatzea bezala.

Munduko Orden Berriaren urratsak tantaka egiten ari dira, etengabeko tantaka batean, gurpil zoroa sortu eta atzoko arazoak gaurkoekin estaliz. Neurri berri bat bestearen gainean, ezaguna, ez al da?

Informazio gehiago jaso nahi baduzu:

http://crisiscapitalista.blogspot.com/2008/09/700000-o-me-cargo-el-sistema.html

http://www.argenpress.info/2008/09/ms-all-del-colapso-capitalista.html




DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2008-08-12

AURRERA BOLIE ESATEA, DELITU?

HAU EZ DA DEMOKRAZIA!! Jokaldia garbi erakutsi dute, Iñaki De Juana berriz espetxean nahi dute. Espetxean, bai, berdin du estatuaren espetxeetan edo bere etxean egotea, itota nahi dute eta aitzaki bilatzaile talde handi bat kontrataturik izango dute dagoeneko. Lehena, ongi-etorri ekitaldian dituzten bitarteko guztiak jartzea: antolatzaileen eta parte hartzaileen identifikazioa, bertan adierazitakoaren kontrola, adierazitako hau Audiencia Nazionalak aztertu eta ondoren diligentziak. Bigarrena, Falangeko pintadekin non bizi den badakitela adierazi diote, eta iragan egunetan Odón Elorza alkateak antolatutako biktimen omenaldiarekin, non bizitzea ez duten nahi, edo bertan Donostian bizi izatekotan nola bizitzea nahi duten adierazi dute. Guzti hau, abuztuan, espetxetik irten eta berehala, eta hori ez zela omenaldira joan.

Dagoeneko argi dago zein lekutan bizi garen, "Aurrera bolie!" esateagatik espetxeratu nahi zaituzten leku batean, Erregeak, harro, diktaduraren printzipioei zin egin eta izenezko demokrazia honen estatuburu izatea ez delito eta ez albiste ez den leku batean. Hau ez da demokrazia, hau logiakrazia bat da, arkume larruz mozorrotutako faxismoa.





BIDEOA KALITATE OSOZ DESKARGATZEKO
DOAKO DESKARGA ZUZENA:
http://share.fribits.com/19AYCS6Q0RTY/Demokrazi faltsua.divx

Hau ez da demokrazia. Egungo sistema, eskubide estatua, eta abarrak, erregimenaren irudi garrantzitsuenen aurrean, diktaduraren oinarriei leialtasuna zin eginez gauzatutakoa da. Haren luzapen bat. Gertaerek ez dute engainatzen, baina memoriak bai. Faxismotik, arkume larruz jantzitako faxismora nola igaro ginen jakin nahi baduzu, interesgarria izango duzu. Laister, berriz, arkume larrua kenduko dute, jada kentzen ari dira, eta zerrendak hartuta, bide ertzetara eraman nahiko gaituzte. Lehen ere egin zuten! eta munduko leku guztietan faxistek hala jokatzen dute. Erne!


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , , , , , , ,