OBAMAREN LEHEN TRUKOA, GUANTANAMO ITXIKO DU: Beste espetxe sekretuei buruz ixildu delarik
Ondorioa, eta komunikabideek hedatu duten mezua, Obamak kargua hartu ondorengo lehen erabakiak, aurrez Bushek utzitako arazoak konponbidean jartzea izan da, gainera tropak Iraketik ateratzen hasteko egutegia antolatzen dabilela eta abar. Alegia, munduko herritarrentzako baikortasun txute bat, baikortasun horrek sortzen duen lasaitasunak, gure arreta erakutsi nahi diguten mirari horretan jartzera gonbidatzen gaitu, eta lasaitasun horretan, soilik erakutsi nahi diguten hori ikustera mugatu gaitezke.
Bai, Obamak Guantanamo ixteko lehen urratsa eman du, baina munduan zehar barreiaturik dituzten legez kanpoko espetxeez eta hauen desagertzeaz ez du ezer esan. Itsasoan, nazioarteko uretan dauzkaten legezkanpoko itsasontzi-espetxeez beste hainbeste esan du, ezer. Guantanamo, 2001ean abiatu zuten, Afganistaneko erasoan preso hartzen zituztenak zigortzeko, 2009an ez dakigu AEBek sekretuan eta legezkanpo hedatu duen sasiko espetxe sare hau norainokoa den, baina orain gutxi arte, espetxe hoietara presoak garraitzen zituzten CIAren hegaldi sekretuek zeresan handia eman zuten munduan. Obamak, hauei buruz ere, ez du deus esan.
Gazako arazoa konponbidean jartzeko, ekialde hurbileko agintari guztiekin mintzatu omen da, Hamasekin izan ezik. Israelen interlokuzioa onartzen du eta Palestinakoa zatitu, soilik Bushen lagun den Mahmud Abbasen Palestinar buruzagitza onartzen du, Hamasena baztertzen duen bitartean. Horrelako hasierarekin, ez du arazoa konponbidean jarriko duen inongo itxurarik, bestelakoan ez lukelako gatazkaren alde bat baztertuko, Hamasekin egin bezala.
Guantanamo ixtearen alde nago, noski, baina horrek eklipsatzen duen errealiatea erakustearen alde ere.

Etiquetas: Atxiloketa prebentiboak, Europar Batasuna, faxismoa, Gaza, Gizarte kontrola, hegazkinak, I-11, illuminati, Israel, kontrola, Munduko Orden Berria, NBE, NWO, Obama, Palestina, sionismoa, tortura












































