2012-11-07

Errausketarik? Ez, eskerrik asko!!




Etiquetas: , , , , , , ,

2009-11-16

AHT bat nola egin (10 urratsetan)



Humore pixka bat, zergatik ez? (Kopiatu eta zabaltzeko baimena duzu)

AHT eta egitasmo txikitzaile eraldatzailerik EZ!

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2009-01-12

ARRASTO KIMIKOAK: Oreretan fumigazioek hodeitza zulatu dute

Gaur arratsaldean, Oreretan, hodeitzan zulo bitxi bat agertu da, erdian hodei kimiko bat zuelarik. Egun osoan hegaldi ugarik gure zerua zeharkatu dute, batzuek benetako garaiera behekoak. Hegazkin hauek utzi dituzten arrastoak, ohizkoak baino nahiko zabalagoak dira.







Ordu batzuek igarota, zuloa ixten joan da. Orain arte, horrelako zulo bat argazkietan soilik ikusia nuen, eta gaurkoan zeruan ikusi dudanean, aurrez argazkian ikusitakoarekin identifikatu dut.









Sarean fenomeno honen beste adibide batzuek aurkitu ditut.









Baita arrasto kimiko (chemtrail) hauen inguruko xehetasun batzuek.


Fumigatzen dabiltzan OTANeko hegazkinen barrukaldea

Arrasto kimikoek zeruan barreiatzen duten zuntza (2005ekoa)

Arrasto kimikoek zeruan barreiatzen duten zuntza (2008ekoa)

Oraindik lurruna dela uste al duzu? Oraindik kondentsazio kontuekin al zabiltza? Begiratu zerura, gora, eta ikusi nola goitik behera zerbait isurtzen ari zaizkigun. Goitik, behera.


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , ,

2008-12-23

ARRASTO KIMIKOAK: Chemtrails Euskal Herrian-Orereta (01)



Oreretan, 2008ko abenduaren 22an ateratako argazkiekin bideo bat gauzatu dut. Fumigazioak ez du etenik, eta egunetik egunera areagotuz doa. Zertan dabiltza OTANeko hegazkin militar horiek egunero egunero gure zeruetan? Zer egiten ari zaizkigu?

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , ,

2008-11-09

GURE ZERUETAN ZER EGITEN ARI DIRA?





Egunero, egunero, gure zeruetan dabilen hegazkin flotak uzten ari zaizkigun arrasto kimikoak izugarri areagotu dira. Atzokoan, zerua lerro parekidez estaltzen aritu dira, etengabean. Ez dakit, benetan zer gertatzen ari den, informazio kontrajarri asko baitago, ni ezaugarri zehatz batzuetaz ohartu naiz:

1) Fenomeno hau, orain 15 urte ez zegoen.

2) Fenomeno masiboa da (gau eta egun dabiltza).

3) Fenomeno sistematikoa da.

4) Eta egunetik egunera areagotuz doan fenomenoa da.

5) Hegaldi eta ibilbide bitxiak dituzten hegazkin zehatz batzuek sortzen dute fenomeno hau, nahiko garaiera baxuan gainera.








EZ DA LURRUNA!!
HAUTS ANTZEKO ZERBAIT DIRUDI!!
BA AL DAKIZU ZER DEN?
EZ AL DIZU KEZKATZEN?

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,

2008-10-26

ARRASTO KIMIKOAK: Fumigazioak areagotzen ari dira




Argazki hauetan, hegazkin "eskoltak" formazio militarrean. Lekua: Bianditz.

Egun hauetan, zeruak oskarbi behar zuen, baina, hodei faltsuz beteta agertu zaigu, batez ere hirien gainean. Hegazkinak, etengabe aritu dira, behin eta berriz leku berdinetatik igaroz. Gaurkoan, zerbait oso berezia ikusi dut, arrastoa uzten ari zen hegazkin baten aurretik, beste bi zihoazten, pixka bat ezkerrera, norabide eta garaiera berean, eta formazio militarrean. Eskolta hegazkin hauek, neurritan ere atzekoaren berdinak ziren, baina hauek ez zuten arrastorik uzten. Ikus gaurko argazki hauek:




19:46 Begiratu ezazu, eguzkia argazkiaren ezkerrean dago, hartu
mendiaren tontorrak erreferentzi gisa.



19:54 Ez dira hodeiak. Nahiz eta hala iruditu. Oroitzen zara
eguzkiaz, ezkerrean jarraitzen du, argazkitik at. Aurrean duzuna,
arrasto kimikoetan eguzkiak sortzen duen islada da.



19:54 Gaur zeruak oskarbi egon ordez, arrasto kimikoz beteak egon
dira. Isladak eguzkia dirudi, oroitzen duzu eguzkia non zegoen?



20:06 Ezkerrean, noski!

Orain, Bianditz mendiaren (Oiartzun) magaletik, 360ºko bira emango dugu. Iparraldetik hasi eta ekialderuntz, ordulariaren horratzen zentzuan. Ohar zaitezte, nola nahiz eta zeru osoan arrasto kimikoak ugariak izan diren, herriguneen gainean askoz ere ugariagoak.



Iparraldea









Azken argazki hauek, erabiltzen duten patroi linealaren lekuko dira. Lerro parekideak osatuz, sare modukoak osatzen dituzte. Ezin izan ditut lerro parekide guztiak argazkian sartu, nahiko altuera gutxian botatzen baitituzte arrastoak. Sistematikoki egiten duten beste detalle bat ere harrapatzea lortu dut, azpimarraketa. Behin eta berriz, lehen utzitako arrastoaren gainean, arrasto berriak uzten dituzte.



Lerro parekideak. Goiko argazkiko bi lerro parekideak egin eta
denbora gutxira, hirugarren lerro parekide bat egiten (behekoan).






Azpimarraketa: behin eta berriz, leku berean arrasto
kimikoak uzten dituzte.






Oso arrasto bitxiak uzten dituzte.

Hemen informazio gehiago aurkituko duzu:

http://chemtrails.foroactivo.com/ARTICULO-CHEMTRAILS-h2.htm

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,