2012-11-24

Españak estutzen gaituelako… INDEPENDENTZIA!!


Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2012-11-12

Gure bidea, gure argia, gure izarra…


Etiquetas: , , , , , , , , , ,

2012-11-10

AHT bat nola egin (10 urratsetan)


Etiquetas: , ,

Nere oroitzapena


1983
1983ko ekainaren 21eko gaueko ordubiak edo hirurak izango ziren, lo nengoen, halako batean amaren ahotsa entzuten hasi nintzen, “Joseba esnatu, Joseba esnatu…”, begiak zabaldu eta polizia españolaren plaka bat besterik ez nuen ikusi nire begien aurrean, nire begietatik hamar zentimetroetara. Poliziaren bi inspektore ziren, atxiloturik nengoela esan, eskuburdinak jarri eta, nire gurasoak lasaitzen saiatzen ari ziren bitartean nire gauzak mihatzeari ekin zioten. Etxetik, une horretan egiten ari nintzen borroka armatuaren aldeko marrazki baten zirriborroa (marrazkilaria naiz) eta hau egiteko erabiltzen ari nintzen materiala (Euskadi ala hil liburua eta ETA erakundeko argitalpen bateko argazkia) eraman zituzten. Gurasoei ezer txarrik gertatuko ez zitzaidala esan, atea itxi eta igogailu barruan ginenean, txaketa jaso, pistolak erakutsi eta txorakeriarik ez egiteko esan zidaten. Autoan sartu eta lehen itaunketa hasi zen, honela jakin nuen Oreretako PSOEren egoitza barrura sartu eta puskatzea leporatzen zidatela.

Donostiako Gobernu Zibileko komisaldegiaren eskaileren aurrean, autoa frenazo nabarmen batekin  gelditu eta komisaldegi barrurantz eraman ninduten. Ateak zabaldu eta, poliziaz betetako pasillo luze bat aurkitu nuen, alde banatara jarriak, uniformedunez eta paisanozkoez osatutako pasillo zaratatsu etaoldarkorra aurkitu nuen. Txaloka hasi ziren, “plas, plas, paliza, paliza…plas, plas, paliza, paliza…”, ni pasillo horren erditik igarotzen ari nintzenean, tarteka batek “como le van a poner el culo a este rubio en Martutene” edo “vaya noche nos están dando estos hiijos de puta de Renteria” bezelakoak botatzen zituen. Ongi etorri izugarria izan zen, beldurgarria benetan. Ondoren Brigada AT plaka zuen bulegora sartu ninduten eta itaunketa hasi zen. Beraiek, lehenik marrazkiari eta marrazkia egiteko nuen gaiei buruz galdetzen hasi ziren. Pasaportean beste aldera sarritan joaten nintzela ikusi zutela eta horrelakoekin hasi ziren, niri leporatutakoa gauza txikia zela eta zerbait garrantzitsuagoa esaten banien libratuko nindutela. Zertarako joaten nintzen horrenbeste beste aldera galdetzen zidaten eta nik haginlariarengana joaten nintzela erantzuten nien. Marrazkiari buruz ere, asko galdetu zidaten, ea zergatik egiten nuen horrelako marrazkia, ez zuten ulertzen zertarako egiten nuen. Ez dut oroitzen nola erantzun nien, baina azkenean itauntzen ari zitzaidan polizietako batek, orri txuri bat eta arkatz bat eman zizkidan eta bere buruaren erretratua egiteko eskatu zidan, beraiek bitartean itaunketarekin jarraitu zuten. Une hau, itaunketetan lasaiena izan zen. Ondoren leporatzen zidatenaz galderak egiten hasi zitzaizkidan, nik , presioaren aurrean, niri leporatzen zidatena onartu nuen, baina, kanuto batzuek erre eta garagardo batzuek erre ondoren izan zela eta beste parte hartzaileei buruz galdetzen zidatenean, ez nintzela inor ezagutzeko gai esaten nien, itsu-itsuan puskatzera sartu nintzela. Ziega inguruetatik eta ziega barrutik atxilotuta zeuden beste lagun batzuekin elkar ikusi ahal izan genuen, ez nengoen bakarrik. Itaunketak, gogorrak izan baziren ere, soilik presionatua izan nintzen, ez ninduten beste kide batzuek bezela egurtu. Niri leporatzen zidatena onartu ondoren, polizien aurrean deklaratu nuen. Hurrengo egunean abokatuaren aurrean deklaratzerara eraman ninduten (komisaldegian bertan), abokatua Alvaro Reizabal zen, inkomunikatuta nengoen. Poliziak lehen galdera egin zuenen, abokatuak keinuka ezetz esaten zidan, nik aurrez deklaratua ukatzeko esaten ari zitzaidala ulertu nuen, gerora jakin nuen ez deklaratzeko esaten ari zizaidala. Poliziari guztia ukatu nion, aurrez onartutako guztia. Gau osoa ziegan igaro behar izan nuen eta hurrengo egunean epaitegira eramango gintuztela esan zidaten.

Epaitegira, furgoi zelular handi batean binaka esposaturik eraman gintuzten. Donostia erdialdean, epaitegira hurbiltzen ari ginela, furgoian zaintzen gintuzten polizietako batek, oihuka hasi, metralletari aseguroa kendu eta gu enkainonatuz banan bana furgoitik atera eta kalean bertan hilko gintuela eta horrelakoak oihukatzen hasi zitzaigun.

Epaileak atxilotu guztiak aske eta kargurik gabe utzi gintuen.

Atxiloketa hau, horrelako ekintza batengatik Lege Antiterrorista aplikatu zen lehen aldia izan zen. Hamazazpi urte nituen.

1997
1997ko Urriak 1

Orereta, Arkaute, Madril, ez dago eskubiderik!!
Nire gertakizuna, otsailaren 7an hasten da, goizeko hamaikak eta hogeiretan nire etxeko txirrina entzuten dudanean: din, don! Une horretan, nire makintox ordenagailuarekin automobilistaren gida baten diseinu berria egiten ari naiz; lanean, lasai lasai – zein bitxia, ez dut inoren bixitarik espero eta esneketaria duela 20  minutu egona da, saltzaileren bat izango da –. Hau harridura, atea ireki eta etxeko zurubi guztia paisanozko eta uniformedun ertzainez beteta ikusten dudanean. Etxean bakarrik aurkitzen naiz, atxiloketa agindua eta beraien burua identifikatzen duen plaka erakusten dizkidate.

Bart Oreretako Bake Epaitegiaren aurka buruturiko erasoan parte hartzea leporatzen didate. Eraso honetan, hainbat ezezagunek aipaturiko epaitegia erre zuten, ondorioz, bertan aurkitzen zen langile bat erreduraz zauritua izan zelarik.

Akusazioa gogorra da, karguen zerrenda ordea beldurgarria: terrorismo, colaboración con banda armada, estragos, atentado, tenencia de explosivos… Agindua Madrilgo Entzutegi Nazionaleko bigarren epaitegiak igorria da. Eskuburdinez eskuak lotzen dizkidate, nahiz eta ihes egiteko asmorik ez dudala adierazi. Bi ordu luzez, nire intimitatearen bortxaketaren lekuko bihurtzen naiz, nire gauzetan mihatzen ari diren ertzainak eta hauek diotena idazten duen epaitegiko idazkari batekin batera. Nire etxetik, hainbat marrazki, ajenda guztiak, pegatina bat, egutegi bat, eguneroko bat, gogoeta eta idazki intimo eta pertsonal guztiak, hamabost urte izango nituela istilu egun baten ondoren kalean botata aurkitu nuen balazorroa eta ordurarte lanean aurkitzen dan nire makintox ordenagailua, bere xagu, tekladu, monitore eta optikoen lektore eta guzti, eramaten dituzte. Ni berriz patruila auto batean sartu eta Oreretako kaxernara naramate. Bertako ziega batetara sartu eta biluz erazten didate, ziegan ordu parea eduki ondoren berriz patruila autoan sartu eta  nora naramaten esan gabe, Oreretatik urrutirako bidai batean murgildurik aurkitzen naiz.

Arkautera iritxi eta, trafikoko egoitzeko ziega baten barrura sartzen didate, bigarren aldiz biluztera behartzen nautelarik. Une gutxira, lehen itaunketa. Ziegatik ateratzen didate eta beste ziega zabalago batetara sartu, eta bertan aurkitzen dan aulki batean hormari begira exertzeko esaten didate. Ziega honek beste ziega batekin lotzen duen ate bat dauka, eta bertatik, nik ikusi gabe, interrogatzen didaten ertzainak sartzen dira. Oso itaunketa luzeak egiten dizkidate, hiru egunez eta hiru gauez ia lorik egin gabe. Etengabeak izaten dira, eta amaigabeak egiten zaizkit. Hormari begira uneoro, egunez aulkian exerita gauez berriz zutik, ezin posturaz aldatu ezta atzera begiratu ere. Galderak, gezurrak, irainak eta mehatxuak egiten dizkidaten ahotsak, garraixiak, hauek egiten dituztenen urratsen eta mugimenduen hotsak besterik ez ditut entzuten. Tarteka, batek eskua erakusten dit horman ipintzen duenean, bestela horma bakarrik ikusten dut.

Nik, egun hartan egin nuena esaten diet, ez dudala zerikusirik leporatu nahi dizkidaten akusazioekin, eta beraiek nik egin ez nuena esatea nahi dutela. Orduan, edo mehatxuka hasten dira, edo irain gogorragoak esaten dizkidate, edo ta nekatuko naizela, espetxean ustelduko naizela… Kode penala erakutsiz, zenbateko zigorra jasoko dudan esaten didate. Halako batean, espetxean euskal preso politiko bat hilik agertu dela esaten didate eta egia dela ikus dezadan biharamonean prentsa errekortea erakutsiko didatela, eta hala egingo dute. Pringao bat naizela, Herriko Enparantzan argazkia ipini eta ni bitartean espetxean ustelduko naizela. Neskalagunik dudan galdetu eta nik ezetz esaten dietenean, barrez hasi eta Amnistiaren Aldeko Batzordetakoek “bis a bis” etarako neskaren bat jarriko didatela diote. Kolaboratuz gero, zigorra murrizteko aukera izango dudala eta horrelakoak esaten dizkidate.

Itaunketa bat eta bestearen artean, ziegara eramaten didate. Hau gertatu aurretik, azken galderak egiten dizkidate memoria ondo freskatu dezadan, ondorengo itaunketan hauek izango dira lehen galderak. Nik, interesatzen zaien ezer esaten ez dudanez, guardia civil bezala aurkezten dizkidaten bi morroiren eskuetan uzten didate, ea hauekin erantzun berak emango ditudan, hauek beraiek baino metodo gogorragoak darabiltzatela esanaz. Ustezko guardia zibilek aurretik egindako galdera berberak egiten dizkidate, batek besoa erakusten dit horman ipiniaz, bere mahukaren kolorea ikus dezadan, berdea da. Ni dardarka hasten naiz, nire beldurra agerian utziaz, baina behin eta berriz, nik egindakoa esaten diet, errugabea naizela eta guzti honek nahasketa baten ondorioa izan behar duela. Barrez hasten dira, antzerkia amaitu da, berriro itaunle guztiak daude, lau edo. Beraiek izenak jakin nahi dituzte, nik ez dakizkidan gauzak esatea.

Larunbat goizean, une batez Gasteizko kaxernara eramaten didate, bideoz fitxatu ahal izateko. Eguraldi zoragarria egiten du kanpoan. Arkauten berriz hatzmarkak hartzen dizkidate. Itaunketekin jarraitzen dute, presioa areagotuz. Nik behin eta berriz historio bera esaten diet, gurasoen etxean bazkaltzen aurkitzen nintzela, baina beraiek autoinkulpazioaren bila dabiltzanez asko haserretzen dira. Nik gainera, egun horretan, bazkalorduan, nire aitarekin hitzegindako elkarrizketa baten berri ematen diet hitzez hitz oroitzen naizen elkarrizketa, beraiek nire aitarekin konprobatu dezaketen elkarrizketa. Honen aurrean, nire senideak atxilotuko dituztela, ni izan ez banaiz nire anaia izan dela eta horrelakoak esaten dizkidate. Gaur egunerarte oraindik ez dute nire aitarekin elkarrizketa  hori eduki nuen egiaztatu, eta beranduagoko itaunketa batean nire gurasoekin hitz egin dutela eta oraindik nire egoera okertzea baino ez dutela lortu esaten didate. Nire bizitza pertsonalari buruzko dato ugari jaso zituztenez, nire etxearen mihaketan eramandako idatzi eta gogoeta intimoei esker, niri buruzko izugarrizko astakeriak esaten dizkidate, burua nahasi nahian.

Espetxean ez dudala ordenagailua erabiltzeko aukerarik izango behin eta berriz errepikatzen didate. Ziegan nagoela, gauez ez didate lorik egiten uzten. Lehen gauean, ateko leihatilarekin eta pistola batekin ibili ziren zaratak ateratzen. Tarteka ostiko bat atean, tarteka gorrotoz betetako bi begi kaputxa baten atzetik begira. Bihotz taupadak zaldi baten laisterka dirudi.

Larunbat gaueko itaunketen ondoren, konturatzen dira edo niri hala iruditzen zait, nik, egindakoa baino beste ezer ez diedala esango. Orduan, tentela naizela egin ez dudan marroi bat jaten badut, ergela naizela, esaten didate. Hausnartzeko, baina beraiek denbora galtzeaz haspertu direla. Trikimailu ugari erabiltzen dituzte lurjota uzteko asmoz, egin ez nuena onartu dezadan. Bi aukera eskaintzen dizkidate: bata, beraiei ekintza horretan parte hartu zutenen izenak (neronek ez dakidan zerbait, beraz gezurra) esatea eta honela zigorraren gutxitzea lortzea. Bestea, literalki, nik marroia jatea. Ondo hausnartu ondoren, hirugarren aukera bat falta dela esaten diet, hain zuzen, behin eta berriz aipaturiko errugabetasunarena eta nik aukera hau hartzen dudala. Denetarik entzun behar izaten dut. AABetako abokatuak hartuz gero, tratu txarrak salatzera behartuko didatela esaten didate, eta itaunle batek, horrelakorik salatuz gero, berak espetxera gutun bat igorriko didalaren mehatxua egiten dit.

Igandean, egunean zehar egiten dizkidaten itaunketetan, azkenik errealitate honetaz jabetu direla dirudi. Une honetara iritxita, deklarazioaren prestakuntzan laguntzen didate, ordurarteko jarrera zeharo aldatuz. Ez didate zer esan behar dudan esaten, nola esan behar dudan baizik. Egun horretan egindakoak oroitu eta zuzen adierazteko, honela epailearen aurrean sinesgarritasun gehiago izan dezadan. Azken itaunketa hori, nire deklarazioaren entseiu bat egiteko erabiltzen dute. Arratsaldean deklarazioa hartzen didate. Nire gurasoek jantziak sartu dizkidatela eta nahi badut dutxa bat hartu dazakedala. Ondoren ziegara. Gau horretan Madrilera eramango didatela esaten didate.

Gutxi gora behera, gaueko laurak arte, bost minutuero atejoka aritzen dira. Leihatilla ireki, gorrotozko begiekin behatu, eta atean danbatekoa, halaber, atea irekiko duten plantak egiten dituzte. Horrela une guztia, izugarrizko tentsio unea. Hurbiltzen ari dela entzuten dudanean, bihotz taupadak biderkatu egiten dira, eta haren itzala ateko zirrikitutik ikusten dudanean, berrokatu. Berriz leihatilla itxi eta oraindik bertan jarraitzen du, itzalak hor darrai, geldirik, kolpe parea burnizko ateari eta poliki poliki urrutiratu egiten da. Begiak itxi eta bost minutuko lasaitasuna izango dut. Egunez kartzelero lanetan ari ziren brigada movil-eko bi ertzainen eta swat-eko beste bien tratoa zuzena izan da ordea.

Halako batean, ziegako atea irikitzen dute, txamarra ematen didate jazteko, eskuburdinak jarri eta despliege azkar batean autoan sartzen didate, beste automobila atzetik. Hiru orduren buruan Madrilen aurkitzen naiz, Entzutegi Nazionaleko autoendako sarreran. Orduan, kopiloto gisa zijoanak, honelaxe mehatxatu zidan: "Te vimos el otro día en el recibimiento de ese preso, alejate de esa gente, pues la proxima vez no vamos a ser tan complacientes", omplacientes esan zuen. Minutu bat baino gutxiago irauten du polizia espainiarraren eskuetan uzteak. Tramite hutsa, eskuburdinak aldatu, haiek nota bat sinatu, eta ni, fardela, besteen esku uzten dute. Itaunketa guztietan, Mirandatik behera besteen esku izango zara eta horrelakoak esaten zizkidaten beldurtzeko asmoz.

Audiencian ere, isolaturiko ziega batean aurkitzen naiz, baina Arkauten ez bezala, hemen alboko ziegatan beste presoak entzuten ditut. Soinu hoieri esker, atxiloketan ni bakarrik egon naizela ohartzen naiz. Orduak ematen ditut besteen solasaldiak entzuten, nire ahotik berriz ez da hotsik irtetzen. Epailearengana eramaten didate eta haren bulegoan, bera, fiskala eta ofiziozko abokatua aurkitzen dira. Inpresionaturik aurkitzen naiz. Fiskalak galdeketa egiten dit eta nik erantzun egiten dut, ertzainen aurrean bezala nire errugabetasuna aldarrikatuz. Fiskalak inkomunikazioa beste egun batez luzatzea eskatzen du, ahotsezko eta ikustezko errekonozimendu rueda bat egiteko. Abokatuak, ez du  deus esaten eta berriz ziegara naramate. Ordu baten ostean, ajente judiziala epailearen erabakiarekin etortzen da: fiskalak eskatu bezala, inkomunikazioa egun batez luzatu eta Carabanchelen sartzeko agindua luzatzen du. Arratsaldeko bostak edo seirak arte ziegan edukitzen didate. Ondoren, ziegatik atera, eskuburdinak hestu lotu eta berriz bakarrik, poliziaren furgoi zelular batean sartu eta izugarrizko sirena hotsen artean, ziztu bizian Carabancheleraino. Espetxera sartu eta beste presoekin ipintzen didate, itxaron ziega zikin batean, geroago ingresos-en nagoela jakingo dut.

Guztira zortzi bat izango gara, adin guztietakoak. Ni ixilik nago, hirurogeitazazpiko gizon baten historioa entzuten, magrebiar batek ere berea azaltzen du. Bi egunez atxilotuta eduki dute, diabetikoa da eta ez diote insulinarik eman. Zuzperturiko bi heroinazale gaztek, lehen aldiz monorik gabe espetxeratu dituztela diote, beste batek izugarrizko monoa hasten ari zaiola esaten duenean. Halako batean niri begiratu eta nire historioaz galdetzen didate. Funtzionari bat sartzen da eta beste ziega batean sartzen didate, isolaturik. Hatzmarkak hartu, argazki bat egin, aldatzeko jantziak eman eta dutxa bat hartzera behartzen didate. Azkenik mediku txosten bat egin eta zigor ziega batean sartzen didate. Ingresos-en nengoela telefono dei bat egin nezakeela esan didaten arren, ez dut deirik egiteko eskubiderik izan. Nire senideek ezin izan didate ikusi, baina  audienciako pasilloetan ikusi dudan abokatu euskaldun batek bai. Oso nekatuta nago eta lo egiten dut, sakon. Biharamonean, zortziretan esnatu, fregona eta baldea ematen dizkidate ziega garbitzeko, ondoren, gosaria. Hamarrak aldera ziegatik atera, hatzmarkak hartu, eskuburdinak eta berriz audienciara, errekonozimendu froga egitera.

Audienciako ziegan beste zigortu bat aurkitzen da, kolonbiar bat. Bere historioa azaltzen dit, bere hitzetan alemaniako zerbitzu sekretuetako bi polizien  muntaia baten biktima da. Solasaldi horren ostean, doinu bat entzuten dut hormetan zehar, euskal doinu bat. Doinu horren atzean euskal preso politiko bat aurkitzen da, bere hitzetan laguntza eta lasaitasuna  aurkitzen ditut. Geroago, poliziek ziegatik atera eta errekonozimendu frogara naramate.

Gela batean, paisanozko lau polizia aurkitzen dira, pasamontañas bat jartzeko esaten didate begien froga egiteko. Itaunketetan jakin ahal izan nuenez, lekuko batek esan omen zuen erasotzaileetariko batek begi urdinak zeuzkala.  Inguruan ditudan lau poliziei begiratu eta begi urdinak nik bakarrik ditudala ohartzen naiz. Aurrean izpilu bat dugu, eskubira ate bat, ate horren atzean epailea, lekuko babestua, fiskala…Ate hori ez dago guztiz itxita,horregatik, lekuko babestuari entzun ahal diot:–”…si, tiene los ojos azules, pero no son de esa forma.” Ondoren orrialde bat ematen digute irakurtzeko. Polizien ahozkatze eta doinua eta nirea, guztiz ezberdinak dira. Frogaren emaitza negatiboa da, halere, 500.000 pzta.ko fidantzapean gainditu dezakedan espetxe zigor probisional komunikatua ezartzen didate, fidantza ordainduz gero, ertzaintzaren kaxernara egunero aurkezteko agindua bete beharko dudalarik.

Berriz ere Carabanchelera, kolonbiarraren lagun batzuekin furgoi berean, baina nik eskuburdinak atzean ditut, erstu erstu. Zigarro pare bat ematen dizkidate, hauetariko bat erretzen lagunduz. Espetxean, funtzionariei oraindik egin ez dudan telefono deia egiteko eskubidea dudala adierazten diet. Hauetako batek instantzia bat bete behar dudala,  nik boligrafoa eta instantziaren orria eskatzen dizkiot. Orri hau hiru edo lau ordu geroago ekarri dit, boligrafoa ordea hurrengo egunerarte ez dit emango. Nahiz eta inkomunikazioa jaso didaten,zigor gelan jarraitzen dut, ez dut patiora irteteko eskubiderik izan. Biharamonean, otsailaren 12a den asteazkenean, goizeko hamaiketan inguru, nire sendiak fidantza ordaindu duela eta aske uzteko agindua erakutsiko didan epaitegiko ajente baten bisita izan dut, espetxeko sikologoa eta asistentarenaren ondotik. Hau poza, ziega barrua txukundu, ditudan gauza urriak jaso eta itxarotea baino ez. Arratsaldeko zortzirak inguru, berriz ere espetxeko atea zeharkatzen dut, orain aldiz, kanporantz. Espetxearen kanpokaldean senide eta lagunen berotasunak izugarrizko besarkada ematen dit. Lehen bait lehen etxerantz abiatzen gara.

Ordutik hona, zortzi hilabete igaro dira, eta nire egoera hauxe da: intento de homicidio eta estragos karguei aurre egin beharra. Hilabete eta erdi ertzaintzaren komisaldegira egunero sinatzera joan ondoren, orain astean behin joan beharra daukat. Nire lana burutzeko erabiltzen nuen ordenagailua, epaileari bitan eskatu diodan arren, ez didate itzuli. Ondorioz lana egiteko izugarrizko arazoak izan ditut, tresneria faltaz baldintzatua bainago. Lan arloan baldintzatuta, eguneroko bizitzan baldintzatuta, askatasuna baldintzapean. Horrela aurkitzen naiz gaur egun, egin ez dudanagatik zigortuta.

Dena dela, pertsona bat ez da bere hitzengatik ezagutzen, bere ekintzengaitik baizik. Ezagutzen didatenak badakite nik zer egin eta egiten dudan, badakite ni sortzailea naizela ez suntsitzailea, badakite nire marrazkiez, ipuinez, fotomuntaiez, txistez, infografiez edo bisonteaz. Ezagutzen ez didatenek, ez dezatela inoiz pentsa nitaz esaten direnak egin ditudanik, egin ditudan lanak ezagutuz ordea ni ezagutzeko aukera dute. Kasu honetan niri gertatu zait, baina zergatik? Dirudienez, guzti hau egiteko eskubidea egonik, eskubiderik ez dagoelako. Ez dago eskubiderik.

Ahal nuen bezala laguntza eske…

Kaixo.

Gutun hau idazten dut, inpotentziatik, ezintzasunetik, igaro behar izan dudan eta igarotzen ari naizen egoera salatu asmoz. Nire egoera salatzen dut, Euskal Herriko hainbat gaztek igaro behar izaten ditugun egoerak jakin daitezen.

Nire gertakizuna 1997ko otsailaren 7an hasten da, goizeko 11:20retan. Etxean bakarrik aurkitzen nintzela ertzaintza bertaratu eta atxilotu egiten naute. Akusazioa, aurreko egunean Orereta-Errenteriako Bake Epaitegiaren aurka molotoff koktelaz buruturiko erasoan, non bertako langile bat zauritua izan zen, parte hartu izana. Karguen zerrenda: terrorismo, colaboración con banda armada estragos, tenencia de explosivos, atentado… Agindua Madrilgo Audiencia Nacionaletik igorria da. Eskuburdinekin eskuak bizkarrera lotuta ditudalarik, nire intimitatea bi ordu luzez bortxatua izaten da nire etxea mihatzen dutelarik, akusazioarekin zerikusirik duten gauzik topatu gabe. Halere, bide batez, diseinatzaile grafiko lanean erabiltzen nuen ordenagailua, nire idatzi intimo guztiak, argazkiak, marrazkiak, ajenda guztiak, eguneroko bat eta horrelako gauza pertsonalak eramaten dituzte.

Etxetik Orereta-Errenteriako komisaldegira eramaten naute, eta bertatik Arkauteko ertzaintzaren akademiako Trafikoko egoitzara. Ziega batean sartu eta bigarren aldiz, lehena Orereta-Errenterian izan baitzen, biluzerazten didate. Une gutxira lehen itaunketa. Beste ziega zabalago batean, hormari begira, aulki batean exertzeko agindua jasotzen dut. Ziega honek, beste ziega batekin lotzen duen atea du, eta bertatik interrogatzen didatenak sartzen dira. Oso itaunketa luzeak egiten dizkidate, hiru egun eta hiru gauez ia lorik egin gabe. Uneoro hormari begira, egunez aulkian exerita, haserretzen ziren arte, gauez berriz zutik, ezin posturaz aldatu, ezin atzera begiratu. Ahotsak, karraxiak, besterik ez ditut entzuten, tarteka, horma ezezik batek horman ipintzen duen eskua ikusten dut ere. Mehatxu artean, lehen kolpearen zai nago, tentsio handiz.

Nik, akusazioarekin inongo zerikusirik ez dudanez, egun hartan eta ordu horretan gurasoekin bainegoen haien etxean bazkaltzen, nire amona eta anai zaharrarekin batera. Nire senideez gain bidean topo egindako hainbat lekuko daudelarik. Hasiera batean ez deklaratzeko eskubideaz baliatuz ezer esateari uko egin nion, beraiek berriz, haserretu egin ziren eta mehatxu artean ez zidaten utzi haiek, aurrez, niri aipatutako eskubideaz baliatzea. Orduan, egun hartaz oroitzen nituenak esan nizkien, niretzako errutinazko eguna izan baitzen.

Ondorengo hiru egun eta gauetan, izugarrizko mehatxuen artean, nire familia atxilotuko zutela, emakume bat larri zaurituta zegoela, hiltzeko zorian eta nik ordainduko nuela haren hilketa, espetxean ustelduko nintzela… Tratutxar psikologiko ugari jasan behar izan nituen, komisaldegian bertan forenseari salatuak. Hauen artean, guardia civilaren eskuetan uzten didatenaren antzeztea, hauek gogor torturatuko nautela mehatxatuz. Edo azken gauean deklarazioa egin ondoren, ziega barruan negoela, trasladoaren zai, lorik ez egiten uzteko egin zizkidaten gaiztokeriak. Bost minutuero zaindari lanetan dabilen Brigada Mugikorreko ertzain enkaputxatu bat nire ziegaraino hurbiltzen da, atean izugarrizko kolpea jotzen du, ni izutu nahian. Leihatila ireki, gorrotozko begiekin behatu, eta atean danbateko izugarria. Atea irekiko duten plantak egiten dituzte. Hurbiltzen ari dela entzun eta bihotz taupadak biderkatu egiten dira, itzala ateko zirrikitutik ikustean berrokatu. Leihatila itxi eta bertan jarraitzen du, geldirik, kolpe parea burnizko ateari eta poliki poliki urrutiratzen da. Begiak itxi eta bost minutuko lasaitasuna izango dut. Horrela gaueko laurak arte.

Interrogatzen zidaten ertzainei esan nien, nahi zutena pentsa zezaketela, baina aukera hau ikusteko. Ni, nioen bezala ez banintzen erasotzailea, erasotzaileak kalean lasai jarraituko zutela, eta nik esandakoa konprobatzeko eskatu nien. Ez zidaten jaramonik egin, zergatik?

Ertzaintzaren komisaldegian egindako deklarazioan, leporatzen didaten guztia ukatu, egun hartan egindakoa zehaztu eta hainbat lekukoen izen edo deskribapen zehatza eman nuen. Interrogatzen ari ziren lehen egunean, Lege Antiterroristapean inkomunikaturik negoela, nire aitarekin bazkaltzen ari ginela eduki nuen elkarrizketa baten berri eman nien, hitzez-hitz, harekin ez zutela hori  konprobatzeko inongo arazorik izango adieraziz. Hau egin izan balute, argi eta garbi geratuko litzateke nik esandakoa egiazkoa zela, baina hau egin ordez, gurasoekin hitz egin zutela eta oraindik gauzak okerrago ipini zizkidatela esan zidaten, gezurra. Ni presionatuz autoinkulpazioa bilatzeko gezur galanta. Gaur egunerarte ez dute nire aitarekin elkarrizketa hori egon ote zen konprobatu, gainera nire aitarekin joaten naiz komisaldegira sinatzera aurkezten naizen aste guztietan, beraz erraza eduki dute, eta ez dute egin. Zergatik?

Goizetan interrogatzen zidaten ertzainek, Arkauten eman nuen azken egunean, beraiei zegokien azken itaunketan, nik akusazioarekin zerikusirik ez nuen aukera onartuz, azken itaunketa hau deklarazioaren prestakuntzan eman zuten, niri laguntzen. Ez zidaten, lehenago bezala, zer esan behar nuen adierazten, nola esan behar nuen baizik. Batipat epailearen aurrean sinesgarritasun handiagoa izateko, kontutan hartuz komisaldegiko hiru egunek asko desorientatu zidatela eta burua nahastu. Laguntza hau eskertzekoa da, baina hala ere deklaratu ostean Madrilera naramate. Zergatik?

Madrilen, Audiencia Nacionalera irixten ari ginela, autoan zihoan paisanozko ertzainetako batek, mehatxu hau egin zidan: haren hitzetan, lehendik ezagutzen ninduten, Orereta-Errenteriako preso politiko bat herriko optika batetara ekarri zutenean ikusi omen ninduten, jendearen artean preso honi agurrak ematen. Textualki honela esan zidan: ”-Procura alejarte de esa gente, la próxima vez no vamos a ser tan compasivos.-” Zer esan nahi zuen, aske irtengo nintzela? Nire aurka ezer ez zutela jakinaz, prozesu judiziala porrot bat izango zela? Azken finean, beraien operazio poliziala txapuza bat izan zela eta nik akusazioarekin inongo zerikusirik ez nuela bazekiela? Zergatik aipatzen du hurrengo batean…?

Madrlilen, Audiencia Nacionaleko D. Ismael Moreno epailearen aurrean, inkomunikaturik, beraz, abokaturik gabe, komisaldegiko deklarazioa berretsi nuen. Hain beldurtuta nengoen, ez nituela tratutxar psikologikoak salatu. Epaileak, inkomunikazioa egun batez luzatzeko agindu zuen errekonozimendu froga bat egiteko. Orduan Carabancheleko ziega batean sartu ninduten. Zergatik?

Biharamonean, berriz audienciara froga egitera. Gela batean paisanozko lau polizia daude, pasamontañas bat jar erazten didate begien froga egiteko. Itaunketetan jakin nuenez, lekuko baten hitzetan, erasotzaileetako batek 1,80 metroko altuera eta begi urdinak zituen. Lau poliziei begiratu ondoren, begi urdinak dituen lagun bakarra neu naizela ohartzen naiz. Abokaturik gabe aurkitzen naizenez, inkomunikazioa dela eta, ez naiz epaileari irregulartasun horren berri ematen ausartzen, agente judizialari,berriz, bai, esan nion. Aurrean ispilu bat dut, haren eskubira ate bat,atearen atzean epailea, lekuko babestua, fiskala… Atea ez dago guztiz itxita eta lekukoari hau entzuten diot:"- …si, tiene los ojos azules, pero no son esa clase de ojos.-" Ondoren orrialde bat ematen digute ohiuka irakurtzeko, polizien ahoskatze doinua eta nirea, euskaldun batena, guztiz ezberdinak dira. Frogaren emaitza negatiboa da, Halere, 500.000 ptako fidantzapean gainditu dezakedan espetxe zigor komunikatua ezartzen didate, ordainduz gero egunero ertzaintzaren kuartelean aurkezteko agindua bete beharko dut. Zergatik?

Beste egun bat igaro beharko dut Carabanchelen, ofiziozko abokatuak nire senideei fidantzaren berri eman ez zielako. Zergatik?

Otsailaren 12a den asteazkenean, egun guztian itxaron ondoren, 20:00ak inguru, berriz ere espetxeko ateak zeharkatu nituen, orain, aldiz, kanporuntz. Espetxearen kanpoaldean dauden senide eta lagunen berotasunak izugarrizko besarkada ematen dit.

Espetxean egon nintzen hiru egunetan, ez dut nire senideekin komunikatzeko inongo aukerarik izan, ez eta patiora irteteko eskubiderikere. 24 orduak zigor ziega zikin batean, bakarrik. Zergatik?

Guztira komisaldegi eta espetxean, sei egun eman nituen isolaturik, ni bakarrik atxilotu baininduten operazio honetan, sei egun hauetan zazpi kilo galdu nituen. Komisaldegiko tortura psikologikoaren ondorioz, fobiak, antsietatea eta takikardia izan ditut, arazo psikologikoak oraindik guztiz osatu gabe ditudalarik.

Nire deklarazioa zihurtatu dezaketen hainbat lekukoen zerrenda helbide eta guzti, entregatu dizkiot epaileari, ertzainek hauetako hiruri lekukotasuna hartu diete, komisaldegian, eta hauek nik esandakoa baieztu. Beste lekukorik ez dute aztertu. Aztertzen dutena, zaurituriko emakumearen informe medikoak, estragoen peritajea…  Zergatik?

Urte betez ordenadorea rekisaturik eduki ondoren itzuli egin didate, oso osorik.

Ni akusatzeko arrazoiak hauek direla jakin ahal izan dut abokatuak sumarioa ikusi ahala. Bat, ertzain batek dionez epaitegitik 50metrotara hiru lagunekin hizketan egon omen nintzen, erasoa gertatu baino 10 minutu lehenago. Nik eta lekukoek ordea, leku horretan eta pertsona horiekin 35-40 minutu lehenago izan nintzela diogu. Bestea, lekuko babestu baten hitzetan, erasotzaileetako batek begi urdinak zituen eta 1,80metroko altuera. Honi, ezker abertzalekoa naizela, normalean manifestazio eta kale istilluetan, azken hau gezur hutsa, parte hartzen dudala erantsi eta kitto. Frogarik? Ez. Posible al da pertsona bati guzti hau egitea honelako froga pixudunekin? Mesedez!

Azken bi urtetan, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan 600 gazte inguru atxilotuak izan dira antzeko akusazioekin, hauetako 29 espetxean daude. Gehienek tratutxarrak eta torturak salatu dituzte, hauek direla medio beraien burua autoinkulpatu dutelarik. Nik ezin dut esan atxilotu guzti hoietatik inork ez duela zerikusirik leporatzen diotenarekin, baina niri egindakoa ikusita pentsatu, bai, hori pentsatu dezaket. Ni ere egoera berean aurkitzen bainaiz eta nik zihur dakit ezer egin ez dudala. Dena den, salagarria iruditzen zait Lege Antiterrorista bezalako lege bereziak ematen dioten inpunitateaz baliatuz, bere burua demokratatzat duen gobernu batek, pertsonak erabiltzea arazo bat sortzen dion jendeari beldurra sartzeko. Ezin da jendea horrela erabili.

Ordutik hona urte eta erdia joan zaigu eta nire egoera hauxe da: intento de homicidio eta estragos karguei aurre egin beharra. Hilabete eta erdi ertzaintzaren komisaldegira egunero aurkeztu ondoren, orain zazpi egunero aurkeztu behar dut. Lana burutzeko arazoak izan ditut ordenagailuaren rekisazioa dela eta, berri bat erosi behar izan dut. Lanak burutzeko arazoak, osasun arazoak, arazo psikologikoak. Eguneroko bizitzan baldintzatuta, askatasuna baldintzapean, honela aurkitzen naiz, egin ez dudanatik zigortuta.

Nire kasuaren berri zehatzago jakin nahi ezkero, Audiencia Nacionaleko instrukzioko bigarren gelako D. Ismael Moreno epaileak darama instrukzio irregular hau. Nire abokatua, hau da:

D. xxxxx xxxxxx
Abogado
xxxxxxxxxx
xxxxxxxxxxxx GIPUZKOA

Ikusi dezakezunez, arazo larriei aurre egin beharrean aurkitzen naiz, beraz laguntza guztia premiazkoa dut arbitraltasun hauei aurre egiteko.

Zure laguntza ezinbestekoa dudala eta arren kasu hau aztertzen saiatzeko adieraziz, agur jaun txit agurgarri horri. Zure erantzunaren zai izango nauzu. Agur.

Nire telefono zenbakia:xxxxxxxxxx da.

Gutun hau: Ararteko, Defensor del pueblo, Defensor del pueblo Europeo, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordea, Kongresuko Giza Eskubideen Batzordea, Senatuko Giza Eskubideen Batzordea, Europako Parlamentuko Giza Eskubideen Batzordea, Amnistia Internacional, Jueces para la democracia, Barne Sailburua, Lehendakaria, EAJ, EA, EB/IU, HB, Elkarri, Crónicas Marcianas, Egin Irratia, Herri Irratia eta Euskadi Irratira igorria izan da.

Ondorioak

Bi atxiloketa hauek, bakoitzak bere unean, nire bizitza baldintzatu, oztopatu, mugatu eta aldatu zuten. 1983an lehen atxiloketa izan nuen, atxiloketa honek ordurarteko nire bizitza apurtu zuen, hamazazpi urte nituen. Aldaketa nagusia nire burua mugatzea izan zen, poliziaren mundua barrutik ezagutzean etorri zen, haien atzaparretan berriz ez erortzeko mugatzea. Adibidez, herrian, poliziarekin istiluak hasten zirenean beti etxera  erretiratzen nintzen. Asanblada eta manifestazioetara joaten banintzen ere, ez nien harri bat gehiago bota, ez barrikada bat gehiago jarri ere. Halere, 1985-87 urteen tartean mehatxu telefoniko ugari jaso nituen. Ikasketetan, unibertsitatean hasi nintzen eta porrot egin nuen, hiru urtera  ikasketak amaitu gabe utzi nituen. Ordurarte ikasle ona nintzen. Gutxienez, atxiloketaren ondorengo hamar urteak behar izan nituen hondamenditik irteteko, halere, gaur egun arte poliziarekin arazoak saihesteko nire burua mugatzen jarraitzen dut.

Nahiz eta nire burua mugatu nuen, ez ninduten anulatu eta 1997an etxera bila etorri zitzaizkidan berriz. Bigarren atxiloketa honek, lehenik, nire burua mugatzea ez dela nire burua babestea erakutsi zidan. Bizitza lehertu zidan, esperientzia gogorragoa izan zen, eta ondorioak ere larriagoak izan dira. Ondorioz, ordurarte ezezagunak ziren nire buruaren egoera berriak ezagutu ditut. Tortura psikologikoa hiru egun segidan jasan ondoren, urte eta erdira depresio ez sakon bat izan nuen, niretzat ezezaguna zen egoera. Depresioa osatuta, bi urte geroago, Donostiako Ospitale Psikiatrikoan ingresatu ninduten, Transtorno Bipolarra diagnostikatuz. Tortura psikologikoaren ondorioz, buruko gaixotasun kroniko batekin amaitu dut. Nire bizitza birrinduta.

Atxiloketek kalte handia eragin didate, batez ere kalte psikologikoa, baina, azken atxiloketatik beste zerbait ikasi nuen ere. Berez guztiak aske garela ikasi nuen, eta inork ezin digula askatasun hori kendu, ezta  atxilo edo preso gauzkatenean ere. Asko jota, askatasuna kendu digutela sinestarazten digutela, baina ezin digute askatasuna kendu, erabakiak norberak, bakoitzak bereak, hartzen baiditugu. Baldintzak gogortuko dizkigute, baina norberak erabakitzen du etsitzea edo eustea. Atxiloketek hau irakatsi didate.
  Joseba Leizeaga

Etiquetas: , , , , , ,

2012-11-09

Arnaldo Otegi askatu!!


Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

2012-11-07

"Nafarroa munduaren miraria…" W. Shakespeare




Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

Españak mugatzen gaituelako… INDEPENDENTZIA!!







Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

Gorka Maneiro edo Gorka Manero?




Etiquetas: , , , , ,

Atez-atekoa zikinagoa omen da…




Etiquetas: , , , , , ,

Jeroglifikoa: Zertan dabil Patxi López?




Etiquetas: , ,

Urkullu, jaun eta jabe?






Etiquetas: , , , , , ,

Errausketarik? Ez, eskerrik asko!!




Etiquetas: , , , , , , ,

Arnaldo Otegi askatu!!




Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

PP-ren Iragana eta oraina




Etiquetas: , , , , , , , , , , ,


Etiquetas: , , , , , , , , ,

Laura mintegi: En un mundo libre




Etiquetas: , , , , , , , , ,

Patxi López: Apocalipsis Now




Etiquetas: , , , , , , , ,

Antonio Basagoiti: Los Otros


Etiquetas: , , , , , , , ,