2008-11-24

KONTROL TELEMATIKOAREN HEDAPENA: Kontrol neurri berriak emakumeen erasotazileentzat eta ustezko erasotzaileentzat

Iragan ostiralean, Españako gobernuaren Ministroen Kontseiluak, emakumeen erasotzaileei eta ustezko erasotzaileei, alegia, erasoak burutzea leporatu zaienei GPS bidezko kontrol pultserak ezartzea baimendu du. Nahiz eta guzti honek alde on bat duela ukaezina den, erasotzeagatik zigortutakoei eta salatutakoei neurri bera ezartzeak kezkatu egin nau.

Emakumeen aurka gizonek erabiltzen duten indarkeriak, betidanik kezkatu izan nau, baina azken bost edo hamar urteetan gai honek neurria nola galdu duen, nola areagotu den, ikusteak, beldurtu egiten nau. Helburu jakin batekin, nahita, gertatzea uzten den zerbaiten kiratsa dario, usteltzen eta areagotzen uzten den arazoak bezala.

Emakumeen aurkako indarkeria arazo nagusi bihurtzen utzi ondoren ( zenbat erailketa behar dira gaiari errotik heltzeko? ), herritarren sentiberatasuna areagotu egiten da, herritarrak sentsibilizatu dituen arazoa, gobernuak gizartearen kontrol neurri prebentibo berriak ezartzeko erabiltzen da. Lehenik zuzenean arazoarekin zerikusia dutenekin, baina ilegalizazioa eta beste neurri murriztaileekin gertatu bezala, geroago, neurri hauek edozeini ezartzen dizkiote. Adibidez terrorismoarekin egin duten bezala, lehenik borroka armatua terrorismoa dela esaten dute, ideia hau ezartzea lortu ondoren, terrorista izateko ez dela halabearrez armak erabili behar esaten zaigu, eta inoiz arma bat erabili ez dutenak terrorismoagatik espetxeratzen hasten dira. Badakit, gai delikatua dela, baina ohartuko zarenez ez nabil txantxetan.

Gauza larriena, errudunak eta ustezko errudunak kontrolatuko dituztela da. ETAkideen kasuan, oraingoz, kontrola zigorra bete ondorengo 20 urteetan izango dute, baina ostiralean Españako Ministroen Kontseiluak hartutako erabakiarekin, etorkizunean, kontrol mota hau edozein ustezko posibleri ezartzaeri atea zabaltzen dio. Gaur ustezko erasotzaile bat kontrolatzen bada, bihar ustezko terrorista bat kontrolatzeko prestatzen ari direla adierazten ari zaizkigu, eta badakizue, terrorista edonor izan daiteke, bai gizon eta bai andre, eta terrorista izateko ez da armarik erabili behar, gainera zer ez da gertatuko zuk jakin gabe ETAkoa zarela dioten epaileen erresuma ustelean?




Gizarte kontrolean urrats izugarriak ematen ari dira azkenaldian, bai Españan, bai Frantzian, bai Europan eta bai Munduan. Orain arte, metodo hauek garatzen eta beraien propaganda egiten aritu dira, dirudienez, metodo hauen hedatzea azkartzea erabaki dute. Lehenik, kontrol digitaleko neurri hauetara ohitu gaitezen, pultserak eta horrelakoak erabiltzen hasi dira. Lehenago, txakurren azal azpiko txipa, halabeharrez ezarri zuten. Bidean, txipa dun DNI digitala, gidabaimen digitala, ONA Osakidetzaren txartel digitala… datoz. Ondoren, aspalditik garatuta duten irratifrekuentzia bidezko azalazpiko txipa ezarriko digute, guztiei ezarri gainera, guztiak zerbaiten ustezko izango baikara. Eta bitartean "Gran Hermano" 10. ediziora iritsi da, zein inozoak garen, kaikuak!


Amsterdameko dirudun jendearen diskoteka batean sarrera
kontrolatzeko eta ordainketak egiteko erabiltzen dute.

Sartu nahi baduzu, pribilegio gisa, txakurtxoak bezala, txip!
"Nos vigilan" dokumentalaren zatia.

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2008-11-14

PSOE-PP ITUN BERRIA: Kode Penalaren gogortzea



Ez diote estutzeari utzi nahi, eta PSOE-PP tandema, askatasunaren murrizketan urrats berriak ematen ari da. Orain, hamaikagarrenez, Kode Penala erreformatuko dute, ihaz gauzatu zuten Kode Penal berria dagoeneko gogortu beharrean daude. Erreforma honetan, besteak beste "de facto"ko Bizi osoko espetxe zigorra arautzen dute. Gehienez 40 urte arteko erredentziorik gabeko espetxe zigorra, alegia 40 urteak oso osorik betetzea. Bestetik, espetxetik irten ondoren 20 urtean zeharreko kontrol neurri zehatzak, kontrol telematikoa barne.


Bortxatzaile reinzidenteekin (Mari Luz auzia, Ensantxeko bortxatzailea…) eta ETAren kide esanguratsuekin (De Juana, Parot…) "alarma soziala" pizten dute, kontrolpean dituzten komunikabide guztiekin, alegia ia guztiekin, PRISA, VOCENTO eta ZETA taldeekin. Eta Munduko Ordena Berrira garamatzan urrats faxista hau Españan eskertu, zoriondu egiten dute.


Oso kezkagarria da, hain zuzen NBEk Españako gobernuari tortura ekiditeko eta justiziaren baitako hainbat injustizia ekiditeko neurriak eskatzen dizkion astean bertan, Españako gobernuak jaramonik egin ez eta errepresio neurri berriak ezartzea. Kezkagarria eta beldurgarria oso, Rubalcaba barne ministro prestidigitadoreak, ETAkideak espetxeak betetzen jarraituko dutela esatea. Beldurgarri eta izugarria, aste batean bai, eta bestean ere, SEGIkoak izatearen akusaziopean soilik, gure herrietako gazteak atxilotzen ari direnean. Ikaragarria, gu begira egotea, ikaragarria dagoen ixiltasuna… Gaur SEGIkoa izate hutsagatik espetxera zoaz, bihar, Batasunakoa, EHAKkoa edo ANVkoa izate hutsagatik sartuko al gaituzte?


Oso hodei ilunak ikusten dira hodeiertzean, Españako estatu osoa makroespetxe berriz bete dute, betetzen ari
dira eta beteko dute. Negozio haundi bat da espetxea, dirudienez makroespetxe berriak AEBetako enpresa berezi batek eraikiko ditu. Krisi ekonomikoaren lehen atzaparkaden erdian gaudenean, estaduak bankuei laguntzeari, kosmetika politikoari eta espetxe zigorrak gogortzeari ekiten dio. Eskubiderik gabeko eskubide estatuan, guztiok presoak gara, ez ahantzi, ez dugu izaterik aske haiek gabe…



ESPETXEAK APURTU!!
EUSKAL PRESOAK ETXERA!!


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

2008-11-11

GAUR IÑAKI DE JUANA, BIHAR GU? Aurrera bolie idaztea delitu




Iñaki de Juana espetxetik irten zenean, egin zioten ongi-etorri ekitaldian irakurri zen epailearen ustez berak idatzitako agiri bat irakurri zuten. Agiri horretan, "Aurrera Bolie" esamoldea agertze hutsa, Iñaki de Juanaren aurka abian zen sorgin ehiza areagotu zuen. Ez diote atsedenik eman. Berak, dirudienez, Ipar Irlandara emigratu du, guztia legearen baitan, eta hemen jasan behar zituenak aurreikusita, ulergarria da. Azken kapitulua, Velasco epaileak gaur, nazioarteko Iñaki De Juanaren aurkako bilaketa eta atxiloeta agindu duenean idatzi du. Españako justiziaren esperpento berri baten aurrean aurkitzen gara, astiro aztertu dezagun.

Audiencia Nacionaleko Velasco epaileak, Iñaki De Juana Audientzia Nacionalera deklaratzera deitu zuen, ea agiri hori berak idatzi zuen ala ez argitu zezan. Agiria bera delitua izango balitz bezala, alegia Txomin Iturbe aipatzeagatik eta "Aurrera Bolie" idaztea delitu izango balitz bezala. Berriz ere idazteagatik, arraioa!, ni ere idazten ari naiz, zihurrenik zuk ere idazten duzu, idazten dugunak asko gara. Debekaturik al dugu hainbat esaldi idaztea? Idazteagatik zigortuko al gaituzte?

Lopez Aguilarrek, Justizia ministro izandakoak, argi eta garbi adierazi zuen, inputazio berriak eraikiko zituztela, inputazioen eraikuntzaren burbuila beldurgarri hau sortuz. Epaileak, dirudienez, argi dauka, idatzi xume bategatik Irlandatik deklaratzera etortzeko agindu baizuen. Preso ohiak, bere abokatuen bidez, epaileari, berak ez zuela agiria idatzi, bideokonferentzia bidez deklaratzeko prest zegoela eta ez zeukala Españara itzultzeko inolako asmorik, jakinarazi dio. Alegia haren galderei erantzuteko prest agertu da, baina ez haren azpikerietara makurtzeko prest.

Inork irudikatzen al du, idazteagatik Interpol atzetik edukitzea? Eta Ipar Irlandako gobernuak, halako arrazoi ahulengatik atxilotuko al du? Eta atxilotzen badute, iritsiko al dira Euroagindu bat edo estradizio bat erabiltzera, konbenientziko delitu bilakatu den idatzi xume bat idazteagatik?

Lotsagarria da horrelako jokabideari justizia deitzea, esperpentoa ere ezin zaio deitu, Valle Inclánekiko begirunez, hau justizia bada, orduan, hau ere demokrazia izango da.

Ez da bukatu…

Informazio gehiago:

http://www.gara.net/azkenak/11/

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,

2008-11-10

OROITZEN AL DUZU ZPk KANPAINAN 2 MILIOI LANPOSTU AGINDU ZITUELA?




Krisiaren eta langabeziaren gorako joeraren erdian, gauza pare bat burura etorri zaizkit. Zer gertatu zen hauteskunde kanpainan?:

1) Zapatero eta bere gobernuak, krisia onartzeari uko egiten zioten, Aznarren "España va bien" horren bertsio berritu bat eginez. Guztia gezurretan ari direnaren jabe direnean eta datorrenaren jakitun direnean. Beraiek ere, norbaiten soldatapekoak dira, ez al da?.

2) Amnesia historikoa, oroitzen al duzue herri xehea hipnotizatzeko erabili zituzten sirena abestiak? 1982an Felipe Gonzalezek "Vota por el cambio" kanpainarekin erabili zuen errezeta bera erabili zuten. Felipe Gonzalezek 800.000 lanpostu sortuko zituztela esan zuen, baina, langabezi handian, industri errekonbertsio basatian, krisi ekonomikoan, ustelkerian, bilakatu ziren. Hau gutxi izan ez bazen, Zapaterok, martxoko hauteskunde kanpainan 2.000.000 lanpostu sortuko zituela esan zuen, bere aurrekoak bezala, egingarria ez zen errealitate bat zela jakitun. Hau da gertatua, ondorioz sortzen den errealitatea ezin da ona izan, eta hain zuzen, ekonomiaren zenbakiek hau egiaztatzen dute. Dagoeneko, langabetuen kopurua 2,8 milioikoa da (INEMen izena emandakoena soilik). Gainera, etorkizuneko AEBetako lehen lehendakari beltza daukagu, Felipe Gonzalez Moncloa jauregira goratu zuen, "Vota por el cambio" kanpaina errepikatuz gailurra egin duena. Kointzidentzia gehiegi direla iruditzen zait. Zer iruditzen zaizue?

P.D: Norbaitek PPk hobe jokatuko lukeela uste badu, Rajoyk une berean, lehiaketa gisa 2.300.000 lanpostu agindu zituela oroitzen diot.

GEZURRETAN ARI ZAIZKIGU!!



DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,

2008-11-09

GURE ZERUETAN ZER EGITEN ARI DIRA?





Egunero, egunero, gure zeruetan dabilen hegazkin flotak uzten ari zaizkigun arrasto kimikoak izugarri areagotu dira. Atzokoan, zerua lerro parekidez estaltzen aritu dira, etengabean. Ez dakit, benetan zer gertatzen ari den, informazio kontrajarri asko baitago, ni ezaugarri zehatz batzuetaz ohartu naiz:

1) Fenomeno hau, orain 15 urte ez zegoen.

2) Fenomeno masiboa da (gau eta egun dabiltza).

3) Fenomeno sistematikoa da.

4) Eta egunetik egunera areagotuz doan fenomenoa da.

5) Hegaldi eta ibilbide bitxiak dituzten hegazkin zehatz batzuek sortzen dute fenomeno hau, nahiko garaiera baxuan gainera.








EZ DA LURRUNA!!
HAUTS ANTZEKO ZERBAIT DIRUDI!!
BA AL DAKIZU ZER DEN?
EZ AL DIZU KEZKATZEN?

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,

2008-11-05

OBAMA, AEBetako LEHEN LEHENDAKARI BELTZA: Dagoeneko Pronostiko erdia bete da





Barak Obamak hauteskundeak irabazi ditu. Berria, berehala, inperio osoan zehar barreiatu da. Pronostiko Xumea egin nuenean, lehen lehendakari beltza izatearen gaiari, errealitatea manipulatzeko, etekina aterako ziotela aipatu nuen. Gai hau, komunikabide guztiek garrantzi gehien eman dioten gaia da, eta errealitate askoren estalkia izango da. Atzokoan, Obamak emandako garaipen hitzaldian ere, gai hau zeharka mahai gaineratu zuen. Inork AEBetako demokraziari buruz zalantzak izan baditu, zalantza hoien erantzuna, bere hautaketa bera izan dela esan zuen. Alegia, beltz bat lehendakari hautatu izana. Espejismoen garaia da, orain Obamak aurrez prestaturiko prestidigitadore truko batzuek egingo ditu, Zapaterok boterera iritsi zenean egin zituenen parekoak.

Hau gertatu eta gero, guztiak hipnotizaturik dituela, benetako aurpegia erakutsiko du. Ez du asko behar aurreko presidentea baino prestatuago egoteko, eta harek zeukan maila kaxkarrarekin egindakoak ikusi eta gero, Obamak, Bush baino maila gehiago daukanez, egingo dituenaz beldur naiz. Adibide gisa, España estatua hartu dezakegu, memoria egin, hemerotekan begiratu… eta ikusiko duzu PSOE agintean izan denean PP agintean egon denean baino eskubide murrizketa gogorragoak izan diren. PSOErekin, ZEN plana, GAL, hiltzera botatzeko politika, dispertsioa, Parot dotrina, ilegalizazioak, atxiloketa prebentiboak, justizia prebentiboa… PPrekin, Egin eta Egunkariaren itxiera, Alderdien legea… PPk norabidea jartzen duen bitartean, PSOEk norabide hori indartzeko neurriak ezartzen ditu, batez ere, Euskal herria bezelako, oinarrizko kontuetan.


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , ,