2008-10-18

MEMORIA EZIN DA PELOTAZOKA EZABATU: Ertzaintzak Joxi eta Joxeanen 25. urteurren ekitaldia pelotazoka zapuztu du




Oraingoan, Garzonen bidez estatuaren bi aurpegiak ikusteko, estatuaren bi neurriak ezagutzeko aukera izan dugu. Batetik, krimen hauek burutu zituztenetik 70 urte geroago eta trantsiziotik 30 urte geroago, frankismoaren krimenak ikertzeari ekiteko malabarismoak egiten ditu, ikerketa hau burutzeko konpetentzia bere gain hartuz. Bide batez, krisi ekonomikoaren gai nagusiari itzala eginez eta estatuan norabiderik gabeko eztabaida antzua piztuz. Krimen hoien egileek ez dute inoiz ez zigorrik jaso ez eta estatuaren jazarpenik jaso ere. Garzonek erakusten duen aurpegi hau, zintzoa balitz mirestekoa litzateke, baina zoritxarrez kosmetika hutsa da, itxurakeria.



Bestetik, erabaki hoiek hartzen aritu denean, eta bere diskurtso humanista faltsua antzezten aritu den bitartean, Joxean Zabala eta Joxi Lasa orain 25 urte, GALek frankisten estilo zaharrean bahitu, torturatu, erail eta desagertu zituzten gazte Tolosarren oroitaldia debekatzea agintzen du. Orain, lehenago egin beharrekoak egiteari ekiten dio, eta orain egin beharrekoa oztopatu, debekatu. Hauek dira Garzonen bi aurpegiak, Hego Amerikako diktadoreen aurka ekin zuenean, berriz, hemengoak ez zituen ikutzen. Zertara orain halako antzerkia?

Oso latza da Joxi eta Joxeanekin egin zutena, baina are gogorragoa da gertatutakoa memoriatik ezabatu nahia, batez ere, oraindik Pertur, Naparra eta Popo Larreren gorpuek hor nonbait desagerturik jarraitzen dutenean. Azken 30 urtetan, Euskal Herrian dakigula bost desagerketa kasu izan dira, Joxi eta Joxeanena argi izpi bat ikusi duen bakarra. Zer gertatzen da, bost desagertu direlako soilik, frankismokoen garrantzirik ez dutela? Edo agian desagerketa hauen arduradunak oraindik bizirik daudela, eta oraindik orain botere esparruetan arraina uretan bezala mugitzen direla?

Baina Garzonek EAEn morroi bikainak dituenez, agerian gelditzen da berak oroitzapenak ezabatzea agindu eta Jaurlaritzak bere matoien bidez agindua betearaziko duela. Lurperatu zituztenean, Tolosako hilerrian erakutsi zuten bortizkeria eta matonismo berarekin. Gure herriaren oroimenean bi itzal itzali nahirik. Herriak ez du horrelakorik barkatzen, ez horixe!

JOXI ETA JOXEAN GOGOAN ZAITUZTEGU!!



Hemen informazio gehiago duzu:
http://www.gara.net

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , ,

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio