2008-10-21

ARRASTO KIMIKOAK ORERETAN: Fumigazioak ez du etenik

Arrasto kimikoekin egiten ari zaizkigun fumigazioak ez du etenik. Oreretan behintzat, azken egunetan inoiz baina ugariagoa izan da, zeruak oskarbi egon behar zuenean hodei txuri faltsuz betetzen ari zaizkigunean. Arrasto kimiko edo chemtrails-en inguruan, zuekin oharpen batzuek elkarbanatu nahi ditut:

1) Hodeiak, beste ezberdintasun ugariren artean, arrasto kimikoak baino dentsoagoak dira, eta bere margoak txuritik gris ilunera doaz. Arrasto kimikoak txuriak dira, eta bere dentsitatearen arabera, alegia, zati mehenetan, gardendu egiten da, zeruaren urdinarekin urtuz. Hutsune txiki hauek arrasto kimikoan sortzen duten efektuak, arrasto kimikoak hodei baten antza hartzea eragiten dute.

2) Baina arretaz behatzen badugu, ikusiko dugu arrasto kimikoaren alderik ilunenak dentsitate gutxien duen aldearekin bat egiten duela, hauts edo dena delako gutxien duenarekin. Hodeiak, alderantziz, zenbat eta dentsitate gehiago izan eta ilunagoak dira. Edozein hodeik zati txuriak ditu, baina eguzki izpiak gehien oztopatzen dituen lekuan bertan ilunagoa da, grixagoa, hodeiek burutzen duten filtro natural honek, lurrean itzalak eragiten ditu, hotzberoa erregulatuz. Arrasto kimikoek, ordea, zenbat eta materia gehiago izan eta txuriagoak dira, ez dute eguzkiaren argia oztopatzen, alderantziz, isladatu egiten dute. Arrasto kimikoek ez dute lurrean itzalik eragiten, eguzkiarekin konbinatuz argi itsugarri bat eragiten duen laino antzeko bat sortzen dute. Gaur egiaztatu dut.

3) Azken harreman batetaz ohartu naiz ere, oraingoan arrasto kimikoen eta nire artean. Oreretan (Gipuzkoa) bizi naiz, eta azken hilabete honetan eskandaluzko fumigazioak izan dira, zeruak oskarbi egon behar zuenean, hodei faltsuez beteta zegoen, josia. Hauetako hiru egunetan, hoien artean joan den larunbata 18 eta gaur, fumigazioa exajeratua izan zen, begi bistaz kaka hori erortzen ikus zitekeen. Bistaz, batek euria urruntasunean ikusten duenean ikusten duenaren antzeko zerbait ikusten da, baina euriarekin ez bezala hodeietatik erortzen ari den masa ilun bat ikusten dela, arrasto kimikoekin efektua motelagoa da eta kolore txurikoa. Ongi da, ba hiru egunez "produktora" gehiegizko exposizioa izan ondoren, hiru egunetan gau inguruan buruko minak izan ditudala egiaztatu dut. Lehen egunean, kasualitatea izango da pentsatu nuen, baina bi astetan hiru kointzidentzia gehiegizkoak iruditzen zaizkit. Ez naiz buruko mina izan ohi duen gizalaguna, baina nire buruarengain arrasto kimikoen kontzentrazio handienak ikusi ditudan egunetan bai.

Hau da nire kabuz ohartu naizena. Zure herrian zer, fumigatzen ibiltzen al dira? Zer iruditzen zaizu zeruan ixilpean ez dakizkigun gai kimiko eta biologikoak barreiatzea? Kezkatzen al zaitu? Zergatik ez du inork ezer esaten?

Begiratu zeruetara eta galdera gehiago agertuko zaizkizu, ondo izan.

OSASUNA ETA ASKATASUNA!!




DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,

10 comentarios:

Anonymous Anónimo ha dicho...

Atzo ni ere Donostia aldetik pasa nintzen eta sekulako arrastoak zeuden... baina Chemtrailen historia hau nahiko konplexua litzateke bai egin bai eta betetzeko. Pentsa dezagun milaka ez badira ehundaka piloto konbentzitzeaz gain hegazkinak errebisatzen dituzten milaka teknikariek ere parte hartu beharko luketela. Eta gainera egoera atomosferiko bat dagoenean baino ez da gertatzen.

Konturatuko zinen hego haizea dagoen egun horietan gehiago ikusten dela... baina batez ere inbertsio termikoa badago. Hau noiz gertatzen den ikustea oso erraza da, asi da ikustea hodeiak daudela mendietan baina ez goi-goian, baizik eta maila bterarte. Adibidez Etxegarate jaisten baduzu Sakanan ez dago hodeirik eta Urtsuaran aldean behelainoa dago. Atmosferak tenperatura ezberdinetako geruzak ditu eta horregatik ere sor daiteke efektu hau...

bestalde historikoki dago dokumentatua hego haizea dagoen leku batzuetan Föhn efektua sortzen dela, hau da, 90eko hamarkadan baino lehenago ere buruko-minak eta suizidioak askoz altuagoak dira hego haizea dagoenean hegoadlean mendi altutxoak dituzten lekuetan (Bilbo, Munich...).

hala ere inbestigatzeko modukoa ere bada, eh!

21 de octubre de 2008, 7:49  
Blogger leize4 ha dicho...

Kaixo Galder, azalpen guzti hoiek ondo iruditzen zaizkit, baina ohartu behar duzu hau ez dela fenomeno natural bat. Hegazkinak lineakoak balira bezala margotuak daude, baina ez dira lineakoak. Ikus ezazu nola beheruntz erortzen den, ez dudu inoiz hodei bat horrela erortzen ikusiko. Bideoko hegazkinari buruz zer diozu? Hori ez da fenomeno natural eta atmosferikoa.
Ondo izan.

21 de octubre de 2008, 14:30  
Anonymous Anónimo ha dicho...

Beno, bideoko irudia ez da, noski, fenomeno natural edo atmosferiko bat. Baina horrek ez du esan nahi fumigatzen dabiltzanik, bi arrazoirengatik:

1- Youtubeko komentarioetan jartzen duenez suteen aurkako frogak egiten dituen 747 dela dio. Ez dakit egia den edo ez, baina posible da ere ura botatzen ibiltzea.
2- Oso arraroa litzateke horrelako bideo bat filtratzea. Hau da, benetan hori egiten badabiltza sekretu absolutuan ez dut uste beste hegazkin batetik grabatzeko moduan egongo direnik...
baina hori nire iritzia da.

Beno, eta ez dizut esaten ez dutenik chemtrailak sortzen, baizik eta balitekeela fenomeno atmosferikoak izatea, inbertsio termikoekin lotuta. Hego haizea dagoen egunetan baliteke haize beroagoa duen geruza bat sortzea altuera handian hegoaldean mendiak dituzten eskualdetan, ipar hemisferioan. Ez dut esaten hori denik arrazoia, agian fumigatzen dabiltza, noski, baina bestelako aukera batzuk ere aztertu beharko lirateke.

Eta azkenik, egia balitz ere fumigatzen gaituztela, uste dut hori posible dela, adibidez, zilar ioduroarekin euria kontrolatzeko, baina ez dut uste metodologikoki egiten dutenik, konplota handiegia litzatekeeklako, proportzionalki HIESaren konplota baino askoz handiagoa!

21 de octubre de 2008, 15:30  
Blogger leize4 ha dicho...

Hara Galder, kontutan hartu ezazu gai honen inguruan intoxikazio ugari dagoela, desinformatzaile asko eta informazio faltsu ugari dabilela. Baina berriz errepikatzen dizut, ez da fenomeno naturala, eta ezta ere zilar ioduroa soilik. Blogean e-link batzuek ipinita dauzkat, hoien artean "Chemtrails: clouds of death" izenekoa. Bideo horretan gai hauen analisiak eta abar agertzen dira, benetan diotzut, ni ez nabil txantxetan fumigazioarena diodanean, badakizu gaur egun interesatzen ez duten gauzetaz hitzegiten dutenak zein arrisku hartzen duten, nik behintzat bai. Eta zalantzarik ez baduzu eduki nahi, behatu itzazu arrasto hauek arretaz, patroi batzuek jarraitzen dituztela ohartuko zara eta beraien bilakaera ikusiko duzu. Ikusi al duzu gure buruen gainera nola erortzen den?

Amaitzeko, irudika dezagun tomate landare batean bizi diren xomorroak garela, nekazaria pozoia botatzen hasten zaigunean zer pentsatuko dugu? Hasieran euria ari duela, hiltzen ari geran arte ez gara pozoiketaz ohartuko. Pentsa orain, pozoiketa hori graduala balitz, edo epe luzerakoa. Esan diat, informazio kutxatu asko zebilek gai honen inguruan, baina hire begiek, hire burmuinak, hire senak, fenomenoa ikusi ondoren informazio hori iragazteko eta heure iritzi propioa eraikitzeko tresnak eskeintzen dizkik. Deskargatu ezak bideoa, arren, eta ikusi ondoren hitz egingo diagu, iruditzen zaidak etorkizunean ere gai honek zer esan handia emanen duela. Iragan astean, Cuatro kateko Cuarto Milenio saioan gai hau axaletik jorratu ziaten, lehendabizikoz españar estatuan, eta ikusentzuleen lekukotasun mezu uholde bat izan zutela adierazi zuten.

Ondo izan!

21 de octubre de 2008, 16:57  
Blogger leize4 ha dicho...

Helbide honetan, gai honi buruzko gaztelerazko informazio gehiago duzu:

http://planetaesclavo.wordpress.com/

21 de octubre de 2008, 16:59  
Anonymous Anónimo ha dicho...

iepa! Bideoa ikusita neukan aurretik, zure loturei esker, esan beharra dago. Eta bi arazo topatu nituen:

1- Geologoa naiz eta aipatzen dituen elementuen kontzentrazioa guztiz arrunta da lurzoruan. Aluminioa egotea ez da batere arraroa (berez arraroa litzateke aluminiorik EZ egotea). Gainera partikula txikiz fumigatzean lurrean erortzen denak ez du zertan bat etorri behar justu goian egindakoarekin. Hau da, litekeagoa da ikerketa egitera joan diren kotxeak isuritakoak edo ikertzailearen bulegoan erabilitako garbitzaileak dituen produktu kimikoek indar handiago eta kontzentrazioa handiagoa izatea zerutik eroriko litzatekeena baino. Pentsa dezagun momentu batez horretan. Bolumen unitate batetik hurrengora pasatzen garenean kontzentrazioa hogeita zazpi aldiz txikiagoa egiten da (ezen 1 unitatea duen kubo bati 1 gehitzen badiogu alde bakoitzean 3 neurtuko du eta 3x3x3 kubo batek 27 gela unitate edukiko ditu). Pentsa orain hegazkiank botatzen duena lurrera erortzen denerako zein kontzentrazioan egongo den. Gainera haizeek asko barreiatuko lukete eta fumigatzailearen gainean ere eroriko litzateke denborarekin.

2- Dokumentalaren lehenengo zatian zientziaren bitartez eztabaidatu daitezkeen hainbat gauza badatoz ere (eta ziur nago gehienak egia izan daitezkela) bigarrenean sasizientzia bat dena aurkezten zaigu: orgoia. Hau tipo batek asmatutako "energia" bat da, inongo neurketa edo frogarik gabe. Eta orgonitazko metodo bat erabiltzea proposatzen zaigu. Hau ez da txi-a edo feng-shuia baino zientifikoagoa eta beraz parte horrek nahiko farregura eman zidan, hasierako guztiari sinisgarritasuna kenduz.

Eta orain berriro esaten dizut. Ez dut esaten ez daudenik fumigatzen ari, baizik eta metodo errazagoak daudela hegazkin batetik egitea baino:
- Jende gehiegi eogn beharko litzateke ordaindua.
- Errazagoa da bakunetan sartzen dutela pentsatzea (edo aspirinatan).
- Atmosferak dituen patroiak ikusita ez da metodorik efektiboena.

Eta azkenik. Egia da chemtrail horiek patroi zehatzak eta bitxiak erakusten dituztela. Baina hego haizea dagoen egunetan hodeiek ere gauza arraroak egiten dituzte mendien hegoaldeko magalean. Hau da, atmosfera ez dugu oso ondo ere ezagutzen, eta bere dinamika nahiko kaotikoa da. Gainera partikulek duten tamainari erreparatuz mugimendu brownoideoari ere kasu egin beharko litzaioke.

Besterik gabe, ez dut uste gai honek momentuz eztabaidarako gehiegi ematen duenik, espekulazioen eremuan sartzen ari garelako.

22 de octubre de 2008, 13:18  
Blogger leize4 ha dicho...

Kaixo Galder, zure gaia argitzeko gogoak asko pozten nau, halaber geologoa zarela jakieteak pozten nauen bezala. Ni irudigilea naiz, artista, eta neure senaz, irudimenaz, konfidantza handiagoa daukat, hauek mugatzen dizkidan metodo zientifikoan baino. Nire ustez metodo zientifikoa ez da guztiz zehatza, eta askotan ezagupenaren bidea baldintzatu eta oztopatzen du. Ez dut metodo zientifikoa gutxietsi nahi, baina saltzen duenaren besteko zehaztasunik ez duela badakit. Gure inguruan klitxe zientifista gehiegi daude, eta ez da ikerketa metodo bakarra. Artea ere, ikerketa metodo bat da.

Zure erantzuteko gogoak, zure izenean klik egitera bultzatu dit, ea nor ote zinen begiratzeko, eta zuk "Bilderbergetik Bolognara izeneko artikulua idatzi zenuela ohartu nintzen. Hau ikusi ondoren, egiten ari garen galderen erantzuna Club horretan izango dutela esango nizuke. Zer daki jendeak Club honetaz eta bere helburu eta metodoez? Nik bi elementuak lotuak daudela diotzut. Zein froga daukat hori esateko? Ez dut frogarik, baina nire senak horrela dela esaten dit, eta nire senagan beste inorengan baina konfidantza gehiago daukat. Pentsa dezagun, nazien "Solución final" delakoa burutzen aritu ziren urteetan, eta hura ez zen epe luzerako zerbait, nork zekien gertatzen ari zenaren berri?
Antolatzaileak, gauzatzaileak eta hau pairatzen zutenak. Sekretupeko gauzak, nahiz eta froga batzuek izan, oso zaila izaten da osatzen dituzten elementu guztien jabetzea, gaur egun nazien genozidioaren hainbat elementu oraindik ezezagunak zaizkigunean.

Egia guztiz manipulatutako errealitate honetan,munduaren hariak Bilderberg, Trilateral Komisioa eta ezkutuko erakundeek guztiz kontrolatu nahi dituztenean, ezin gara soilik metodo zientifikoaz fidatu. Ni, ez naiz sena dugula ahazten, eta hari jaramon egiten saiatzen naiz.

Osagarri izateko asmoarekin idazten dizut, eta ez eztabaidatzeko asmoarekin, antzua bailitzateke, eta hori litzateke, ene ustez, Bilderberg Klubak eta enparauek horixe bera nahi dute. Azken gauza batetaz oroitu naiz Galder, AEBetako hiri batean, ez naiz oroitzen non, ero hauek oroigarri bat ezarri zuten, bertan, lurrean giza zibilizazioa jasangarria izan zedin gehienezko biztanleria kopurua 500 milioi biztanletara mugatu zuten. Matematikak erabiliz, 5.700 milioi biztanle inguru soberan gaude. NBen, AEBetako eta Europar Batasuneko hainbat gobernuek darabilkiten txostenen arabera, lurrak despopulazio bat behar da (Irak, 1,6 milioi hildako) , eta asmo hauen frogak badaude.

Bukatzeko, badakit atmosferan gauza bitxi ugari gertatzen direla, eta haietako batzuek ikusia naiz, gora begiratzeko joera handia baitaukat. Hori dela eta, arrasto kimiko hauek ez direla fenomeno naturala argi eta garbi daukat, askotan behatu bai ditut eta luzaroan gainera, haien garapena ikusi dut eta ni ez nau konbentzitzen hori fenomeno naturala dela diozunean, ez horixe! Ez dute hodeiek bezala jokatzen, hauts antzeko zerbait balitz bezala. Tximinitik edo tubo de eskapetik ateratzen dena bezain naturala ez bada noski.

Zure azalpenak, atmosfera eta zientziaren logiketan oinarritzen dira eta ondo deritzot. Nireak ordea, horiek kontuan izanik, egun bizi dugun testuinguru nahasi honetan oinarri hartzen dute. Biak espekulatzen ari gara, baina bitartean, geroz eta arnas bideetako eta ingurugiroak sortutako gaixotasun berriak, birus ezezagunak eta horrelakoek ere gure testuingurua egiten dute.

Berriz diotzut, osatzeko asmoarekin eta ez eztabaidatzekoarekin. Agur bero bat, Galder, ondo izan!

22 de octubre de 2008, 14:10  
Anonymous Anónimo ha dicho...

Kaixo berriro ere! Lasai, nik ere ez dut egiten zurekin eztabaidatzeko helburuarekin, baizik eta gai honen inguruan argibide gehiago behar direla uste dudalako.

Orain zeruari begira nago hau idazterakoan eta sekulako zeru urdina dago, inongo markarik gabe... ea zenbat irauten duen horrela.

Komentario guzti hauekin esan nahi nizuna beste gauza bat zen. Ez dut dudatan jartzen sekulako metodoak erabiltzen dabiltzala munduko populazioa kontrolatu eta baliteke ere murrizteko (asko pentsatu dut azkeneko epe hauetan HIESaren kontu guzti horretan). Eta baliteke konstanteki gu fumigatzen egotea. Baliteke diot berez ziur nagoelako noiz edo noiz fumigatu gaituztela, hori eurek ere onartzen dute arazorik gabe, zilar ioduroa botatzen dutela.

Eta bestea... buff, badakit metodo zientifikoa ez dela zehatza, baina bada dugun zehatzena. Senak niri ere esaten dit fumigatzen dabiltzala, baina ematen diren frogak ez dira nire ustez horren adierazle. Inbestigatu nahi bada bestelako frogak eman behar dira, estatistikoak, eta bestelako argudioak ematea baimentzen ez dutenak. Gogoratu: zientzia ez da ezeztatu ezin daitezkeen esaldietan oinarritzen, baizik eta ezeztatu daitezkeen argudioak kentzean. Einsteinek behin esan zuen 1.000.000 bat esperimentu egin daitezkeela berak arrazoia duela demostratzeko, baina nahikoa dela 1 egitea arrazoirik ez duela esateko. Eta nik uste dut hortik zihoala nire ekarpena: ematen diren kontzentrazioen kontuak, eta atmosferaren mugimenduak ez dira nahikoa sendoak guzti hau ondorioztatzeko... inbestigatzen jarraitu beharko dugu!

PD: Hurrengo egunetan Bilderbergetik Bolognara kontu horrekin jarraituko dut, ahalik eta datu gehien eskaintzen... baina nire senak dioena ere jarraituz, ez pentsa robot zientifiko bat naizenik.

23 de octubre de 2008, 11:36  
Blogger leize4 ha dicho...

Kaixo Galder, dagoeneko zeruaren oskarbia ez da hain garbia. Gaur itsasaldera, alegia, ipar-iparmendebal aldera zentratzen ari dira. Iluntzean nonahi.

Zientziaren ikerketa metodoari buruz, gauzatxo bat soilik, zehatzena dela uste bakarrak, gehiengo zabal bat, zehatza dela pentsatzera eramaten du. Nik ez dut zehatzena den edo ez eztabaidatu nahi, soilik ez dela %100eko zehaztasuna duen metodo bat, eta askotan ustezko zehaztasun horrek beste ideia eta metodo batzuek gutxietsi, mugatu eta zapuztu egiten dituela, begirune osoz esan nahi dizut. Gainera, zihur naiz fumigazio hauek antolatu, eratu eta burutzen ari direnek zientziaren ikerketa metodoa erabili zutela, erabiltzen dutela eta erabiliko dutela, naziek XX mendean egin zuten bezala, todo por la ciencia. Zer pentsa ematen du. Badakit zientzilari bati hau esatea gogorra izan daitekeela, baina errespetu osoz esaten dizut, zientzia edo edozein jakintza berez txarra ez dela esaten dizudan bezala, baina haien erabilpena bai, hura txarra izan daiteke, ona ere noski.

Arrasto kimikoen patroiez mintzatu natzaizunean, patroi linealez ari nintzen, patroi kuadrikulatuez, ez atmosferaren patroiez, giza patroiei baizik.

"Chemtrails: clouds of death" dokumentalari buruz egin zenituen aipamenak zalantzak sortu zizkidaten eta berriro ikusi dut. Bideoaren denbora gehienean arrasto kimikoei buruzko frogak, hauen edukiaren analisien emaitzak, non patogenoak, polimeroak, metal astunak agertzen diren, ez zilar iodurorik. Zati batean pixka batean zilar ioduroaz mintzo da, hau urteetan hodeiak sortzeko erabilia izan da. Youtuben ikusi nuen italiako bideo batean, chemtrail batek kumulo bat nola desegiten zuen erakusten zuen. Hodeiak arrastoa zeharkatu zuen, eta zeharkatze honetan bere masaren %80 nola galtzen zuen ikus zitekeen. Egun pairatzen ari garen fumigazioak ez du hodeiak sortzea helburu, eta baditeke ondorio gisa hodeiak desegiten aritzea.

Azkenik, hainbat lekutan irakurri dut, hegazkin hauek NATOren hegazkinak direla, komertzialak izango balira bezala margotutako hegazkin militarrak. Eta artikulua ilustratzeko erabili dudan bideoa, ez da cisterna hegazkin bat, ohartzen bazara, hau ere komertziala balitz bezala mozorrotuta dago.

Bukatzeko, interesatzen bazaizu, frantziar estatuko webgune batean, 2007ko Bilderberg bilera irudikatzen zuen fotomuntaia bat deskargatu nuen, bilerako partaideen argazkiekin osatua. Zure artikulua ilustratzeko erabili nahi baduzu, e-Posta bidez bidali diezazuket. E-mail bat bidali eta bidaliko dizut. Ondo izan!

23 de octubre de 2008, 18:10  
Blogger leize4 ha dicho...

Ahaztu egin zait, "Chemtrails: clouds…" bideoan, orgoiaren gaiari, asko jota bi minutu eskeintzen dizkio, 22 minututik bi. Itxaropen izpi gisa gainera, bideoko elementu baikor bakarra baita. Mamia beste 20 minutuetan dago. Besterik ez, ondo izan!

23 de octubre de 2008, 18:15  

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio