2008-09-12

Irailak 11: dagoeneko zazpi urte gezurretan


7 urte igaro dira jada, eta oraindik, egindakoa, gertatutakoa, ikerketak…, biktimei eskeinitako omenaldiekin estali nahi dituzte. Egia, ordea, ez da estaltzen erreza, usteldutako gorpuen kiratsa sasi omenaldi guztien gainetik gailenduko da. Aurten ere, urteroko zeremoniala egin dute, ixiltasun minutu bat, omenaldia, antzezpen ugariak; hildako eta desagertutako askoren senideak, ikerketa berriz zabaltzeko eskatzen dabiltzan bitartean.
Urtero ixiltasun minutu bat irudikatzen dute, baina, 7 urteko ixiltasunak jarraitzen du, benetan gertatu zena gezurrekin estaliz.


Zutabeak kontrolatutako demolizioetan bezala
mozturik agertzen dira, altzairua urturik.


AEBetan ezartzen hasia zen politika berria mundura hedatzeko, beldurra hedatu dute. Munduan beldurra ezartzen ari zaizkigu, gerora haien beharra dugula onar dezagun, haiek, gure beldurrak sortzen dizkigutenak beldur hauetaz babestuko gaituztelakoan. Kontrol digital osorako gizarte batera abiatzeko lehen urratsak dira, oinarri berriak ezartzeko oinarriak. AEBetakoa irteera abiarazteko pistoletazoa izan zen, Munduaren Ordenu Berria ezartzeko lehen urratsa, abiarazlea. Bali, Casablanca, Madril eta Londonekoa AEBtakoaren oihartzun edo erresonantzia gisakoak dira, Madrilgoaren oihartzunak, Euskal Herrian Anjel Berrueta eta Kontxi Santxizen heriotzak eragin zituen.

Demolizioetan aditu den honek, lehergailua nola jartzen duten erakusten du. Oroitzen dituzu lehengo argazkian ikusi dituzun dorre bikietako baten zutabeak?

Tragedia bat bizitzen ari gara, geldiezina dirudien eta gure herria español-français asimilaziotik askatzeko borrokan zuzenean jasaten ari garen tragedia. Irailak 11koaren ondoren bizi dugun egoera hau, benetako askatasunaren eta beraien ikuspuntua besteei ezarri nahi dietenen arteko borroka da, bai Euskal Herrian eta munduan orohar (Iraken, Afganistanen, Palestinan eta abarretan), autodeterminazioa eta faxismoaren arteko borroka desiguala. Jasaten ari garen salbuespeneko eta prebentzio neurri hauek, gure Guantanamoa dira, gure Gaza edo gure aurkako guda prebentiboa. Ekitaldi politikoak, manifestaldiak (gainera egurtzen), prentsa agerraldiak, hitzaldiak, debekatzen ari zaizkigu, alderdiak ilegalizatzen, egoitzak ixten, kontuetako diruak kentzen, ordezkari politikoak, aitzakiekin, epai fartsa batekin eta frogarik gabe, espetxe zigor handietara zigortzen ari dira. Orain espetxeratua izateko, ez da beharrezkoa delito bat egitea, Terrorearen aurkako gudaren itzalpean, aski da estatuak zuk delito bat egingo duzula ustea, horrela, beraiek zuk egingo duzula uste dutena ez egiteko atxilotzen zaituzte. Zerorrek jakin gabe ere ETAkoa izan zaitezke, aski da epaileek zarela jakitea. New Yorkeko autoatentatuen urtemugaren itzalean,Rubalcaba eta Bermejo ministroek, euskal preso politikoen aurkako kontrol neurri berri eta mugagabeak aurkeztu zituzten, beste tanta bat. Larriena da, hau ez dela soilik hemen gertatzen ari, Europan izan diren musulmandarren atxiloketa guztiak, beti ekintzaren bat ekiditeko izan dira, zerbait prestatzen ari omen ziren, AEBetan beste hainbeste, eta zer esan Afganistan eta Iraken.

Hemen, luma edo tximiniak agertzen zaizkigu, kontrolatutako demolizio ororen ezaugarri garbia. Bideoetan, bertsio ofizialekoetan ere, argi ikus daiteke eztanda txiki hauek agertu ondoren, bere gainean dauden solairuak goitik behera erortzen dira

Gurpil zoro honen irteerako tiroa AEBetan izan zen, ondoren ilegalizazio eta zerrenda beltzak etorri ziren. Musika beldurgarri hau ezaguna egiten zaizu, ez al da hala?, faxismoa hemen da, eta orain bere alderdi gordinena erakusten hasi zaigu, baina, faxismoa hemen badugu inoiz ez delako desagertu da, itxuraz aldatu du, demokraziaren arkume larruarekin mozorrotu zaigu, eta popular, socialista, comunista edo regionalista, izaten ikasi du, alegia, demokrata.


Azkar batean froga guztiak jaso eta Asia ekialdera birziklatzera bidali zituzten. Zuk edo nik egin ezkero,frogen ezabaketa, delitua da.

Martxoak 11ko atentatuetan ere , frogak, alegia trenak, bi egunetara desguazatu zituzten Bermudez epaile instruktorearen baimenarekin (agiria hemen duzu). Nola ikertuko dute zentzuzko ezer frogak desagertarazten badituzte?

Egun munduan, faxismoaren iturburu nagusia Amerikako Estatu Batuak dira, hori dela eta eztabaida hauek gu baino aurreratuagoak dituzte eta sarean informazio ugari hedatzen ari dira, bideo interesgarri ugari ere, saldutako gure komunikabideek aipatu ere egiten ez dituzten bideoak.

Osasuna, askatasuna eta maitasuna guztiontzat! Ez ahaztu, euskaldunen eremua, sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik dago. Aurrera Euskal Herria! Bizi!

Erderazko informazio interesgarria eskuratzeko:
http://www.investigar11s.org/


Etiquetas: , , , , , , , , , , , , , ,

1 comentarios:

Anonymous Anónimo ha dicho...

Oso irakurketa interesgarria. Nik geroz eta gutxiago sinisten dut kontatu diguten tontakeria guzti hau.

Gutxi falta bazitzaidan konbentzitzeko herenegun Zeitgeist filmea ikusi nuen eta bertan ere pentsatzen nuena sakontzeko aukera ematen zuten.

13 de septiembre de 2008, 0:53  

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio