2008-10-28

ATXILOKETA PREBENTIBOAK: Eskubiderik gabeko eskubide estatuan



Garai ilunetan, kontzeptuak iluntzea ezinbestekoa da herritarren pentsamoldea ilunpean edukitzeko. Gaur Nafarroan, ETAren komando bat osatzearen akusaziopean, beste lau gizalagun atxilotu dituzte. Rubalcaba, barne ministrariak, prentsaurrean prestidigitadore baten gisan agertu denean, atxiloketari buruzko xehetasunak ematerakoan, operazio prebentiboa izan dela esan du, lau atxilotuek oraindik eratu gabeko ETAren komando bat osatzen zutela. Arma pare bat eta lehergailuak egiteko gaiak, eta abarrekoak aurkitu dizkietela, ekintzarako prest zeudela baina ekin aurretik atzematea lortu dutela.


Hasieran kontzeptuak iluntzen saiatzen ari direla aipatu dut, eta horretaz ari nintzen. Prebentzioa ez da inori oraindik egin ez duen zerbait egin nahi izatea leporatzea, prebentzioa, inork horrelako ezer egin behar ez izatea da. Prebentzioa, arazoa errotik konpontzea da, prebentzioa ez da arazoa usteltzen utzi eta sintomak ez gertatzeko ahalegin guztiak egitea. Prebentzioa, gaixotu aurretik egin behar da, behin gaixotasunak hartuta egonda, lehenik osatu egin behar da, arazoa konpondu; eta orduan bai, orduan prebentzioari ekin, eta arazoak ez sortzeko baldintza berri eta prebentiboak eratu. Ezinezkoa da, AEB, Naziek, eta beste askok egin bezala, beste herri baten ustezko mehatxua dela eta herri horren aurkako eraso militar eta guda prebentiboak egitea. Prebentzioa, arazo horiek sahiesteko beharrezko begirunezko politikak gauzatzea litzateke. Ezinezkoa da, halere, egin ez duzun delitu bat egin nahi izatea uste izateagatik, epaitua eta zigortua izatea, ezinezkoa da justizia prebentiboa egitea. Prebentzioa, orainarteko gizarte eredu faltsu eta ustelak alde batera utzi, arazoen iturri baitira, eta berdintasunean bizi den gizarte aske eta partehartzailea eratzea da.

Beldurra ematen du, nahi dutenerako, egiten duten prebentzio kontzeptuaren erabilpen maltzur eta okerra ikustea. Beldurra, nola lotsa izpirik gabe, gure muturren aurrean gauza hauek botatzen dituzten ikusi, eta egoerara nola ohitutzen ari garen ikusteak. Nola insensibilizatzen ari zaizkigun ohartzean dar-dar egiten dut. Beldurra, gure muturren aurrean lapurtzen ari zaizkigula ikusten dugunean, gure aurpegira lapurtzen aritu zaizkigula, lapurtzen ari zaizkigula, lapurtuko digutela esaten ari zaizkigunean, izua sentitzen dut.

Prebentzioa, arazoak gertatu aurretik, ez gertatzeko neurriak hartzeari esaten zaio; ez arazoak dituzunean, arazo hoietatik eratorritako gauzatu gabeko arazoei aurre egiteari. Tortura sahiesteko neurri prebentiboak hartu ordez, justiziaren joku arauak gaindituz, "Terrorismoaren aurkako borrokan" helburuak lortzeko prebentzioa erabiltzen dute. Ez sendatzeko, gaixorik jarraitzeko. Hauxe da Munduko Ordena Berriaren sasifilosofia, sendatu ordez, amaierarik gabeko gaixotasunaren paradisua.

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , ,

2008-10-26

ARRASTO KIMIKOAK: Fumigazioak areagotzen ari dira




Argazki hauetan, hegazkin "eskoltak" formazio militarrean. Lekua: Bianditz.

Egun hauetan, zeruak oskarbi behar zuen, baina, hodei faltsuz beteta agertu zaigu, batez ere hirien gainean. Hegazkinak, etengabe aritu dira, behin eta berriz leku berdinetatik igaroz. Gaurkoan, zerbait oso berezia ikusi dut, arrastoa uzten ari zen hegazkin baten aurretik, beste bi zihoazten, pixka bat ezkerrera, norabide eta garaiera berean, eta formazio militarrean. Eskolta hegazkin hauek, neurritan ere atzekoaren berdinak ziren, baina hauek ez zuten arrastorik uzten. Ikus gaurko argazki hauek:




19:46 Begiratu ezazu, eguzkia argazkiaren ezkerrean dago, hartu
mendiaren tontorrak erreferentzi gisa.



19:54 Ez dira hodeiak. Nahiz eta hala iruditu. Oroitzen zara
eguzkiaz, ezkerrean jarraitzen du, argazkitik at. Aurrean duzuna,
arrasto kimikoetan eguzkiak sortzen duen islada da.



19:54 Gaur zeruak oskarbi egon ordez, arrasto kimikoz beteak egon
dira. Isladak eguzkia dirudi, oroitzen duzu eguzkia non zegoen?



20:06 Ezkerrean, noski!

Orain, Bianditz mendiaren (Oiartzun) magaletik, 360ºko bira emango dugu. Iparraldetik hasi eta ekialderuntz, ordulariaren horratzen zentzuan. Ohar zaitezte, nola nahiz eta zeru osoan arrasto kimikoak ugariak izan diren, herriguneen gainean askoz ere ugariagoak.



Iparraldea









Azken argazki hauek, erabiltzen duten patroi linealaren lekuko dira. Lerro parekideak osatuz, sare modukoak osatzen dituzte. Ezin izan ditut lerro parekide guztiak argazkian sartu, nahiko altuera gutxian botatzen baitituzte arrastoak. Sistematikoki egiten duten beste detalle bat ere harrapatzea lortu dut, azpimarraketa. Behin eta berriz, lehen utzitako arrastoaren gainean, arrasto berriak uzten dituzte.



Lerro parekideak. Goiko argazkiko bi lerro parekideak egin eta
denbora gutxira, hirugarren lerro parekide bat egiten (behekoan).






Azpimarraketa: behin eta berriz, leku berean arrasto
kimikoak uzten dituzte.






Oso arrasto bitxiak uzten dituzte.

Hemen informazio gehiago aurkituko duzu:

http://chemtrails.foroactivo.com/ARTICULO-CHEMTRAILS-h2.htm

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,

2008-10-24

PRONOSTIKO XUME BAT




Intuizio sendo bat eduki dut, eta zuekin elkarbanatzea erabaki dut. George W. Bushi inperioaren buruzagitzan, 13 egun baino ez zaizkio gelditzen (txotxongiloen mailan, noski). Hau bakea! Askok horrela pentsatuko dute, eta iruditzen zait, abian diren krisiak, gudak, eskubideen murrizketak, kontrol gizarteak… ez dutela etenik izango.

Lehen aldiz, gizonezko beltz bat AEBetako presidentea izango da. Ooooh! Aldaketa dator! Oraindik gogoan daukat Felipe Gonzalezen PSOEren "Vota por el cambio" hura, eta haren ondorioak ere: langabezia, industriaren errekonbertsioa, krisi ekonomikoa, ustelkeria ekonomikoa, OTAN, ZEN plana, GAL… Argi dago, nire apustua Obamak irabaziko duela da. Apusturik egin nahi?



AEBetako lehen presidente beltza izatearen gai hori, mundua asko kezkatzen duten gai garrantzitsuak eklipsatzeko, estaltzeko, erabiliko dute. Bitartean, prest dauzkaten prestidigitadore trikimailu batzuek erabiliz, bere ospea, bere itzala indartuko du. Hau, espejismoaren garaia izango da, presidente berria arazoak konpontzen dituen prestidigitadore gisa agertuko delarik. Bravo! Bravo! Torero!

Baina, espejismoak, Zapaterorekin bezala, denbora gutxi iraungo du. Trukoak utzi eta bere benetako lehen erabaki politikoa hartuz, benetako aurpegia erakusten duenean, Bush ona egingo duela iruditzen zait. Bai Obama, bai Mcain, edo Bush eta Gore/Kerry, esku berdinek hariak mugitzen dizkieten txotxongiloak baino ez direlako. Hori da beraien lana. Españar estatuan, adibidez, Dobermanak lotu eta Bambi bereak egiten utzi dutenek egin bezala.



John Heartfield, militante antifaxistak, Hitlerren
Alemanian, 1933-39 urteetan zehar, gauzatu zituen
fotomuntai ugarietako bat. Txotxongiloa nor den jakingo
duzu, Adolf Hitler, hau erabiltzen duena, Thyssen negozio
gizona da. Nork agintzen zuen? Titularrean hauxe dio:
"Jaungoikoaren eskuan tresna? Jostailua Thyssenen eskuan!".


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , ,

2008-10-21

ARRASTO KIMIKOAK ORERETAN: Fumigazioak ez du etenik

Arrasto kimikoekin egiten ari zaizkigun fumigazioak ez du etenik. Oreretan behintzat, azken egunetan inoiz baina ugariagoa izan da, zeruak oskarbi egon behar zuenean hodei txuri faltsuz betetzen ari zaizkigunean. Arrasto kimiko edo chemtrails-en inguruan, zuekin oharpen batzuek elkarbanatu nahi ditut:

1) Hodeiak, beste ezberdintasun ugariren artean, arrasto kimikoak baino dentsoagoak dira, eta bere margoak txuritik gris ilunera doaz. Arrasto kimikoak txuriak dira, eta bere dentsitatearen arabera, alegia, zati mehenetan, gardendu egiten da, zeruaren urdinarekin urtuz. Hutsune txiki hauek arrasto kimikoan sortzen duten efektuak, arrasto kimikoak hodei baten antza hartzea eragiten dute.

2) Baina arretaz behatzen badugu, ikusiko dugu arrasto kimikoaren alderik ilunenak dentsitate gutxien duen aldearekin bat egiten duela, hauts edo dena delako gutxien duenarekin. Hodeiak, alderantziz, zenbat eta dentsitate gehiago izan eta ilunagoak dira. Edozein hodeik zati txuriak ditu, baina eguzki izpiak gehien oztopatzen dituen lekuan bertan ilunagoa da, grixagoa, hodeiek burutzen duten filtro natural honek, lurrean itzalak eragiten ditu, hotzberoa erregulatuz. Arrasto kimikoek, ordea, zenbat eta materia gehiago izan eta txuriagoak dira, ez dute eguzkiaren argia oztopatzen, alderantziz, isladatu egiten dute. Arrasto kimikoek ez dute lurrean itzalik eragiten, eguzkiarekin konbinatuz argi itsugarri bat eragiten duen laino antzeko bat sortzen dute. Gaur egiaztatu dut.

3) Azken harreman batetaz ohartu naiz ere, oraingoan arrasto kimikoen eta nire artean. Oreretan (Gipuzkoa) bizi naiz, eta azken hilabete honetan eskandaluzko fumigazioak izan dira, zeruak oskarbi egon behar zuenean, hodei faltsuez beteta zegoen, josia. Hauetako hiru egunetan, hoien artean joan den larunbata 18 eta gaur, fumigazioa exajeratua izan zen, begi bistaz kaka hori erortzen ikus zitekeen. Bistaz, batek euria urruntasunean ikusten duenean ikusten duenaren antzeko zerbait ikusten da, baina euriarekin ez bezala hodeietatik erortzen ari den masa ilun bat ikusten dela, arrasto kimikoekin efektua motelagoa da eta kolore txurikoa. Ongi da, ba hiru egunez "produktora" gehiegizko exposizioa izan ondoren, hiru egunetan gau inguruan buruko minak izan ditudala egiaztatu dut. Lehen egunean, kasualitatea izango da pentsatu nuen, baina bi astetan hiru kointzidentzia gehiegizkoak iruditzen zaizkit. Ez naiz buruko mina izan ohi duen gizalaguna, baina nire buruarengain arrasto kimikoen kontzentrazio handienak ikusi ditudan egunetan bai.

Hau da nire kabuz ohartu naizena. Zure herrian zer, fumigatzen ibiltzen al dira? Zer iruditzen zaizu zeruan ixilpean ez dakizkigun gai kimiko eta biologikoak barreiatzea? Kezkatzen al zaitu? Zergatik ez du inork ezer esaten?

Begiratu zeruetara eta galdera gehiago agertuko zaizkizu, ondo izan.

OSASUNA ETA ASKATASUNA!!




DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , ,

2008-10-19

BIDEOA: TOLOSAN IZANDAKO ERREPRESIOA



Atzo Tolosan ertzaintzaren jarrera errepresiboa erakusten duen bideoa, ez dago eskubiderik!! Kare biziarekin ez zuten lortu eta errepreiorik gogorrenarekin ere ez dituzue Joxi eta Joexean gure bihotzetatik ezabatuko, ez horixe. Beti gure gogoan ditugulako, inkisidore moderno guzti hauen jarrera ahaztuko ez dugun bezala.

Gertakari hauek, galdera bat sortarazi dute nire buruan: hau faxismoa ez bada, zer da? Demokrazia? Gizarte eredu aske baten bila bidea egiten ez badugu, horrelakoetara kondenaturik gaude, alegia, faxismora eta demokrazira, edo faxikraziara eta demoismora.

Etiquetas: , , , , , , , , , ,

2008-10-18

MEMORIA EZIN DA PELOTAZOKA EZABATU: Ertzaintzak Joxi eta Joxeanen 25. urteurren ekitaldia pelotazoka zapuztu du




Oraingoan, Garzonen bidez estatuaren bi aurpegiak ikusteko, estatuaren bi neurriak ezagutzeko aukera izan dugu. Batetik, krimen hauek burutu zituztenetik 70 urte geroago eta trantsiziotik 30 urte geroago, frankismoaren krimenak ikertzeari ekiteko malabarismoak egiten ditu, ikerketa hau burutzeko konpetentzia bere gain hartuz. Bide batez, krisi ekonomikoaren gai nagusiari itzala eginez eta estatuan norabiderik gabeko eztabaida antzua piztuz. Krimen hoien egileek ez dute inoiz ez zigorrik jaso ez eta estatuaren jazarpenik jaso ere. Garzonek erakusten duen aurpegi hau, zintzoa balitz mirestekoa litzateke, baina zoritxarrez kosmetika hutsa da, itxurakeria.



Bestetik, erabaki hoiek hartzen aritu denean, eta bere diskurtso humanista faltsua antzezten aritu den bitartean, Joxean Zabala eta Joxi Lasa orain 25 urte, GALek frankisten estilo zaharrean bahitu, torturatu, erail eta desagertu zituzten gazte Tolosarren oroitaldia debekatzea agintzen du. Orain, lehenago egin beharrekoak egiteari ekiten dio, eta orain egin beharrekoa oztopatu, debekatu. Hauek dira Garzonen bi aurpegiak, Hego Amerikako diktadoreen aurka ekin zuenean, berriz, hemengoak ez zituen ikutzen. Zertara orain halako antzerkia?

Oso latza da Joxi eta Joxeanekin egin zutena, baina are gogorragoa da gertatutakoa memoriatik ezabatu nahia, batez ere, oraindik Pertur, Naparra eta Popo Larreren gorpuek hor nonbait desagerturik jarraitzen dutenean. Azken 30 urtetan, Euskal Herrian dakigula bost desagerketa kasu izan dira, Joxi eta Joxeanena argi izpi bat ikusi duen bakarra. Zer gertatzen da, bost desagertu direlako soilik, frankismokoen garrantzirik ez dutela? Edo agian desagerketa hauen arduradunak oraindik bizirik daudela, eta oraindik orain botere esparruetan arraina uretan bezala mugitzen direla?

Baina Garzonek EAEn morroi bikainak dituenez, agerian gelditzen da berak oroitzapenak ezabatzea agindu eta Jaurlaritzak bere matoien bidez agindua betearaziko duela. Lurperatu zituztenean, Tolosako hilerrian erakutsi zuten bortizkeria eta matonismo berarekin. Gure herriaren oroimenean bi itzal itzali nahirik. Herriak ez du horrelakorik barkatzen, ez horixe!

JOXI ETA JOXEAN GOGOAN ZAITUZTEGU!!



Hemen informazio gehiago duzu:
http://www.gara.net

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , ,

2008-10-10

ALMUNIAK EZ DIO KRISIARI AMAIERARIK IKUSTEN



XX. mendean, artearen eremuan, ia beti bezala, lehen urratsa eman zen amaierarik gabeko artelanaren kontzeptua garatu zenean. Ordura arteko amaiera bikaineko artelanari erantzun gisa, artelanak ez du amaierarik eta artista uneoro artelan hau garatzen joango da, obra iraunkor bat garatuz. Benetan kontzeptu iraultzaile eta aitzindaria izan zen, eta artearen eremura, aldaketa eta askatasun gehiago ekarri zituen.

Kontzeptu hau ideia bezala indartzen joan zen neurrian, artearen eremutik at, bizitzaren beste esparru batzuetara hedatu zen. Lehena, eraikuntza eta obra publikoen eremua izan zen. Garai batean, hauen prestigioa ematen ziena, lan hauen bukaera bikaina izaten zen. Gure herrietan, obra bat hasi, bukatu, inauguratu eta erabiltzeko prest egoten zen. Hauek izaten ziren urratsak eta hau zen ordena. Gure herrietan, azken 20 urteetan edo, pairatzen ditugun obra publikoetan, hauetako urrats bat desagertu egin da, bukatzea, eta besteak ordenaz aldatu dituzte. Orain, hasteko izugarrizko erabakiortasuna, gogoa eta premia izaten dute; obra hasi, bukatu aurretik inauguratu eta gehienetan ez dute bukatutzat ematen, hilabete gutxitara, lehen egin zezaketen beste zerbait egiten dute (berriz zulatu, bukatu gabeko zerbait bukatu…). Artearen eremuko artelan iraunkorraren kontzeptua, obra iraunkorraren kontzeptua herri lanen eremura eramanez.

Bigarrena, 2001eko irailaren 11ren ondoren, George W. Bushen Terrorismoaren Aurkako Gudatik etorri zitzaigun. Afganistan eta Iraken guda abiatu, guda hasi eta gutxira, guda amaitutzat eman eta armistizio faltsu bat egin, eta gudarekin jarraitu, horrela guda iraunkorraren kontzeptua militarki egokituz. Gaur egun, guda honek 100 urte baino gehiago iraungo duela esana dute, amaiera argirik ez duela. Egoera honekin amaitzeko premiarik ez dutenetik, gainera, guda berriak sortzen hasi dira, Hego Osetia edo Pakistanen bezela.

Azken oportunista Joaquín Almunia izan da, Nazioarteko Finantza Sistemaren porrotari ez omen diola amaierarik ikusten esan du. Berriz ere amaierarik gabeko bidea, amaiera bera baino bidea indartzen duena. Lehen gauzak ondo bukatzea bilatzen bazen, orain helburua ez bukatzea da, irauneraztea. Sasifilosofia bat garatu dute, emaitzaren ordez obra garrantzitsuena bilakatzen duena, etekinak obrak berak ematen baititu (komisioak, maletinak, kontratak…), gudaren amaieraren ordez gudari garrantzia ematen diona, etekinak gudak ematen baititu (armen industria, sakeoa…), irtenbidearen ordez krisiari garrantzia ematen diona, etekinak krisiak ematen baitizkie, zerbaitetarako lehertzen dute, eta konponbidearen ordez gatazka amaigabea bilatzen duena, etekinak gatazkak ematen baititu (kontrol gizartea, estatu poliziala, salbuespen egoera…).

Munduko Orden Berriaren filosofia da, eta filosofia hau eraikitzen ari diren arkitektoak, benetako eroak dira, sadiko hutsak, ustelak eta eriak dira. Hondamendia ekarri nahi digute eta kontrol digital oso batetarako gizarte batetaruntz garamatzate. Eta dirudienez, esperpentoak ez du amaierarik, kointzidentzia? Dirudienez, halaber, artistak ahoa itxiarekin ederragoak gaude, alegia, ideiarik eman gabe, gure burutazioak, gure sorkuntza esparru askea ez dezaten gure askatasuna oztopatzeko baliatu, ez dezaten haien mesedetan gure aurka erabili.


DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , ,

2008-10-08

HIPERTERRORISMOA, NOR DABIL ATZEAN?

Nor dabil hiperterrorismoaren atzean? Al Kaeda? edo CIA? edo Mossad? MI6? FSB? CNI? Nork prestatzen, eratzen, antolatzen, finantzatzen eta armaz ornitzen ditu?
Uda aldean Hego Osetian gertatukoaren ingurukoen xehetasun gehiago jakin nahi badituzu, sartu hemen:

http://www.voltairenet.org/article158039.html


Soldadu georgiarrak instruktore estatubatuarrekin

DiggIt! Zabaldu

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

2008-10-07

KAPITALISMOAREN PORROTA IRITSI ZAIGU


Weimarreko Errepublika garaiko billeteak, 1927ko hiperinflazioa

España ez omen zegoen krisian, Zapaterok Españako ekonomia munduko sendoena dela dio, Jaurlaritzak EAEko ekonomia Españakoa baino sendoagoa dela dio (ba al da egun euskal ekonomiarik?)…

Sirena abestiak baino ez dira, gezurrak, banketxeetatik dirua ateratzen hasten bagara porrota azkartuko litzatekeelako, eta porrota, beraiek diseinatu dutenez, beraiek erabakitzen dutenean izanen da. Gezurrak direla diot, batez ere krisi honek zer pentsatzeko ezaugarriak baititu: bat, krisia mundu mailakoa da, globala, AEBetan irailak 11 ekonomikoa izenarekin izendatu dute; eta lurrikara ekonomiko honen epizentroa AEBetan izan da. Bi, AEBetan hain egoera ekonomiko larria gertatzen ari den une berean hauteskunde kanpainan daude, hain zuzen arazo gutxi konpontzen eta promesa asko egiten diren garaian. Bi ezaugarri hauei so egite hutsak izu ikara beldurgarria sortzen du.

Atzokoan, sarean Lyndon LaRouche AEBetako ekonomilari eta estadistak krisiari buruzko konferentzia bat entzun nuen. Gizon honek, duela bi urte egun bizi dugun egoeraz ohartarazi zuen ekonomilari bakarra izan zen. Bere hitzaldian, hainbat xehetasun beldurgarri aipatzen ditu.

Krisia ez dela hipoteka krisi hutsa, esaten duten bezala, Munduko Ekonomia Sistemaren bankarrota baizik, munduko ekonomia kiebran ei dago. AEBetan hartu diren erreskate neurriak, krisia azkartzeko baino ez dutela balio dio, sua gasolinarekin itzaltzea bezala. Duela bi urte, berak egoeraz ohartarazi eta egoera bideratzeko proposatu zituen neurrien aurka oldartu ziren haiek, egun erreskate neurriak proposatu dituzten berberak direla. Eragindako krisi bat izan dela. Eta asteetako gauza dela, Alemaniak Weimarreko Errepublikaren garaian, 1927an bizi izan zuen krisiaren antzeko egoeran aurkitu gaitezke. Izugarrizko hiperinflazio egoera batetan, non ogia erosteko herritarrak billetez beteriko poltsekin ibili behar zuten.

Hau ez da txantxa, egoera benetan larria da, eta egunetik egunera larritasun hori gertuagotik senti dezakegu. Oroitzen zarete "Korralitoaz", klase ertainaren diru guztia lapurtu aurretik, peso 1 dolar 1 politikekin, dirua zutenak oparo bizi ziren, burubuila espekulatiboari esker, herritar ugari pobrezian zegoen bitartean. Halako batean, banketxeek ateak itxi eta lapurreta etorri zen, lapurreta eta istiluak, istiluak eta hildakoak, zaurituak, eta herritarren erdia pobrezian. Inork espero ez zuenean, ezaguna egiten zaizue? herritarren multzo handi bat, 5o urteko hipoteketara lotu dute, zorrak gurasoetatik semeetara igaroz. Zenbateko kuota ordaintzen hasi ziren? Eta zenbatekoa ordaintzen amaituko dute?

Berriz ere beldurra sartzen ari zaizkigu. Oraingoan, mehatxua terrorismo ekonomikoa da. Porrota sortu dutenak, orain, "konponbidea" eskeintzen ari zaizkigu, Munduko Finantza Orden Berria, Munduko Orden Berriaren esklabutzarako beste urrats bat. Ez da txantxa!

Weimarreko Errepublika garaian
haurrak billete mordoekin jolasean


Lyndon LaRouchen hitzaldia osorik:

http://larouchepac.com/files/asx/081001_webcast_sp_384kb.asx
DiggIt! Zabaldu