2012-11-09

Arnaldo Otegi askatu!!


Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

2009-05-05

PP-PSOE ITUN ANTITERRORISTA 2.0: Ixiltasunaren amaiera


Hauteskunde eguneko zalapartaren ondoren, datorren lehendakaria, P. Lopez alegia, eta bere taldea ixilik egon dira, Basagoiti eta bereak gizartea beraien astakeriekin beldurtzen aritu eta ari diren bitartean. Ixilik, bai, lotsagabeki ixilik, maltzurki ixilik, makiabelikoki ixilik. Esames eta zurrumurru guztiak ixiltasun honekin eta adierazpen askeren batekin elikatzen aritu dira, zer gertatuko den ez dakigu, baina zer pentsa eman digute.

Testuinguru honetan, ulergaitza egiten da, baina, helburu ezberdinekin bada ere alde guztiek heuren jarrera eta adierazpenekin, zurrumurruen beldur hau elikatzen aritu dira, aritu gara. Batzuek ixiltasunarekin, besteek probokazioarekin eta gainontzekoak, hauei erantzun nahian, baina giro hau elikatu dugu, guztiek giro bera, bateonbat gure lepotik barrezka ariko da hariak maisu gisa mugitu dituelako.

Halere, ardura nagusia egingo duenak dauka, besteak astakeriak esan gabe ixilik egon denak, egoera hau galeraztekoak eskura izan eta erabili ez dituenak, ixilik egon behar zuenari hitzegiteko esan dionak. Ardura nagusia P.Lopez datorren lehendakariak dauka, lehendakari baten ixiltasunak, nahiz eta datorren lehendakaria izan, Bushek irailak 11ean berria eman ziotenean eduki zuen erreakzioaren parekoa da. Tristeena da, hitzegin beharko lukenean ixiltzen dana, sarritan, ixilik egon behar lukenean mintzo dela. Zerbait egin beharko luketenean geldik gelditu eta geldik egon behar dutenean ekiten diotenak.



Gaur, P.Lopez eta Basagoitiren lehen irudi bat eskeini digute, esklusiba gisa faszikuloka. Datozen egunetan, Lopezek eta bere taldeak kargua hartuko dute eta orain arteko ixiltasuna zalaparta eta algara bihurtuko dute (Obama efektua), lehenengo kolpe kosmetikoak eman ondoren, Jaurlaritza berri honen benetako hatsa sentituko dugu, ekintzak, jarrerak,…benetako aldaketa. Nola eragingo digu aldaketa horrek guri?
Zein eragin izango du EAEko gizartean? EAE, Nafarroa eta iparraldearen arteko harremanetan? Eta zein eragin izango du euskal herri osoko gizartean? PNVren 30 urteak kaxkarrak izan badira ere, jakina da, bideak guatemalatik guatepeorrera egiten duela.

Etiquetas: , , , , , , , ,

PP-PSOE itun antiterrorista 2.0

Azkenaldian nahiko geldirik daukat leihotxo hau eta hautsa hartzen hasi aurretik zerbait esan nahi dut, laburra izango naiz, oraingoan denboraz eskas bainabil. Hitz gutxi oraingoan, ALDAKETA? Españolizatu nahia. BELDURRA? Une honetan guztiak beldurra zabaltzen ari dira, batzuek egingo dituztenak esaten eta gainontzekoak egingo dizkigutenak salatzen. Beldur hau gainditzen saiatzea zaila da Basagoitik ETAkideen atxiloketak %500 batean igoko direla dionean, zer esan euskaraz. Baina beldur psikologiko honi aurre egin beharrean gaude, orain arte ere ez ginen paradisuan bizi, baina aurrera egiten jakin dugu. Aurrera Euskal Herria!!


Jazartzaile berria


Itsua eta Lazarilloa.


Guztiak gustura daude.

"POSESIO" ESPAÑOLA.
ERMUAKO IZPIRITUA
JAURLARITZAZ JABETU DA.



GUTXIENEZ DATOZEN LAU URTEETAN
GURE EGUNEROKOTASUNEAN

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2009-02-08

Irailak 11 hori.divx

Filmea divx formatuan sareratzen asmatu dut, azkenean, horrela kalitatez ikusi eta, nahi izanez gero, dohan bideoa kalitate osoz deskargatzeko aukera bermatzea lortuz. Aurreko egunetako eragozpenak barkatu, eta ea bideoa zer iruditzen zaizuen.


Ez duzu ikusten? DivX Web Player eskuratu Windows edo Mac


Bideoa neurri handiagoan ikusteko (600x494):
http://www.euskalnet.net/leize/irudigilea/bideoak/i11h.html

Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

2009-01-21

OBAMAREN LEHEN TRUKOA, GUANTANAMO ITXIKO DU: Beste espetxe sekretuei buruz ixildu delarik


Aurrez idatzitako artikuluan aipatu nuen bezala, Espejismo garaian gaude, Obamak aurrez prestaturiko prestidigitadore truko batzuek egingo dituen garaian. Dagoeneko presidente karguari zin egin dio, kargua hartu du eta Etxe Xurian ostatu hartu du. Dagoeneko, komunikabide gehienek, batez ere ofizialak eta ofizialistak, Obamaren mirariaz mintzo zaizkigu eta ekarriko duen ongizatea goraipatuz dabiltza. Gaurkoan, bere lehen prestidigitadore trukoa egin du, atzo kargua hartzerakoan eta hauteskunde kanpainan zehar esandakoari jarraiki, Guantanamon burutzekoak ziren epaiketa militar guztiak, lau hilabeteren epean eteteko agindu du. Komunikabide guztiak berri hau zabaltzeaz enpatxatu egin dira, eta berriaren tiroia aprobetxatuz, ETBk adibidez, titularretan Gazako arazoa konpontzeko ere urratsak eman dituela esan du.


Ondorioa, eta komunikabideek hedatu duten mezua, Obamak kargua hartu ondorengo lehen erabakiak, aurrez Bushek utzitako arazoak konponbidean jartzea izan da, gainera tropak Iraketik ateratzen hasteko egutegia antolatzen dabilela eta abar. Alegia, munduko herritarrentzako baikortasun txute bat, baikortasun horrek sortzen duen lasaitasunak, gure arreta erakutsi nahi diguten mirari horretan jartzera gonbidatzen gaitu, eta lasaitasun horretan, soilik erakutsi nahi diguten hori ikustera mugatu gaitezke.


Bai, Obamak Guantanamo ixteko lehen urratsa eman du, baina munduan zehar barreiaturik dituzten legez kanpoko espetxeez eta hauen desagertzeaz ez du ezer esan. Itsasoan, nazioarteko uretan dauzkaten legezkanpoko itsasontzi-espetxeez beste hainbeste esan du, ezer. Guantanamo, 2001ean abiatu zuten, Afganistaneko erasoan preso hartzen zituztenak zigortzeko, 2009an ez dakigu AEBek sekretuan eta legezkanpo hedatu duen sasiko espetxe sare hau norainokoa den, baina orain gutxi arte, espetxe hoietara presoak garraitzen zituzten CIAren hegaldi sekretuek zeresan handia eman zuten munduan. Obamak, hauei buruz ere, ez du deus esan.







Gazako arazoa konponbidean jartzeko, ekialde hurbileko agintari guztiekin mintzatu omen da, Hamasekin izan ezik. Israelen interlokuzioa onartzen du eta Palestinakoa zatitu, soilik Bushen lagun den Mahmud Abbasen Palestinar buruzagitza onartzen du, Hamasena baztertzen duen bitartean. Horrelako hasierarekin, ez du arazoa konponbidean jarriko duen inongo itxurarik, bestelakoan ez lukelako gatazkaren alde bat baztertuko, Hamasekin egin bezala.

Guantanamo ixtearen alde nago, noski, baina horrek eklipsatzen duen errealiatea erakustearen alde ere.
ESPETXEAK APURTU!!


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , , , , , , ,

2008-11-11

GAUR IÑAKI DE JUANA, BIHAR GU? Aurrera bolie idaztea delitu




Iñaki de Juana espetxetik irten zenean, egin zioten ongi-etorri ekitaldian irakurri zen epailearen ustez berak idatzitako agiri bat irakurri zuten. Agiri horretan, "Aurrera Bolie" esamoldea agertze hutsa, Iñaki de Juanaren aurka abian zen sorgin ehiza areagotu zuen. Ez diote atsedenik eman. Berak, dirudienez, Ipar Irlandara emigratu du, guztia legearen baitan, eta hemen jasan behar zituenak aurreikusita, ulergarria da. Azken kapitulua, Velasco epaileak gaur, nazioarteko Iñaki De Juanaren aurkako bilaketa eta atxiloeta agindu duenean idatzi du. Españako justiziaren esperpento berri baten aurrean aurkitzen gara, astiro aztertu dezagun.

Audiencia Nacionaleko Velasco epaileak, Iñaki De Juana Audientzia Nacionalera deklaratzera deitu zuen, ea agiri hori berak idatzi zuen ala ez argitu zezan. Agiria bera delitua izango balitz bezala, alegia Txomin Iturbe aipatzeagatik eta "Aurrera Bolie" idaztea delitu izango balitz bezala. Berriz ere idazteagatik, arraioa!, ni ere idazten ari naiz, zihurrenik zuk ere idazten duzu, idazten dugunak asko gara. Debekaturik al dugu hainbat esaldi idaztea? Idazteagatik zigortuko al gaituzte?

Lopez Aguilarrek, Justizia ministro izandakoak, argi eta garbi adierazi zuen, inputazio berriak eraikiko zituztela, inputazioen eraikuntzaren burbuila beldurgarri hau sortuz. Epaileak, dirudienez, argi dauka, idatzi xume bategatik Irlandatik deklaratzera etortzeko agindu baizuen. Preso ohiak, bere abokatuen bidez, epaileari, berak ez zuela agiria idatzi, bideokonferentzia bidez deklaratzeko prest zegoela eta ez zeukala Españara itzultzeko inolako asmorik, jakinarazi dio. Alegia haren galderei erantzuteko prest agertu da, baina ez haren azpikerietara makurtzeko prest.

Inork irudikatzen al du, idazteagatik Interpol atzetik edukitzea? Eta Ipar Irlandako gobernuak, halako arrazoi ahulengatik atxilotuko al du? Eta atxilotzen badute, iritsiko al dira Euroagindu bat edo estradizio bat erabiltzera, konbenientziko delitu bilakatu den idatzi xume bat idazteagatik?

Lotsagarria da horrelako jokabideari justizia deitzea, esperpentoa ere ezin zaio deitu, Valle Inclánekiko begirunez, hau justizia bada, orduan, hau ere demokrazia izango da.

Ez da bukatu…

Informazio gehiago:

http://www.gara.net/azkenak/11/

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,

2008-10-28

ATXILOKETA PREBENTIBOAK: Eskubiderik gabeko eskubide estatuan



Garai ilunetan, kontzeptuak iluntzea ezinbestekoa da herritarren pentsamoldea ilunpean edukitzeko. Gaur Nafarroan, ETAren komando bat osatzearen akusaziopean, beste lau gizalagun atxilotu dituzte. Rubalcaba, barne ministrariak, prentsaurrean prestidigitadore baten gisan agertu denean, atxiloketari buruzko xehetasunak ematerakoan, operazio prebentiboa izan dela esan du, lau atxilotuek oraindik eratu gabeko ETAren komando bat osatzen zutela. Arma pare bat eta lehergailuak egiteko gaiak, eta abarrekoak aurkitu dizkietela, ekintzarako prest zeudela baina ekin aurretik atzematea lortu dutela.


Hasieran kontzeptuak iluntzen saiatzen ari direla aipatu dut, eta horretaz ari nintzen. Prebentzioa ez da inori oraindik egin ez duen zerbait egin nahi izatea leporatzea, prebentzioa, inork horrelako ezer egin behar ez izatea da. Prebentzioa, arazoa errotik konpontzea da, prebentzioa ez da arazoa usteltzen utzi eta sintomak ez gertatzeko ahalegin guztiak egitea. Prebentzioa, gaixotu aurretik egin behar da, behin gaixotasunak hartuta egonda, lehenik osatu egin behar da, arazoa konpondu; eta orduan bai, orduan prebentzioari ekin, eta arazoak ez sortzeko baldintza berri eta prebentiboak eratu. Ezinezkoa da, AEB, Naziek, eta beste askok egin bezala, beste herri baten ustezko mehatxua dela eta herri horren aurkako eraso militar eta guda prebentiboak egitea. Prebentzioa, arazo horiek sahiesteko beharrezko begirunezko politikak gauzatzea litzateke. Ezinezkoa da, halere, egin ez duzun delitu bat egin nahi izatea uste izateagatik, epaitua eta zigortua izatea, ezinezkoa da justizia prebentiboa egitea. Prebentzioa, orainarteko gizarte eredu faltsu eta ustelak alde batera utzi, arazoen iturri baitira, eta berdintasunean bizi den gizarte aske eta partehartzailea eratzea da.

Beldurra ematen du, nahi dutenerako, egiten duten prebentzio kontzeptuaren erabilpen maltzur eta okerra ikustea. Beldurra, nola lotsa izpirik gabe, gure muturren aurrean gauza hauek botatzen dituzten ikusi, eta egoerara nola ohitutzen ari garen ikusteak. Nola insensibilizatzen ari zaizkigun ohartzean dar-dar egiten dut. Beldurra, gure muturren aurrean lapurtzen ari zaizkigula ikusten dugunean, gure aurpegira lapurtzen aritu zaizkigula, lapurtzen ari zaizkigula, lapurtuko digutela esaten ari zaizkigunean, izua sentitzen dut.

Prebentzioa, arazoak gertatu aurretik, ez gertatzeko neurriak hartzeari esaten zaio; ez arazoak dituzunean, arazo hoietatik eratorritako gauzatu gabeko arazoei aurre egiteari. Tortura sahiesteko neurri prebentiboak hartu ordez, justiziaren joku arauak gaindituz, "Terrorismoaren aurkako borrokan" helburuak lortzeko prebentzioa erabiltzen dute. Ez sendatzeko, gaixorik jarraitzeko. Hauxe da Munduko Ordena Berriaren sasifilosofia, sendatu ordez, amaierarik gabeko gaixotasunaren paradisua.

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , ,